Odolaren ibilbidea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,61 KB

11.- Kapilarren paretek zelula lauez osatutako geruza zergatik? Bakarra dute. Zergatik?Kapilarren paretek zelula-geruza bakarra dute, odolaren eta zelulen arteko gas-trukea, mantenugai-trukea eta hondakin-substantzien trukea errazteko.

Arrazoitu zure erantzuna.

13.- Nahastu al daitezke zainetako odola eta arterietako odola bihotzean?Ezin dira nahastu, ez baitago konexiorik bihotzaren eskuinaldearen eta ezkerraldearen artean.14.- Erreparatu bihotzaren eskemari. Azaldu zer dagoen gaizki eta zer ondorio izan ditzakeen malformazio horrek. irudian loturabat ageri da aorta arteriaren eta birika-arteriaren artean. Horrek esan nahi du aortako odola -oxigenoan aberatsa- birika-arteriakoarekin nahas daitekeela; hori gertatuz gero, zirkulazioaren eraginkortasuna txikituko litzateke eta ondorio larriak izango lituzke. Gainera, zulo bat dago eskuineko aurikularen goialdean, identifikatzeko zaila den puntu batean. Zulo horrek birika-zainekin konexioa sortuko balu, aurreko loturariburuz esandako bera gertatuko litzateke: kabetako odola birikazainetakoekin nahastuko bailitzateke. 

15.- Bihotzak egiten dituen hotsen artean baxuena eta luzeena balbula mitralaren eta trikuspidearen itxierak eragiten du. Beste hotsa, argiagoa eta laburragoa, balbula sigmoideen itxierak eragina da. Lotu hots horietako bakoitza dagokion bihotz-mugimenduarekin.balbula trikuspidea eta balbula mitrala sístole bentrikularra hasi eta gutxira ixten dira. Bentrikuluak uzkurtu egiten dira, odola bultzatzen dute, eta arterietatik ateratzen da; orduan, balbulak itxi egiten dira, odolak atzera egin ez dezan. Birika balbula eta aorta-balbula diastole bentrikularra hasi eta gutxira ixten dira, odola bentrikuluetatik aurikuletara pasatzen denean; balbulak itxi egiten dira, odola ez dadin arterietatik bentrikuluetara pasatu.16.- Zer desberdintasun daude birika-zirkulazioko zainek garraiatzen duten odolaren eta zirkulazio sistemikoko zainek garraiatzen duten odolaren artean? Eta bi ibilbide horietako arterien artean?Birika-zirkulazioko zainek oxigenoan aberatsa den odola garraiatzen dute; zirkulazio horretako arteriek, berriz, oxigenoan pobrea den baina CO2 asko duen odola.

Zirkulazio sistemikoan arteriek oxigenoan aberatsa den odola garraiatzen dute; zainek, aldiz, oxigenoan pobrea baina CO2 asko duen odola.

17.- Zer bide egin behar du ezkerreko bentrikuluan dagoen oxigeno molekula batek, birika-zainetara iristeko? Benetan irits al daiteke hara?Ehunen baten harrapatuta gera badaiteke ere -eta ibilbidea bertan behera geratu-, hainbat oxigeno molekulak bi zirkulazio-ibilbideak osorik egiten dituzte, behin gutxienez.
Ibilbidea hau izango da:

Ezkerreko bentrikulua


????  aorta ???? gorputzeko arteriak ????

Arteriolak

????

Kapilarrak

????

Benulak

???? gorputzeko zainak ???? eskuineko aurikula ???? eskuineko bentrikulua ???? birika-arteria ???? biriketako kapilarrak ???? birika-zainak ????

Ezkerreko aurikula

???? ezkerreko bentrikulua


Entradas relacionadas: