Odolaren funtzio nagusia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,82 KB

INTERPRETATU IRUDIA,Azaldu kirolariaren gorputzeko zer ataletan jarri dituzten elektrodoak eta tentsiometroa, eta arrazoitu zergatik jarri dituzten han.Elektrodoak bularraldean jarri dizkiote, bihotzaren seinale elektrikoak jasotzeko; seinale horiek beharrezkoak dira elektrokardiogramaren eta beste parametro batzuen bidez bihotzaren jarduera ikusteko.

Tentsiometroa ezkerreko besoan dago, eta sistolean eta diastolean arterietako presioa zenbatekoa den hautematen du, modu jarraituan zein puntualean.

Elektrodoez eta tentsiometroaz gain, maskara edo ahoko pieza bati lotutako gailu batek gasak analizatzen ditu, eta oxigeno-kontsumoa, arnasketaren maiztasuna, eta arnastutako eta botatako airearen bolumena neurtzen ditu.HASTEKO GAKOAK

• Zergatik da gorria odola?

Odola gorria da eritrozitoetako hemoglobinaren eraginez; hemoglobinak odolean oxigenoa garraiatzeko balio du.

• Zein da odolak gure gorputzean betetzen duen funtzio nagusia?

Odolaren funtzio nagusia mantenugaiak, gasak, hormonak, hondakin-substantziak eta bestelako substantziak gorputzeko organoetatik eta organoetara garraiatzea da.

• Nola dute izena odola gorputzean barrena garraiatzen duten hiru motatako odol-hodiek?

Odola garraiatzeaz arduratzen diren hodiak arteriak, zainak eta kapilarrak dira.

• Zer organok ekoizten dute gernua, odola iragazi ondoren?

Gernua ekoizten duten organoak giltzurrunak dira.

INTERPRETATU IRUDIa

1.- Esan zer adierazten duten:

• Hodi gorriek eta hodi moreek.

• Hodi berdeek. 

• Gezi urdin ilunek eta argiek. 

Hodi gorriak arteriak dira; hodi moreak, berriz, zainak.

Hodi berdeak linfa-hodiak dira.

Gezi urdin ilunek odoleko plasma likido interstizialerantz doala adierazten dute, eta gezi urdin argiek, likido interstiziala linfa-hodietara sartzen ari dela.


Entradas relacionadas: