Odol Zirkulazioa eta Bihotzaren Funtzionamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB

Odol Zirkulazioa eta Odola

Salto egin, korrika egin edo ariketa fisikoa egin eta gero, gure bihotzaren taupadak bizkortzen dira eta baita gure arnasaren erritmoa ere. Zergatik?

Argazkiak: pixabay.com

Odolean dauden zelulek ariketa fisikoa egin eta gero, mantenugai eta oxigeno gehiago behar dute. Zirkulazio aparatuak hauek banatu behar ditu eta, honen ondorioz, bihotzak lan gehiago egin behar du.

Gure zirkulazio aparatua odol-hodiek, odolak eta bihotzak osatzen dute. Hiru odol-hodi mota daude.

Odola

Odola plasmaz eta zelulez osatuta dago.

  • Plasma: zelulak, mantenugaiak eta hondakin-substantziak ditu.
  • Zelulak: hiru motatakoak dira: globulu gorriak, globulu zuriak eta plaketak.

Globulu zurien funtzioa gure gorputza defendatzea da.

Odolaren funtzioak

  1. Mantenugaiak eta oxigenoa garraiatzea.
  2. Hondakinak garraiatzea.
  3. Infekzioetatik babestea.

Odol taldeak

Pertsona bakoitzak bere odol-taldea du eta horren arabera aukeratuko diote, behar izanez gero, transfusiorako odola. Hau horrela ez balitz, pertsona arrisku larrian egongo litzateke.

Pertsona bati transfusioa egin behar diogunean, lehen pausoa bere odol-taldea zein den jakitea da, baita Rh positiboa ala negatiboa den ere. Hori jakin eta gero, emaileen odoletan talde berekoa dena aukeratuko dugu.

Bihotza

Bihotza organo gihartsu bat da eta etengabe lanean dago. Bi aurikula eta bi bentrikuluz osatuta dago. Atal bakoitzeko aurikula bere aldeko bentrikuluarekin konektatuta dago balbula baten bidez. Odola beti sartzen da aurikulatik eta ondoren bentrikulura pasatzen da.

Bihotza uzkurtu eta zabaldu egiten da bihotz-taupaden bitartez. Mugimendu honen bidez, odola gorputz osoan zehar zabaltzen da. Mugimendu hauek sistole eta diastole deitzen dira.

  • Odol-taupadak entzuteko, medikuek estetoskopio izeneko tresna erabiltzen dute.
  • Elektrokardiograma bihotzaren erritmoa eta mugimenduak neurtzeko erabiltzen den tresna da.

Odol zirkulazioa

Gure gorputzean odolak egiten duen ibilbideari odol-zirkulazioa deitzen zaio. Ibilbide hau itxia da eta bi zirkuitu ditu:

  1. Birika-zirkulazioa: odolak bihotzaren eta biriken artean egiten duen ibilbidea da. Hemen gas-trukaketa ematen da: odolak karbono dioxidoa kanporatzen du eta oxigenoa hartzen du, gero gorputz osoan zehar banatzeko.
  2. Zirkulazio orokorra: odolak, birikietan izan ezik, gorputz osoan zehar egiten duen ibilbidea da. Odolak mantenugaiak eta oxigenoa eramaten ditu zeluletara eta hondakinak biltzen ditu.

Entradas relacionadas: