Obabakoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,15 KB

BERNARDO ATXAGA

Asteasuarra jaiotzaz, Bilbon Ekonomia-ikasketak burutu eta banketxe batean hasi zen lanean.

Beranduago, Filosofia-ikasketak egitera joan zen Bartzeonara.

Donsotian, 1975ean, K. Izagirrerekin eta R. Saizarbitoriarekin batera “Panpina ustela” aldizkaria sortu zuen, euskal literaturari irauli berria emanez.

Ondoren, 1975-1980 tartean “Pott bandako” kide izan zen. Banda desegin zenean, bakarkako bideari ekin zon eta orotarik idatzi du.

Argitaratu zen urteko Narratiba Sari Nazionala eskuratu zuen Obabakokoak (1988) da bere libururik ospetsuena, hogeitik gora hizkuntzetara itzuli da eta horretaz gain 1989ko Euskadi saria eskuratu zuen.

2007tik Euskaltzain osoa da.


POESIA: ETIOPIA

  • Etiopia liburuak behin betiko aldatuko du euskal poesia.

  • Bernardo Atxaga poetak gizartean sorturiko anabasa adierazi nahi du, gizartearen bortizkeriaren aurkako joera.

  • Ezaguna denez, Etiopia izenburuaren azpian utopiaren ukazioa agertzen da.

  • Liburuak giro urbanoa islatzen du eta bertan pertsonaia marjinal eta baztertuekin egingo du topo.

  • Sufrimendua eta injustizia ageri agerian agertuko dira nonahi.

  • Hizkuntza aldetik hizkera arrunta eta kalekoa erabiliko du.

NARRATIBA

  • Poesian bezala, goitik beherako aldaketa eragin du.

  • Generoen arteko mugak ezabatu ditu, fantasiaren aldarrikapena egin eta esperimentazio formalari bide berriak eraiki dizkio.

  • Literatur sorkuntza, inspirazioan barik, etengabeko lanketan oinarritzen dela adierazi du.

  • Azken batean, dena esanda dago, ezin da ezer sortu, errepikatu baino, ideiatik abiatuta, sormena hautaz ezarritako irizpideetan (dado, karta jokoak, alfabetoa…) oinarritzeari ez deritza batere gaizki.

  • Horrela bideratuak dira bere zenbait idazki.

NARRAZIOGINTZA-LANAK

  • Ziutateaz (1976)

  • Bi anai (1985)

  • Obabakoak (1988)

  • Gizona bere bakardadean (1993)

  • Zeru horiek (1995)

OBABAKOAK

  • XX. Mende bukaerako euskal prosaren mugarri nagusia da, kritikoek eta idazleek aho batez aitortu dutenez.

  • Ipuin liburu honek 26 narrazio biltzen ditu eta Obaba mundu imaginarioan  kokaturik egoteak elkartzen dituen arren, irakurleak beti present ditu idazleak egiten dizkion etengabeko oharpen literarioak zeinak norabide jakina duten fikzioa eta errealitatearen artean.

  • Egituran bi atal nagusi bereizten dira: bost narraziok eta Villamendianako narrazioak osatzen dute lehenengoa, eta bigarren zatia, aldiz, Azken hitzaren bila deritzan narrazio luzea.

GIZONA BERE BAKARDADEAN

  • Carlos da bakardadea pairatzen duen gizona.

  • Gertaerek kokapen zehatza dute eta gai politiko korapilotsua kontatzen dute.

  • ETAko kide batzuk ezkutatzen ditu Carlosek (bera ere taldeko kide ohia da) eta polizia atzetik du.

  • Protagonistaren barne gatazka sakonetik erausten du.

  • Teknika aldetik, aipagarria da denboraren erabilera intriga eta suspentsea lortzeko.

ZERU HORIEK

  • Nobela honen gaia politikoa da.

  • ETAkoa izaniko emakume erreinsertatu baten kontaketa da nagusi.

  • Lekua eta denbora zehatzak dira: espetxetik irten eta Bartzelonatik Bilborako autobus bidaia.

  • Bidaian, protagonistak hausnarketa egiten du bere egoeraz.

Entradas relacionadas: