Nortasunaren Psikologia: Oinarriak eta Egitura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

1. Tenperamentua, Izaera eta Nortasuna

  • Tenperamentua: Herentzia biologikoa dugu eta aldatzea zaila da.
  • Izaera: Hazkundean zehar eta gizartean egokitzen joan garen heinean hartzen joan garen bereizgarriak.
  • Nortasuna: Tenperamentuaren eta izaeraren artean osatzen da; gure ekintza guztietan erakusten ditugun bereizgarri psikologikoak biltzen ditu.

2. Ebaluazio Psikometrikoa eta Proiektiboa

2.1. Test Psikometrikoak

Definizioa: Prozesu psikologikoak neurtu edo ebaluatzen dituzten testak (inteligentzia, oroimena, ulermena…). Galdera-sortak izan ohi dira eta jasotako zenbakiek erabakitzen dute emaitza.

Helburua: Gizabanakoaren jokabideak deskribatu eta bere nortasun ezkutuaren dinamika ezagutzea.

2.2. Test Proiektiboak

Proiekzioa: Defentsa-mekanismoa da.

  • Antsietatea eta larritasuna eragiten duten eta onartu ezin ditugun sentimendu, pentsamendu edo nahiak proiektatzen dira. Proiektatutakoa kanpokoa balitz bezala biziko du eta defentsa-mekanismoak mehatxua geldiarazten du horrela.

Transferentzia: Psikoanalisten ustez, proiekzio mota berezi bat da.

  • Lehenaldian bizitako harreman baten desio inkontzienteak oraingo harremanetara transferitzen dira, eta terapeutak proiekzio hau erabil dezake bere ikerketarako.

3. Nortasun Estrukturala

Nortasuna beraien artean gatazkan dauden 3 instantzia psikikoren artean integratuta dago:

  • Zera: Giza gogamenaren alde primitiboena da.
    • Berehalako erantzuna eskatzen duten biziraupen, ugalketa eta erasorako bulkada inkontzienteak asetzen saiatzen den energia psikikoa da.
    • Mekanismo mental inkontziente eta irrazional honek ez du balio edo araurik ezagutzen eta plazeraren printzipioa du oinarri.
    • Bere helburuak erreprimituta daudenean edo errealitatean ezin direnean gauzatu, Zerak ametsen munduan gordeko ditu edo sintomatologia bat gara dezake.
  • Nia: Nortasunaren alde arrazional eta errealista da.
    • Zeratik sortu da eta osagai kontzienteak (pertzepzioa, prozesu intelektualak) eta inkontzienteak (defentsa-mekanismoak) ditu.
    • Norbanakoaren iraupena ziurtatu nahi du eta, Zerak beste gauza batzuk eskatzen badizkio ere, kanpoko munduaren arau sozialetara egokitzea ahalbidetzen dio.
  • Supernia: Niarengandik sortzen da, arau sozialak eta kulturalak barneratzen ari den bitartean.

Entradas relacionadas: