Nortasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,22 KB

1.NORTASUNA:


Nortasunaren kontzeptu psikologikoa: Gizabanakoak elkarrengandik bereiztea ahalbidetzen duten ezaugarrien multzoa da. Hauek, biologikoak eta psikologikoak izan daitezke. Historian zehar ehunka definizio proposatu dira, gehienak esentziala den horretan bat datoz.

Elkarrengandik bereiztea ahalbidetzen duten ezaugarri multzoa.

Maddiren definizioa: Gizakion jokabide psikologikoan agertzen diren nolakotasun komun/bereizgarriak sortarazten dituzten ezaugarri eta joeren multzo egonkorra da nortasuna.
Ezaugarri/joera hauek
jarraitasun bat daukate.

Jarraitasun eta egonkortasun hauek azpimarratzen ditu. Nortasunaren definizio honetan gure nolakotasun bereizgarri eta komunak sartzen ditu. Psiokologoek nortasun tipoen sailkapena egin dute. Gutako bakoitzak beste subjektuen kutsu antzekoak eta norbanako desberdintasunak agertzen ditu nortasunean.

Nortaun kontzeptuak ezaugarri biologiko, psikologiko eta fisikoak biltzen ditu, bakoitzren izateko, pentsatzko eta jokatzeko erak baldintzatzen dituztenak.


2.NORTASUNAREN IKERKETA METODOAK:


Nortasunaz modu iraunkorrean ematen diren jokabide eta sentimenduak ulertzen badugu, ikerketa errazena behaketa da. Gure eguneroko ekintzetan nortasunaren zenbait ezaugarri agertzen dira, baina zenbait nolakotasun ezkutuan mantentzen dira inkontzienteki erreprimituak izan direlako.

Subjektu baten nortasuna nolakoa den jakiteko beharrezkoa da lan formazio bat izatea, hala ere gure inguruko gizakien nortasuna definitzeko ohitura dugu. Gizakiak sailkatu egiten ditugu, afektuak justifiatzeko etab.

Nortasun ezaugarriak finkatzeko elkarrizketa erabiltzen da. Eskola psikologian, industria psikologian eta klinikoan erabiltzen da. Bi mota daude:
irekiak
eta itxiak.

Subjektuari animatu egiten zaio esperientziak konta ditzan, etenik gabe.

Galdera sorta bat formulazen zaio subjektuari, erantzun egin beharko ditu.

Elkarrizketa bidez, psikologoak diagnosi bat ateratzen dute, eta nortasunaren nahaste horretarako terapia ere.

Testak eta galdesortak oso erabiliak izatne dira. Hauen eraginkortasuna ezaugarriak finkatzerakoan frogatu egin dute. Nortasuna ikertzeko testak proiekbtiboak dira. Psikoanalisiarekin zerikusia dute test hauek, erantzunekin batera subjektuak nortasuneko hainbat kutsu proiektatzen ditu. Gizakiarentzat inkontzienteak dira.



Entradas relacionadas: