Norabide-aldaketa Nazioarteko Harremanetan (1920-1939)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,76 KB
1.1. Norabide-aldaketa nazioarteko harremanetan
Gerra horiek zergatik gertatu ziren ulertzeko, gertaera lagungarri batzuk aztertu behar dira:
- Versaillesko Itunak Alemania makurrarazi zuen.
- Italia suminduta zebilen.
- Naziek eta faxistek politika erasokorraren bitartez euren alde aldatu nahi zuten egoera.
- Frantziak eta Erresuma Batuak politika zalantzatia izan zuten, ez baitzituzten geldiarazi Alemania naziaren erasoak.
Bake-itunetik krisira
Gerra-giro berriko gertaera nagusiak
A. Japoniaren hedapena
Gerra-giro berriko lehenengo gertaera Japoniak Txina inbaditzea izan zen, Mantxuria okupatuz. Horrela, Japonia Asiako ekialdea eta Ozeano Barea menderatzen hasi zen.
B. Nazien kanpo-politika
Nazien kanpoko politikaren lehenengo helburua Versaillesko Ituna berrikustea izan zen. Aldi berean, Reicharen lurralde-hedapena garatu zuen, nazismoaren oinarrizko printzipioetariko bat. Apurka-apurka, Hitler Versaillesen Alemaniaren gaitasun militarra mugatzeari buruz ezarritakoa urratzen joan zen. Renania ostera ere militarizatu zuen, Frantziako mugan. Frantziako gobernuak Alemaniaren aurkako ekintza militarrak planteatu zituen, baina Erresuma Batuak ez zuen ekimen horren alde egin.
C. Italiaren espansionismoa
Italia faxistan antzeko politika erabiltzen zuten, Etiopia konkistatuz. Nazioen Elkarteak finantza- eta ekonomia-zigorra ezarri zion Italiari. Horren ondorioz, Italia Alemaniara hurbildu zen.
D. Espainiako Gerra Zibila eta aliantzak
Espainian Gerra Zibila hasi zenean, potentzia faxistek laguntza eman zieten matxinoei. Demokraziek, ostera, bakar-bakarrik utzi zuten Errepublika; hain zuzen ere, azken horrek SESBren eta Nazioarteko Brigaden laguntza baino ez zuen izan. Estatu faxisten arteko elkartasuna finkatu egin zen 1936an adiskidetasun-ituna sinatu zutenean: Erroma-Berlin Ardatza.
Gainera, Alemaniak beste itun bat sinatu zuen Japoniarekin, Kominternaren aurkako Ituna, SESBren aurka. Italiak ere bat egin zuen itun horrekin. Horrela, Alemaniak aliantza-sistema bat sortu zuen.