Nietzscheren kritika Mendebaldeko zibilizazioari

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,91 KB

Nietzsche filologian aditua zen; horregatik, mito eta filosofo guztiak ezagutzen zituen. Bere pentsamenduak aurretik egindako filosofia guztia eta Mendebaldeko gizartearen oinarriak zalantzan jartzen ditu. Mendebaldeko zientzia, filosofia eta erlijioan erabilitako ereduak gizakiaren kalterako direla dio. Kristautasunak errealitatea beste mundu batean kokatzen du. Nietzschek lau atal nagusiri egiten die kritika:

1. Metafisika

Platon eta Sokratesek arrazoia erabili zuten errealitatea azaltzeko, baina argi dago errealitatea aldatzen doala eta bakoitzak mundu desberdin bat bizi duela. Platonek beste mundu paralelo bat sortu zuen hau azaltzeko; horregatik, Nietzschek dio haien filosofia ez dela erreala, faltsua baizik. Bere aburuz, haien filosofia hondamendia da, arrazoia beharrezkoa baita filosofia berri bat sortzeko.

2. Traszendentziaren ukapena

Erlijioak sortutako traszendentziak gizakia makurrarazi du. Gizakia erlijioaren balioen menpe bizi da, existitzen ez den beste mundu bati begira. Kristautasunean sinesteak gure ekintzak baldintzatzen ditu; horregatik, gizakiak bere barnean aurkitu behar du bizitzaren helburua, Jainkoarengandik baztertuta eta arrazoia zein sentimenduak uztartuz.

3. Hizkuntzaren iruzurra

Hizkuntzaren erabilera okerra salatzen du. Kontzeptuak gezurrak eta hutsalak dira, gizakiak behar dituelako sortuak. Beraz, hizkuntzak engainatu egiten gaitu: kontzeptu baten atzean ez baitago ezer, hutsa da.

4. Kristautasunari kritika

Erlijioa beldurretik sortzen da eta ez du egia esaten. Kristautasunak dionisiar balioak baztertzen ditu (sexua, mozkorrak...) eta arrazoian oinarritutako balioak soilik onartzen ditu. Erlijioak balio dekadenteak proposatzen ditu:

  • Umiltasuna
  • Obedientzia

Jainkoaren heriotzak ateak zabaltzen dizkio gizakiaren erabateko garapenari. Horregatik, Nietzschek Jainkoarekin amaitzea proposatzen du.

Entradas relacionadas: