Nietzsche testuinguru historikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,71 KB

LANA ETA ELKARREKINTZA HABERMASENGAN: Habermasen asmo nagusia irrazionaltasunaren aurka borrokatzea da. Guztiontzako baliagarria den egia aurkitu behar, baina nola? Gakoa gizartean gai ororen eztabaida askea ahalbidetu beharko genuke, hots, nork bere ideiak eman eta besteenak ulertu ahal izatea. Gure eztabaidak borroka bihurtzea saihestuko duten arau etikoak derrigorrezkoak dira. Beren etika formala da, ez materiala, ez du arau moralik inposatzen, horietara iristeko modua ematen baizik. Habermasen ideiek demokrazia hausnarketa-eredutzat jotzen dute, gobernariek eta hiritarren ordezkariek hartutako erabakiek hiritarren artean eztabaidatutako eta gizartean komunikabideen bitartez partekatutako ideietan oinarritzen den sistema politikoa. Gobernuen lana gidatuko duten gizarte-
Kontsentsuetara iristearren, pertsonek hitz egin behar dute. Diskurtsoaren etika sortu zuten, pertsonen arteko ideien trukaketa errazteko araudi etikoa. Mundu modernoaren filosofian, gizakia subjektutzat hartzen da, menderatu eta bere zerbitzura jarri behar den munduarekin kontrajartzen dena. Arrazoimena arrazoi instrumental bihurtuko da, domeinu-eta kontrol-bitartekoen garapenaz arduratzen dena, natura eta gizakia gauza bihurtuz. 1


Zientzia eta teknologiaren garapen erraldoiaren ideia positibistak dena gertakari eta legetara murriztu du. Habermasen "teoria kritikoak" zera dio: 1. Ez dago inpartzialtasunik. Teoria guztiek interesak defendatzen dituzte 2. Balio-judiziotan ezin da neutrala izan. 3. Gizartea osotasunean gisa analizatu behar da.Marxen materialismo historikoa distantzia hartuko du. Klaseen arteko borroka ez da jadanik aldaketaren eragilea. Estatu modernoak langileak lasaitzeko baliabideak dauzka. Orain dagoena kontzientzia teknokratikoa da. Horren arabera, estatua norbanakoen arazoei soluziobideak bilatzen dizkien erakundea da, gizartearen pentsatzeko ahalmen kritikoa anestesiatuz. Ekoizpen-indarra zientzia- eta teknika-ikerketaren indarra da. Eremu soziokulturalean hiru atal bereizten dira: 1. Lana, edo ekintza arrazional teleologikoa. Helburuak lortzeko ekintza da. 2. Instrumentala arrazionaltasunaren kontzeptu modernoaren oinarrian dago. 3. Ekintza komunikatiboa pertsonen arteko elkar ulertzera orientatzen da. 2


Sinboloen elkarrekintza-mota bat da. Sozializazio-mota honi interes askatzailea dagokio, pertsona kanpoko bortxa guztietatik liberatzea. Horrela, Habermasen egiaren kontzeptuak ezaugarri hauek dauzka: 1. Egia ez da objektuen ezaugarria, enuntziatuena baizik. Hortaz, arrazoitan funtsatzen da eta ez esperientziatan. 2. Egia intersubjektiboa da. 3. Enuntziatu baten egia kontsentsu arrazionaletik dator, argudio arrazionaletatik abiatuz subjektuen ekintzara irits daitekeena. Kontsentsu guztiak ez dira onargarriak. Baldintza batzuk bete behar dira: 1. Lengoaia engainatzeko asmorik gabe eta kontraesanik gabe erabiltzea 2 Solaskide guztiak askatasunez mintzatu ahal Izango dira. 3. Guztiek botere-malila bera izan behar dute. Horixe da solasaren egoera ideala.  Bi ekintza mota bereizten ditu: 1 Ekintza natural-teleologikoa: Helburuak bilatzen ditu eta, aldez aurretik, bitarteko egokiak kalkulatu ditu. Bi eratakoa izan daiteke: o Instrumentala: Aureikuspenetan oinariutako prozedura teknikoez baliatzen da. O Estrategikoa: Interesen borrokaren egoeratan gertatzen da. 2. Ekintza komunikatiboa: Hainbat pertsonen arteko ulerpena bilatzen du, asmo desberdinen zilegitasunaz. Ezaugarri hauek behar ditu: o Ulergarritasuna o Egiazkoa o Zintzotasuna o Justifikazioa 3


Habermasek historia arrazionalizazio-prozesutzat hartzen du. Kontzientzia moralaren garapen psikologiko-historikoan lau une bereizten ditu: 1. Garatu gabeko gizarte eta zibilizazio arkaikoak: Partaideen nortasuna eta jokaera-arauak mitotan oinarritzen da. 2. Zibilizazio garatuen etapa: mundua argudioen bidez justifikatutako edukiak dituen mundu-ikuskera agertzen da. 3. Lehen modernitatea: Zientzia modernoen sorrera eta instituzionalizazioa. 4. Kapitalismo berantiarra: Arrazoia dialogikotzat jotzen da. /Aurreko etapetara bueltatzea atzerapena izango litzateke. Eboluzioak positiboa izan behar du. Ezin da atzera joan, ezta gelditu ere. Diskurtsoaren etikaren izaera utopikoa kritikatu izan zaio Habermasi. Bere aburuz, izaera utopikoak jarraitu beharreko norabidea markatzen duen desideratum-a da, konformismoak geldiera eta atzerapena baitakartza. 4


XX.MENDEKO PENTSAMENDUAREN OINARRIAK: Charles Darwin (1809-1882) Eboluzioaren teoria formulatu zuen. Copernicoren ondoren, Darwinena izan zen giza nartzisismoak jaso zuen kolperik handiena. Biologiaren etorkizuna eta giro intelektualaren etorkizuna aldatu zuen. Aldaezintasun aristoteliko-atomistaren kontra borrokatu behar izan zuen. Eboluzioaren teoriak espezieen finkotasunaren ideia suntsitu egin zuen. Erlijio nagusiek zabaldutako ideiei aurre egin zien: arima arrazionaldunaren ideiari, kreazionismoari eta gertakarien diseinuaren erantzulea Jainkoa dela dioen ideiari. Nondik gatoz? Galdera bere ekarpenik handiena. Karl Marx (1818-1883) Idealismo hegeliarra irauli zuen. Errealitatea Historia da. Eta Historia produkzio-indar harremanen arteko loturaz osatuta dago. Ideologiek eragotzi egiten diote gizakia gizaki modura garatzea, gizakien arteko esplotazioa sistema ekonomikoen barnean dagoelako. Existitzen den gauza bakarra gizakiak historikoki egiten duena da. Marxek materialismo historikoa proposatu zuen materialismo naturalistaren ordez. Materialismo historikoaren arabera, gizadiaren historiak zientzia ekonomikoaren legeei jarraitzen die, ekonomia historiaren funtsezko eragile delako. Azpiegitura ekonomikoak, ekoizpena, bizimoduak eta gizarte-klaseak ez ezik, artea eta filosofia ere sortzen ditu. 1


Gizarte-klaseen arteko borroka historia alda dezake. Marxen ideiak modernitateak eraikitako askapenaren eta emantzipazioaren amets berberean errotuta daude. Friedrich Nietzsche (1844-1900) Arrazoimenean oinarritutako balio tradizionalen aurka dago. Platonen arabera, ezinezkoa da etengabeko bilakaeran dagoen munduan egia ziur eta finkoa aurkitzea. Hala, filosofiak dualismo ontologikoa ezartzen du. Asmatutako munduan ez dago borrokarik, eraikuntza bat da, eta Jainkoa dago haren gailurrean. Nietzscherentzat, mundu hori eraikitzea eta sortzea mundu naturaletik ihes egitea da. Jarrera hori bizitzari uko egiten dion gizakiari dagokio. Nietzsche metafisikaren aurka borrokatzen da bizitza osoan zehar, eta laguntza bilatzen du azalpen naturalistetan. Nietzsche kultura berriaren oinarriak finkatzen ahalegintzen da. Kultura hori gizakiek eraikitzen dute, beren bizitza bizi nahi dutenek, indarrean dagoen morala gaindituta.Sigmund Freud (1856-1939) Mendebaldeko kontzientzia kritikatzen du, eta kritika hori azken ondorioetaraino eramaten du haren teoria psikoanalitikoak. Freudek arrasto handia utzi du gaur egungo kulturan, eta eragin hori, hainbat pentsalarirengan ez ezik, erakunde tradizionalen eskemak salatzeko gizarte jarrera ugaritan ere antzematen da. Gainera, zalantzan jartzen ditu giza osotasunaren ideal handiak. Freudek, nia baldintzatzen duten egiturak kontrajartzen ditu: libidoa eta supernia. 2


Entradas relacionadas: