Nietzsche supergizakia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,32 KB

Darwin: -
Eboluzioaren teoria, obra?-Zer da gizakia?-Ez→aurreko proiektu, jainko edo espiritu absolutu batez,espezieen iraunkortasunaren ideia,kreazionismoaren aurka -Erantzun errealista giza generoaren sorrerari buruz.

Marx: -


Idealismo hegeliarra hankaz gora.-Indar ekonomikoek osatzen dute historia.-Filosofia ekoizpen ideologikoa, zergatik? -Alienazioa.-Ez da existitzen giza esentzia.-Materialismo historikoa.-Proiektu ilustratua.

Nietzsche:-
Kritika balio tradizionalei. -Mendebaldeko kontzientziaren krisi sakona. -Darwinekin bat, bilakaeraren kontzeptua balioesten du. -Nolako jarrera zuen filosofiak?Egia... -Dualismo ontologikoa. -Jainkoa.-Bizitzari uko egitea. -Dekadentzia morala metafisikaren jatorrian. -

Supergizakia

Freud: -
Mendebaldeko kontzientziaren kritika.
-Teor.psikoanalitikoa. -Kontzientziaren ahuldadeak, konplexuak, minak. -Arrazoiaren kondizionamenduak. -Nia baldintzatzen dute→Zerak eta libidoak →Superniak, lege soziala, aitaren legea.


NIETZSCHE


:ren iritziz erlijioa beldurretik sortzen da, bizitzaren aurrean gizakiak dituen larrimin eta ezintasun sentimenduetatik.Erlijioak ez du inoiz egia esan eta izaki transzendentaletatik mundu ideal bat sortzen du.Edozein forma erlijiosoren aurka azaltzen da N
.Hilezkortasunaren ideiarekin bizitza hau pasabide iragankor bihurtzen da.Erlijioak balio dekadenteak soilik proposatzen ditu; artaldearen balioak edo esklaboenak:umiltasuna, mendekotasuna, obedientzia, sakrifizioa...Bekatua, errua, damutasuna eta penitentzia izeneko kontzeptuekin egiten ditu erlijioak bizitzaren aurkako erasoak.Antikristoa idazlanean zioenez jabeen aurkako herri xehearen matxinada da erlijioa.Erlijioak baditu alderdi onak:aszetismoa aldarrikatzen du herriko jendeak akatsetan hobera egiteko.Baina, gaixoen eta ahulen erlijioak direnez gero, oztopo izan dira gizakiak bere mugak etengabe gainditzen joateko.

Jainkoaren heriotzak gizakiaren erabateko garapenaren ateak zabaltzen ditu.Jesu Kristo ez da jainkoaren semea, edo elizaren sortzailea, baizik eta gizon apala, onguratsua eta bihozbera.
Nren aburuz, Kristok bakearen eta mantsotasunaren berri ona besterik ez dakar.Elizaren benetako sortailea Paulo Tarsokoa.Hark sortu mirariak, apaizak, sari eta zigorrak, hierarkia, hil ondoko bizitza, epaia, berpizkundea...
Nren ustez elizaren maltzurkeriaren goreneko adierazlea bekatua da.Bizitza ederra, osasuntsua, ausarta eta bere gisako balioak pozoiturik daude.Mendebaldeko metafisikaren beraren kontrako kritika da.Zeru lurrean begi aurrean duguna besterik ez da, ez du onartzen betierekotasunaren ideia.

Indarra, askatasuna eta espirituaren independentzia bermatzeko, ateismoaren aldarrikapena egin zuen.Jainko ideiaren sorrera ametsezkoa da, gizakiak berak har dezake Jainkoak uzten duen lekua, balioen sortzaile moduan.Kristautasunaren debekuak eta aginduak alde batera utzita, fedearen gainbeherak gizakiaren jatorrizko indar sortzaileak askatuko dituenez gero, gizakiak ez dio mundu honen bestaldekoari helduko, hemengoari baizik.

Honela mintzatu zen zaratustra idazlaneko "gizaki zoroa"pasartean dio Jainkoaren heriotza ezinbestekoa dela gizaki askeak moralitatearen eraldakuntzari ekin diezaion.Jainkoaren hutsuneak uzten duen hutsuneaz ohartzen den giazki zoroa da, bere onetik aterata, zertaz konturatu den sinetsi ezinik.Goian zerua eta behean lurra duela geratzeko arriskuaz ohartzen da, bere bizipoza goibeldurik eta bere jokaera zakartuta.Gizaki nihilista da ez atzera ez aurrera geratzen dena.Bigarren urratsa bere sormen-ahalmenaz konturatzea da.Egoera berriaz oharturik uste izango du haraindiko munduan zituen ametsak lurrera ekar ditzakeela.

Oraindik ez da supergizakia bere horretan agertu eta geroago izango den itxaropena azaltzen du Nek.Gizaldiz gizaldi, gizakiak bilakaera bat izan duen moduan, aurrera begira ere pentsatzekoa da eboluzionatzen jarraituko duela;horrela, supergizakia etorriko dela uste du.Honela ulertu behar da supergizakiaren ideia, gizakiok apurka hobera egiteko eta aurrekoa gainditzeko nahiaren adierazle gisa.

Entradas relacionadas: