Nietzsche supergizakia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,03 KB

Nietzsche filologiatik hurbildu zen filosofiara. Gaztetan Schopenhauerren lana irakurri zuen eta han errealitatearen azken funtsa bizi nahia zela ikusi zuen, eta hori zapuztua gelditzen zela kontzientzia bizitasunaren mugatasunaz ohartzen zenean. Samin horren aurrean Schopenhauerrek ihesbideak proposatu zituen, bizitza aszetikoa eta artea.

Nietscherentzat jarrera hori ez zen duina, berak nahiago zuen greziarren artean aurkitzen zuen jokabidea. Pesimistak izatera kondenatuta gaudela alegia, bizitza tragikoa delako, heriotzan bukatzen baita. Horren aurrean ihesbideak bilatu beharrean, greziarrek bizitza bere osotasunean onartzen zuten, plazerraren truke ordaindu beharreko prezioa sufrimendua eta heriotza zirelako.

Bizitzaren betetasuna tragedietan antzematen zuten, eta bi indarren arteko aurkakotasunaz adierazten zen:

·Espiritu apoliniarra: Arrazoimenezkoa eta orekatsua da, baina baita arauez mugatua ere, eskulturan adierazten da.

·Espiritu dionisiakoa: Sentimendu eta emozioekin dago lotuta, irrazionala eta kontraesankorra da, eta musika eta dantzan islatzen da.

Bizitza bi elementu hauen arteko borroka gisa ulertzen zuten greziarrek, baina biak ezinbestekoak ziren, elementu apoliniarra lagungarria zaigu biziraupenean eta elementu dionisiakoa da bizitzaren esentzia hobekien islatzen duena.

Sokrates eta Platonen aurreko tragedietan, elementu kolektiboak espiritu dionisiakoa ordezkatzen zuen eta elementu apoliniarra heroiaren bitartez islatzen zen.Baina Sokrates eta Platon ondoren, tragedietan ez da elementu kolektiborik agertzen, filosofian elementu arrazionalaren alde egindako apustuaren ondorioz. Existentziari betiereko zentzua eman zitzaion, eta jakintsuak haraindi zegoen munduarekin bat egiteko aukera izango zuela pentsatzen zen.

Mendebaldeko kulturaren kritika. Nihilismoa


Elementu apoliniarraren aldeko apostuak mendebaldeko gizakia nihilismora eraman zuen, bizitzaren zentzugabekerira. Nietzschek, egoera horri irteera bat emateko, mendebaldean Platon eta Sokratek eratutako munduaren ondorioz antolatutako instituzioak suntsitu behar direla dio, eta horregatik mailuarekin hasten da filosofatzen.

Filosofiaren kritika


Filosofiak errealitatea bitan zatitzen du, mundu honetako errealitatea eta haraindikoa. Benetako errealitatetzat hartzen dena haraindikoa da, mundu honetakoa faltsua eta kopia bat delarik. Intelektualismo moralak arrazoiaren arabera jokatzeak zoriontsu egingo gaituela dio, beste mundu horrekin bat egin ahal izateko. Honek denak mundu honekiko ukapena adierazten du.

Tradiziozko filosofiari zentzumenen datuak eta kontzeptuen arteko erlazio alderantzikatzea kritikatzen dio. Lehenik eta behin zentzumenen datuak ditugu, eta horien ezaugarri aldakorrak ezabatuta komunak diren ezaugarriak azpimarratzen ditugu. Filosofoek garrantzia kontzeptuari ematen diote, eta zentzumenen bidez jasotakoa ondoriotzat hartzen dute. Bere ustez kontzeptuak baliagarriak zaizkigu errealitatea kontrolagarria egiteko, baina ezin da bizitza horren arabera arautu, errealitatea aldakorra baita.

Filosofoek egiaren inguruko ikuspegi unibertsala eratzen dute, baina Nietzscheren ustez, errealitatea aldakorra izanda, egia ezin da aldaezina eta bakarra izan. Egia guretzat ondorio positiboak dituen jakintzak dira, beraz, perspektibismoa nagusitzen da.

Identitate pertsonalarekin gauza bera gertatzen da. Berez, gu anitzak eta pluralak gara, baina filosofiak gure pertsonalitatea finkoa izatea eskatzen du, gure izaera aldakorra ukatuz.

Zientziaren kritika


Errenazimenduko iraultza zientifikoaren ostean, autoritate erlijiosoa baztertuta, bazirudien filosofoei zegokiela egiaren kontzeptu berri bat eratzea. Hori gertatu zenean, errealitatea fenomeno bihurtu zen (errealitatetik ezagutzen dugun bakarra gure errepresentazioa da) eta hori ezagutzeko metodoa matematika da. Beraz, zientziak ez du errealitatea bere betetasunean antzematen, neurtu daitekeena eta matematizatu daitekeena baizik, eta sentimendu eta emozioek ihes egiten diote honi.

Bestalde Nietzschek zientziari kritikatuko diona mitoak suntsitzea da, bizitza antolatzeko alternatibak eratzeko gaitasunik gabe. Beraz, zientziak mendebaldeko gizakia noraezean uzten du.

Politikaren kritika


Sistema liberal demokratikoan ere metodo matematikoa erabiltzen da, gizabanako guztiak berdintzen dira eta erabakiak gehiengoaren sistemaren bitartez hartzen dira, baina askotan gehiengoa oker dago.

Gainera, gaur egungo instituzio politikoak kristauki antolatzen jarraitzen dute, nahiz eta jainkorik ez izan.

Kristau moralaren kritika


Kontzeptu morala bere jatorrian aztertuz gero, gaur egungo esanahia desberdina zela antzeman dezakegu. Genealogiari erreparatuta, garai batean ontzat hartzen zena, arrunkeriarengainetik nabarmentzen zena zen, hau da, indartsua, boteretsua etab. Berriz, gaiztotzat koldarra, errukiorra eta gaixoa hartzen zen.

Herri menperatu eta menperatzaileak zireneko garaietan, menperatzaileak ontasunaren ezaugarri horiek zituzten, eta menperatuek gaiztotasunarenak. Baina ahulen mendekuari esker, haien morala nagusitzat ezarri zen, eta gaiztotzat jotzen ziren balioak ontzat jotzen hasi ziren, beraz, balioen alderanzketa gertatu zen. Bi moral bereizi zituen Nietzschek:

·Esklaboen morala: moral pasiboa, balioak sortzeko gaitasunik gabekoa. Gehiengoa konten edukitzea da bere helburua. Zigorraren beldur da eta sariaren esperoan egoten da.

·

Jaunen morala

Aktiboa eta autonomoa da, balioak sortzeko gaitasuna dauka eta ez du inoren onespenaren beharrik, eta ez da zigor edo balioen esperoan egoten.

Judaismoak platonismoaren balioen alderanzketa burutu zuen, eta herri judua beti menperatua izan denez, mendekuzko ekintza baten bitartez haien balioak goratu eta aurrerantzean gaixoak eta ahulak bihurtu ziren onak. Bere balio moralak unibertsaltzat joko dituzte, baina bizitzaren aurkako balioak dira.

Nietzscheren ustez, jainkoa baieztatzeak bizitzarekiko ukoa baldin badakar, jainkoa ukatzeak bizitzari baietza ematea ekarriko luke. Beraz, mendebaldeko zibilizazioaren ondorio nagusia nihilismoa edo balio eza da.

Jainkoaren heriotza


Jainkoaren heriotzak transzendentzia ororen ukapena inplikatzen du. Beraz, balio absolutuak eta mundu transzendentea ez daudela baieztatzen da, eta gizakia bizitza honetan zentratu daiteke. Kristautasuna, zientzia eta filosofiak errealitate, moral eta egiaren inguruko ikuspegi monokromoak ematen dituzte, bakarrak izango balira bezala. Jainkoa hilda, tradizioaren zama monokromo hori desagertzen da, eta gizakia askatasunez bizi daiteke eta berak nahi duen zentzua eman.

Beraz, mendebaldeko zibilizazioaren ikuspegia monoteista da, ikuspegi bakarrekoa. Jainkoa hiltzean, politeismorako ateak irekitzen dira, errealitatea modu anitzetan interpretatzea ahalbidetuz.

Historikoki, aspalditik gertatzen ari zen fenomenoa zen jainkoaren heriotza.
Errenazimenduan, absolutismo garaian eta ilustrazioan jainkoa ukatzeko pausoak eman ziren, baina gizartearen jokaera ez da aldatu, kristautasuna oso barneratua baitago. Horregatik esaten du Nietzschek ordua dela Jainkoa edo ikuspegi monokromoa gure bizitzatik ateratzeko.

Botere nahia eta supergizakia


Mendebaldeko zibilizazioa aniztasunak ezabatzera jotzen duen instituzio bat da, baina Nietzsche honen aurka dago. Horregatik, jainkoaren tokia supergizakiak hartu behar duela uste du, bere balio propioak sortzeko kapaza izango dena. Bere botere nahiaz baliaturik garatuko ditu bere indarrak. Supergizakiarentzat botere nahia handitzen duen oro da ona, eta ahultasunarekin zerikusia duen guztia da txarra.

Egungo gizakiak tximinoaren eta supergizakiaren arteko zubi lana betetzen du, eta ausardiaz eman beharreko pausoa beharrezkoa da, bere baitan dauden indarrak kanalizatzeko. Gure baitan dauden erresistentziak gainditu behar dira espiritu dionisiakoa berriz ere azaleratzeko.

Supergizakia etortzeko eta giza askatasuna lortzeko espirituak hiru aldaketa izan behar ditu:

·Gamelua: Gizaki sinestunaren ikurra da. Tradizioaren zama darama bizkarrean, eta bere indarra nagusiari, jainkoari alegia, erakutsi nahi dio orduan eta zama gehiago eramanez, saria eternitatea izango delakoan.

·Lehoia: Borrokatzeko eta nagusiari aurre egiteko prest dagoen animalia. Tradizioaren zama botatzea du helburua, baina ez da kapaza bere balio propioak aurkitzeko. Fase honetan mendebaldeko gizaki nihilista kokatzen da.

·Haurra: Bere baitatik datozen indarrak azaleratzen ditu, erreprimitu gabe. Bizitza jolas gisa hartzen du, aurreiritzirik gabe, eta ondorioetan pentsatu gabe. Haurra da bizitza betetasunez bizitzeko prest dagoena, beraz, haurra bakarrik izan daiteke supergizakia.

Supergizakia nihilismoa gaindituko duen bakarra izango da. Bere balio eskala propioa izango du, beraz, bere morala autonomoa izango da. Gainera, erabateko askatasunez jardun ahalko du, inolako mugarik gabe.

Ez du onartzen gizakion arteko berdintasuna, denak ezberdinak garelako, beraz, harremanak hierarkikoak izan behar direla uste du.

Etengabeko itzuleraren ideia


Kristautasunarentzat denbora lineala da, eta bizitza honen zeregina ondorengoa irabaztea da. Bizitza honek ondorengoari esker hartzen du zentzua.

Greziarrentzat denbora zirkularra da, dena sortutako lekura bueltatzen da bizitza berria sortzeko, eta ziklo horietan islatzen da bizitzaren betierekotasuna. Beraz, bizitzak ez du behar kanpoko ezer zentzua izateko. Partikulen konbinazioak eternitatean errepikatu beharko direnez, bizitza hau behin baino gehiagotan bizitzera kondenatuta gaude.

Ideia hau etsigarria da bere bizitza betetasunez bizi nahi ez duenarentzat, beste mundu bat espero duelako. Betetasunez bizi duenarentzat ideia erakargarria da, betetasun hori berriz bizitzeak pozten gaituelako.

Hori benetan gertatuko duen ez du garrantzi handirik, ideia arautzaile bat izatean datza garrantzia. Etengabeko itzuleraren ideiak bizitza betetasunez bizitzera bultzatzen gaitu, gure ahalmen eta indarrei garrantzia emanez.

Hala ere, ideia honek paradoxa bat dauka. Orain arte arruntak izan bagara eta etengabe itzultzen bagara, beti arruntak izango gara, supergizakia izatera heldu gabe. Baina Nietzschek dekadentea dena desagertu eta adierazpen gorenak errepika

Entradas relacionadas: