Nietzsche jainkoaren heriotza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,51 KB


9.2. Jainkoaren heriotza: Erlijioa gizakia engainatzeko muntai bat da. Gizakiak jainkoa kreatzen du, eta ez alderantziz. Eta orain,  XX mendeko gizonak, jainkoa hiltzen du, hau da, bere fantasia besterik ez dela izan konturatzen da. Eta batez ere monoteismoaren aurka jotzen du: jainkoak barrez hil ziren...... Haietariko batek bakarra zela entzun zutenean. Jainkoaren heriotza une zehatz batean gertatu ez bazen ere, gertakizun historikoa da. Azken batean, gizon-emakume guztiek eragin duten heriotza da. Jainkoa hil ostean berarengan oinarritzen ziren balore guztiak erortzen dira. Hau da baldintza ezinbestekoa azken gizona hau da super-gizakia eraikitzeko super-gizakiak bere buruari bere balore propioak emango baitaizkio aske inoren mende egon gabe.
Supergizakia apurka-apurka hobera egiteko eta aurrekoa gainditzeko nahiaren adierazle gisa ulertu behar dugu. Jainkoaren heriotza aldarrikatuz Nietzschek era bateko kritika egin nahi dio Mendebaldeko kulturaren oinarrietako erlijioari moralari eta metafisikari. Gizakiari itogarri egiten zaion zama bat kendu nahi dio. 9.3. Supergizakia: Jainkoaren heriotzaren osteko pausua da.
Botere nahia duen gizona balore guztiak ezabatu eta berak asmatutako balore berriak hartzen dituen gizona da supergizona. Jainkoa ezabatu eta moral tradizionalaren aurka dagoen gizona da. Bizitzaren aldekoa dena alderdi dionisiakoa ludikoa ukatzen ez duena. Errealitatearen ikuspuntu irekia duena eta ez soilik arrazoiarekin baizik eta batez ere intuizioarekin errealitatera hurbiltzen dena. Indartsua dena, jolastu nahi duena. Azken gizakia, gu guztiok gara, jainkoaren heriotza eragin dugunok baloreen ezan gaudenok.Super-gizakia eraldatzeko prozesu bat dago urrats hauekin: Lehenengoz gamelua: “zama onartzea” gizakia makurtuta jainkoaren legearen zamaren pean. Idealismoaren garaia adierazten du. Platonengandik hogei mendeetan zehar. Bigarrenez lehoia: “jaun eta jabe”, idealismoaren gainbehera adierazten du, jainkoaren heriotza. Lehoiak bere zama arintzea lortzen du. Behartutako legearen aurrean bere nahia jartzen du lehoiak. Balore guztien ezeztapena. Azkenik haurra: “errugabetasuna” Lehoiak ez du adore nahikorik balore berriak sortzeko, haurrak soilik du sormen askea balore berriak sortzeko. Supergizonaren garaia da. Bide honetatik jaioko da super-gizakia

































Entradas relacionadas: