Nietzsche: Jainkoaren eta Esklabuen Morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,48 KB

- HELBURUA → Mendebaldeko balio tradizionalak desagerraraztea, balio berriak sortzeko.

- Bi motatako pertsonak egon dira betidanik; jaunak eta esklaboak. Hauek balio edo moral kontrajarriak dituzte.

JAUNEN MORALA: Pertsona indartsuak, nagusia, boteretsuak, ospetsuak dira. Hau da, gainetik daudenak.

Hauek aurre egiten diete arauei, etengabeko borrokan eta arriskuan bizi dira. Morala → Menperatzaileen morala, autonomoak, euren arau eta balio propioak dituzte, hau da, balio berriak: boterea, indarra, gogortasuna, konfiantza eta diziplina bultzatzen dituzten balioak sortuz. ADB → Donal Trump eta Putin.

ESKLABUEN MORALA: Pertsona ahulak, menpekoak, plebeioak, arruntak, koldarrak, artaldea, masa dira. Ez dute ausardiarik, ez indarrik haserrea kanporatzeko eta hortik, masa izateko beharra. Heterenomoa → Ahuldadean babesa aurkitzeko baliagarri zaizkion balioak indartzen ditu; errukia, gupida, albokoari maitasuna, berdintasuna, pazientzia, etsipena, umiltasuna, estoizismoa, mantsotasuna, pasibotasuna.

- Mendebaldeko kulturan esklabuen morala nagusitu da, Greziako filosofiaren arrazionaltasunaren eta kristautasunaren eraginez. Horregatik, mendebaldeko kulturan, pertsona guztiak berdinak gareneko ideia hedatu da, esklabuen matxinada bilakatuz. Gure kulturan, erdipurdikoen garapena gauzatu da.

- BALIOEN TRANSMUTAZIOA: Umiltasunaren aurrean harrotasuna proposatzen du; gupidaren (compasion) aurrean krudeltasuna eta erosotasunaren aurrean, arriskua proposatzen du.

- SUPERGIZAKIA: Transmutazio hori burutzeko gai den gizakia da. Arrazoimena alde batera utzi eta zentzumenak erabiltzen dituenak, instintuak hautatuz, bizitzari ematen dio. Ez da beste batzuen lilurakerietan galtzen.

GUTXIENEKOEN ETA GEHIENEKOEN ETIKA

Gutxienengen helburua → Justizia da; bizikidetza demokratikoa, errespetua eta tolerantzia ahalbidetzea. Gehienengoen etikak, gehienak bizitza onaren idealak dira. Helburua → zoriontasuna dute. Gutxienengo etikak: gutxieneko jokabide etikoak dira era edozeini exigitzen dio balio horiek erabiltzea. Gehienengo etikak albiz, ez dute exigitu mundo guztiak hori betetzea, baina gonbidatu bai.

ETIKA LABORALA
- Lanpostuan izan beharko genituen jarrera etikoak dira. Kasu honetan, etika kode profesionalen baitan jaso daiteke; hau da, lan-jarduera bati lotutako printzipio eta balio batzuk jasotzea profesio bat aurrera eramateko.

- Deontologia: etika arautzailearen parte bat eta derrigorrez bete behar diren printzipio eta arau batzuk ematen ditu.

- Etika profesionala enpresaren etika kontzeptutik dator. Pertsona baten erantzukizuna da bere ekintzengatik erantzutea. Erantzukizunak behartzen du gizabanakoa bere lana modu etikoan eta bidezkoan egitera, guztien ongiaren alde lan eginez.

- Faktoreak:→ Zuzentasuna: Zure lana ahalik eta hoberen egitea iruzurra saihestuz. Horrela bezeroekin, lankideekin eta arduradunekin konfiantza sendotzen du.

→ Erantzukizunaren zentsua: Langile batek lan egiteko moduan eta egiten duen lan kopuruan datza.

→ Enfasia kalitatean: Langile batzuek lanpostuari eusteko gutxieneko esfortzua besterik ez dute egiten. Lanaren etika sendoa dutenek lanaren kalitateaz arduratzen dira eta duten guztia ematen dute emaitza ona lortzeko, beharrezkoa dena bakarrik egin beharrekoan.

→ Diziplina: Konpromiso maila jakin baten bidez eguneroko eginbeharrak amaitzea. Adibidez: Gaur filosofia eta Historia ikasi behar ditut eta helburu hori lortzea diziplina izate izango litzateke.

→ Talde-lanaren zentzua: Elkarlanean aritzea enpresaren helburuak lortu ahal izateko. AUZI BIOETIKOA
Etikaren adar hau zientzia eta osasunaren, ugalketaren, elikaduraren eta ingurumenaren arloetan teknika aplikatzeko orduan sortzen diren auzietan erabiltzen da. HELBURUA → Egoera gatazkatsuak aurreikustea eta konpontzea. ADB: giza genomaren aurkikuntzarekin, manipulazio genetikoarekin eta klonazioarekin, eutanasiarekin eta organoen dohaintzarekin sortu direnak.

- GIZA GENOMAREN AURKIKUNTZA: Medikuntzaren zientzian eta pertsonen bizitzan ondorio izugarriak izango duten ikerketen sorburua da. Orain arte sendaezinak ziren gaixotasunak sendatzea ahalbidetuko du, eta horiek agertzea prebenitu ere; horrek bizitza luzatzea eta haren kalitatea hobetzea dakar. Baina aurkikuntza diruz lagundu zuten enpresen interesek mugatu egiten dute aurkikuntza hori gizateria osoan garatzea. Horrek konpromiso etikoa eskatzen du etorkizuneko belaunaldiekiko eta haiek bizitza duin, osasungarri eta kalitatezko bat izateko duten eskubidearekiko, eta gure legegileek konpromiso hori bete beharra dute.

- MANIPULAZIO GENETIKOA ETA KLONAZIOA: Animalia eta landare transgenikoak sortu ziren eta kasu batzuetan gatazka moralen sorburu izan daiteke. Etikaren ikuspuntutik, giza klonazioa baztertu beharreko zerbait da pertsonaren osotasuna eskubide bat delako. Edonork exijitu dezake bere gorputzaren klonaziorik ez egitea bere baimenik gabe.

- EUTANASIA: Grezieratik datorren hitza da ´Euthanatos´ eu´on´ eta thanatos ´heriotza´; hau da, heriotz ona esan nahi du.

HELBURUA→ Gaixo sendaezin baten bizitzari minik gabeko heriotza ematea da, bitarteko artifizialekin bizitza luzatuta sufritzen jarraitu ez dezan.

Aktiboa→ medikoak eta gaixoak negoziatzen dutenean.

Pasiboa→ arreta eta gaixoa bizirik artifizialki mantentzen duten zaintzak eteten direnean. Etikaren ikuspegitik eutanasia onuragarria da moralki eta juridikoki; gizabanakoaren duintasuna, giza eskubideak eta zuzenbidezko estatu demokratiko baten arau-markoa errespetatzen baitu.

- ORGANOEN DOHAINTZA: Gure organoak eta ehunak behar ez ditugunean senideei edo beste pertsona batzuei emateko ekintza altruista eta baldintza gabekoa da. Ikuspuntu etikotik eta testuinguru horretan moralki onuragarria da.

Auzi ekologikoak eta sozialak
Hainbat arazo daude planetaren ingurumena arriskuan jartzen dituztenak. Kutsadura, euri azidoak, deforestazioak, gainpopulazioak, deforestazioak eta abar. Hans Jonasek agindu etiko berria sortu zuen, erantzukizunaren inperatiboa. Honako hau dio “Joka ezazu zure ekintzaren ondorioak Lurraren gainean giza bizitza egiazkoa izatearekin bateragarriak izateko moduan”.

Arazo sozialei lotuta badira etikarentzat beste erronka batzuk:·Gutxiengoak: NBEko batzar nagusiak, 1992ko abenduaren 18ko 47/135 ebazpenean, legearen eta moralaren ikuspuntutik gutxiengoak baztertuak ez izateko duten eskubidea babestu zuten.·Diskriminazio positiboa: Diskriminazio negatiboarekin alderatuz gero, diskriminazio positiboaren helburua da gutxiengoei lehentasunezko trataera emateko neurri politikoak ezartzea, zenbait zerbitzu edo baliabidetara eta ondare jakin batzuetara errazago irits daitezen.·Homofobia: Nazioarteko komunitate zientifikoak dio homosexualitatea ez dela gaixotasun bat. Teoria etikoen ikuspuntutik, bikote homosexualen ezkontzak gehienen sexu-joera bera ez izateagatik baztertuak izan behar ez direla dio.

Auzi ekonomikoak: pobreziaren globalizazioa Eredu liberal-kapitalista mundu-mailakoa bihurtzeak kontsumo-gizartearen garapena ekarri du. Planetako toki askotan errenta, ondarte eta zerbitzu maila altuekin bizi dira. Baina pobrezia ezaugarri duten gizarteak ere badira.

Pobreziaren ondorioetako bat baztertuak agertzean datza. Azpigaratutako gizarteetan gertatzen da gehienetan. Garatutako gizarteetan, eskaleak edo paperik gabeko etorkinak, lanik ez dutenak eta abar ere badaude. Emakumeena arazo berezia da, pobreziaren ondorioz sortzen diren arazoek gehien eragiten dietelako. Pobreziaren feminizazioa deritzo.

Entradas relacionadas: