Nietzsche bizitza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,59 KB

Filosofia bitalisten irrazionalismoa eraiki eta sostengatzen duen korrontea da bitalismoa. Beronen ordezkaririk garrantzitsuenak F. Nietzsche, J. Ortega y Gasset eta H. Bergson dira.


Filosofia honek aldi berean positibismoa eta idelaismoa biak gainditu zituen. Bitalismoarentzat bizitza da balio nagusia eta baita errealitate funtsezkoena ere. Bizitza ez da ez materia hutsa, ezta zerbait metafisikoa ere. Bitalismoak intelektualismoaren kontra jotzen du, bizitzaren errealitatea hobeto atzematen baita balioz eta sentimendue, arrazoimenaz baino. Ondorioz, pentsamendu mekanizista, arrazionalista eta estatikoa arbuiatu egiten dira. Aldiz animikoa, bitala, dinamikoa eta irrazionala goretsi egiten dira. Bitalismoak giza alderdi dinamikoan eta tragikoan sakontzen du.


Hauek lirateke funtsezko berezitasunak:

  • Irrazionalismo ontikoa: Honek esan nahi du errealitatearen zerizana razional ez den zerbaitetan datzala. Kasu honetan bizitzaren baitan. Bizitza da jatorrizko printzipioa.

  • Irrazionalismo noetikoa: Honek esan nahi du errealitatea (bizitza) kategoria razionalen bidez ezin dela ulertu.

  • Indar fisiko-
    Kimiko hutsen ukoa: Fenomeno bitala indar fisiko-kimikoen jokoaz bakarrik ezin azal daitekeela sinesten du. Bizitzaren filosofietan aintzinako filosofia bitalista birsortzen da. Tesi horren arabera, bizitza eta fenomeno organikoak ezin azal daitezke materiazko printzipio fisiko eta kimikoen bidez, horien oinarria vis vitalis izeneko bizitzaren indarrari baitagokio. Baina bitalistek aipatutako bizitza ez da bizitza biologikoa, ez behintzat hori lehenik, gizakiaren elementu afektiboak, pasionalak eta instintuzkoak biltzen dituen bizitza baizik.

BIZITZA

Nietzscheren ustez, bizitza, oinarrian, aginte nahian datza. Bizitza Macht (indarra, boterea) da, beraz, dinamismoa, aldakuntza, eragozpenen kontrako borroka, zentzu erlatiboak.Bizitzan ez dago ezer absoluturik, baina bizitza gauza guztiak baloratzeko erreferentzia da: egiazkoa da bizitzari laguntzen diona; ona da bizitzari laguntzen diona.


Bizitza da, bitalista guztientzat bezala, errealitate bakarra eta funtsezkoena. Nietzscheren bizitza ez da filosofo zaharren izana bezalakoa, baizik eta Heraklitoren bilakaeraren antzekoa, etengabeko jario bat, non kontrakoen borroka eta harmonia nagusitzen den. Azkenik, bizitza kontzeptua integralki ulertzen du Nietzschek (eta bitalismoak ere bai): bizitzaren zenbait aspektu garrantzitsu guztiz irrazionalak dira eta , ondorioz, bizitza ezin da ulertu mekanizismotik, ezta kategoria arrazionaletatik ere.

Entradas relacionadas: