Nietzsche bizitza ulertzeko bi modu daude

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,55 KB

8. GAIA. (10) OHORERAKO, INTIMITATERAKO ETA NORBERAREN IRUDIRAKO ESKUBIDEA (I)

10.1. ERREGIMEN KONSTITUZIO-JURIDIKOA, KONTZEPTUAK ETA TITULAR DIREN SUBJEKTUAK

E.K-ren 20.4 Artikuluaren arabera, adierazpen- eta informazio-askatasunen mugak, batez ere Ohorerako eskubidea, intimitaterako eskubidea eta norberaren irudirako Eskubidea dira. Ez dira mugak soilik, oinarrizko eskubideak dira ere.

Nolanahi ere, Kontstituzioak ez ditu ohorea, intimitatea eta norberaren irudia definitzen, Hobeto da zehaztea ze jarduerek bortxatzen dituzten eskubide horiek.

ZER DA OHOREA?


Ohorea une Bakoitzean gizartean indarrean dauden arauen, balioen eta ideien arabera Sortzen eta aldatzen da. Juridikoki erabiltzen diren kontzeptuak ohorearen Inguruan honako hauek dira: fama, estima… Besteek guri buruz dituzten Kontzeptuak edo iritziak.

-Ohorea pertsonaren duintasunari loturik doa. Norberak bere burua nola Baloratzen duen da duintasuna. PErtsona batek ez dauka besteak baino ohore Gehiago, baina hori baldintzatu dezakeen gauza bakarra “pertsonaren aurretiazko Jokaera” da.

-Ohorea subjektiboa da, zeren pertsona batzuk gauza batzuengatik sentitu daitezke ofendituta eta beste batzuk Ordea ez. Beraz, ohorea erasotua egongo da pertsona bat beste baten aurrean Umiliatu denean, bai eta haren autoestimuaren aurka egin denean.

-Kontzeptu aldakorra al da? Bai, Denboraren poderioz aldatzen da. Adibidez aitona bati homosexuala deitzen Badiogu ofendituko da, gaur egun agian ez hainbeste.

-Ohorea arriskuan jar daiteke Pertsona baten prestigio profesionala ukitua ikusten bada. Pertsona baten Prestigio profesionala kaltetua ikusteaz gain duintasuna ere urratu beharra Dago, eta orduan bai ikusiko litzatekeela ohorea arriskuan.

-Ohorearen bidez “errugabetasun-presuntzioa” ere babes daiteke. Pertsona baten egoera prozesala Era egokian ez agertzea edo gaizki deskribatzea pertsona horren egoera Prozesalak ohorea urra dezake.

-Pertsona fisikoek, ohorea daukate Baina ez dauka zertan bizirik egon behar.
Pertsona juridikoek ere ohorea Daukate. Nortasun juridikorik ez duten (etniak, arrazak…) taldeek ere ohorea Daukate. Eta subjektu publikoek ere ohorea daukate (koroa, estatua, autonomia Erkidegoak…).

ZER DA INTIMITATEA?


Konstituzioak Norberaren zein familiaren intimitaterako eskubidea babestu. Bestalde, Intimitateak duintasunarekin harremana dauka.

A)Norberak daukan bere barneko eremu Bat besteengandik gordetzeko eskubidea da intimitatea. Bi elementu:

I)Objetiboki informazioa sentibera Izan behar da, eta info hori da babestu beharrekoa

ii)Ahalmen negatibo bat izan behar Du, besteek nire kontra zerbait ez egiteko ahalmena.

B)Kontzeptu Oso subjektiboa. Pertsona fisikoek intimitatea dute. Pertsona juridikoek EZ Daukate intimitaterik

c)Izaera Hedakorra (geroz eta gauza gehiago babesten ditu intimitateak): GEEAn batez Ere: gogaitua ez izateko eskubidea (zure etxebizitzan bizitza normala Mantentzeko eskubidea.


IRUDIRAKO ESKUBIDEA

-Pertsona/subjektu baten Errepresentazio grafikoa babesten du irudirako esubiedak. Baina ñabardura Batzuk:

-errepresentazio grafikoak ez du Bakarrik irudia babesten, baita ahotsa ere, pertsona baten izena edota pertsona Bati buruzko ideia.

-Ezberdindu behar dira:

-Eduki patrimoniala: pertsona batek bere irudia nola saldu dezakeen (derechos de imagen).

- Eduki pertsonala:  duintasunarekin harremana daukana, pertsona Batek nire irudia urratu dezak nire irudia erabiliz eta hortaz nire duintasuna Urratzen du.

-Pertsona baten irudia urratu Daiteke bere irudia erabiliz edota karikaturak erabiliz.

Hiru eskubide Ezberdin dira, ohorea, intimitatea eta irudirako eskubidea. Baina, kontuan Hartu jarduera batek, iritzi batek, gauza ezberdinak urratu ahal dituela. Jokoan ez da zertan bakarrik eskubide bat egon behar, izan ere jarduera batekin Eskubide asko urratu daitezke.

10.2. ERANTZUKIZUNA ESKATZEKO BIDEAK: Hiru bide daude:

Kaltetuak babesa Eska dezake hiru bide ezberdinetik:

-Hau ez dugu ikusiko, bide Administratiboa. Administrazioaren aurrean babestu daitezkeela intimitatea Ohorea eta irudia. Hori egiteko, arau administratiboak erabiliko dira. Zigor Administratiboa jarri ahal dizute kamiseta horia jartzen baduzu futboleko Ligaren finalean. INTERES OROKORRA BABESTU.

-ERANTZUKIZUN PENALA: Zu erantzule Bazara, zigorra jarriko dizute Kode Penala aplikatuz. Kode penala urratzeagatik Aplikatuko da zigorra, eta penalki zigortuko zaituzte. INTERES OROKORRA BABESTU.

-Erantzukizun penala eskatzeko Kereila tarteratu behar izango da. Kereila hauek kasu gehienetan pribatuak Dira. Hau da, kaltetuak ez baldin badu eskatzen ez da egongo juiziorik. Bai Demanda bai kereia biak pribatuak izanik, kaltetuak tarteratu beharko ditu Prozesu penala egoteko. Beraz kaltetuak ez baldin badu ezer egiten.

-ERANTZUKIZUN ZIBILA: Erantzule Bazara bide zibilean, indemnizazio bat (kalte ordaina). Arau zibila urratzen Bada ez zaizu zigorrik aplikatuko, kalte ordainak eskatuko zaizkizu kaltetuari Indemnizartzeko. KALTETUA BABESTU.

-Erantzukizun zibila eskatzeko Tarteratuko (jarriko) da demanda bat. Demanda hori pribatua da, kaltetuak Jartzen ez baldin badu ez da prozesua hasiko. Beraz, kaltetuak aukeratzen du Demanda jarri edo ez.

Zigorrak eta kalte Ordainak ez dira excluyenteak, batak ez du bestea kentzen. Zigorra jarri ahal Digute et aldi berean kalte ordainak ordaintzeko bete beharra. Ezin zaigu Jarduera beragatik bi aldiz zigortu.

Kaltetuak erantzukizun ezberdinak eskatzerako orduan aukera ezberdinak planteatu ditzake:

  1. Erantzukizun zibila Eskatzea penala eskatu gabe


    Demanda bat jarri Zuen beraz, ez zuen erantzukizun penalik eskatu.
  2. Kontrakoa posible da:

    Erantzukizun Penala eskatzea eta eta zibila ez

    Kaltetuak erantzukizun penala Exijitzen du >>>>> zigorra (kartzela zigorra izan daiteke, Edo isun bat....).

  3. Normalena izango da biak Eskatzea:

    zigor bat ezartzea eta kalte ordaina Eskatzea. Biak eskatzeko bi aukera:
    1. Posible da bakarrik auzitegi penaletan bai erantzukizun zibila Bai erantzukizun penala eskatzea. Hau da, auzitegi berdinaren aurrean bai Zibila bai penala eskatzea. Orduan auzitegi berdinak biak erabakiko ditu.
    1. Edota, posible izango da bi bide ezberdinetik joatea. Alde Batetik bide penaletik joatea erantzukizun penala eskatzeko. Eta Bestetik, bide zibiletik joatea erantzukizun zibila eskatzeko.




-Zein da egokiagoa A edo B? Hobeto Da B bidea jarraitzea. Zergatik? Nahiz eta bi aukeretan aplikatuko den araudia Berdina izango den, praktikan, batez ere erantzukizun zibila lortzerako orduan Auzitegi zibilek erraztasun gehiago planteatzen dituzte.
A bidean (auzitegi penala), delitua egon behar izaten da erantzukizun zibila Onartzeko ere. Hemen, ez badago zigorrik ez dago erantzukizun zibilik ere ez.
B bidean, errazagoa da erantzukizun zibila lortzea. Gainera aukera hau aurrera Eramateko kontuan hartu behar dugu bide penalak lehentasuna daukala Zibilarekiko. Hau da, lehenengo erantzukizun penala argituko da eta gero Zibila.

ERANTZUKIZUN ZIBILA: Kalte ordaina dagoen ez dagoen eta zenbatekoa izango den kontuan Hartuko duen legea 1/82 lege organikoa kontuan hartuko da. Bide Zibiletik zein penaletik eskatu daiteke erantzukizun zibila, eta bi bide Horietatik beti 1/82 legea kontuan hartuko da.

ERANTZUKIZUN PENALA Bakarrik eskatu daiteke bide penalean. Eta Kode Penalaren arabera egingo da, Hau da auzitegi penalekoek bakarrik esan dezakete erantzukizun penala dagoen Ala ez.

10.3. ORAIN SAKONDUKO DUGU OHORERAKO, INTIMITATERAKO ETA NORBERAREN IRUDIRAKO ESKUBIDEEN ERANTZUKIZUN ZIBILA 1/82 LEGE RGANIKOA

Eskubide hauek (ohorea, intimitatea eta irudia) 1/82 Lege Organikoaren arabera ukaezinak, Besterenduezinak eta preskribaezinak dira.

-Duintasunari loturik dauden Eskubideak direnez, eskubide hauek ukaezinak Dira, hau da, ezin dira desagertu. Dena dela, jarritako demanda bat kendu Daiteke edo direktamente ez jarri.

-
Besterenduezinak dira, hau da, ezin zaizkio Beste bati eman. Eskubide honen titulartasuna norberari dagokio.

-
Preskriba ezinak dira. Hau da, denboraren Poderioz eskubide hauek ez dira desagertzen. Baina bi ñanardura egin behar Dira:

-Demanda tarteratzeko epe bat dago, 4 urteko epea. Lau urte pasata, demanda hori preskribatzen da.

-Nahiz et denboraren poderioz ez Diren desagertzen eskubideak, kaltetuak izan dezakeen jarrerak kaltetu dezake Bere eskubidearen helmena. Hau da, denborak ez du desagerrarazten eskubidea, Baina beste gauza bat da denbora horretan zehar nik zer egin dudan eskubide Horrekin. Zure eskubideen helmen (noraino heltzen diren) baldintzatu dezake. Horrek valdintzatu dezake eskubideen indarra.

Subjektu legitimatuak

Norbaitek urratzen Baditu gure ohorea, intimitatea eta irudia eta erantzukizun zibila eskatu nahi Badugu demanda bat tarteratuko dugu. Nork tarteratu ahalko du demanda hori? Kaltetuak. Ñabardurak:

  1. Kaltetua hil egiten Bada, lehenengo planteatu behar da hildakoak eskubiderik duen. Baina Jurisprudentziak dio hildakoek ohorerako eskubidea dute. Intimitatea eta Irudia ez hainbeste. Baina hildako baten ohorea familia baten ohorea da Ere. Orduan nork egikaritzen du demanda? Zuk testamentuan aukeratzen duzu. Beraz, demanda tarteratuko du testamentuan agertzen denak.
  2. Adintxikia bada: legezko ordezkariak egikaritu ahalko du eskubidea. Adingabeen kasuan tutela berezia dago. Fiskaltzak ematen du babes berezia. Fiskaltzak kontra egion ahal dio adin txikiko ordezkari horri.
  1. Gerta daiteke kaltetua ez izatea subjektu zehatz bat, baizik eta talde bat eta talde hori ordezkatzen duten elkarteak.



ZER EGIN DAITEKE 1/82 LEGEAREKIN

Zer debekatzen du lege organiko horrek (1/82)?


Bi elementu kontuan Hartu behar dira, alde batetik legeak esaten duena eta bestetik beste elementu Batzuk. Batez ere kontuan hartu beharko dugu:

  1. 1/82 Lege organikoak dioena kontuan hartu behar da (7. Artikuloak Dioena).
  2. Jurisprudentzia:

-Barne eremuan (Konstituzio Auzitegia, auzitegi gorena eta entzutegi nazionala).

-Kanpo eremuan (GEEA eta EBJA Europar Batasuneko Justizia Auzitegia).

-Usadioa: Ohiturak. Alde batetik Gizartearen ohiturak (usadioa). Eskubide hauek babes handiagoa edo txikiagoa Izatea balduntzatuta egon daiteke pertsonaren usadioaz ere. Baina azkenengo hau Aldatzen hasi da. Berdin du zer egin duzun aurretik, jadanik horrek ez duelako Zertan baldintzatu behar zure oraina.

ESKUARTZE EZ-LEGITIMOEN SUPOSAMENDUAK (aurrekoaren Jarraipena): Hauek ez legitimotzat ematen dira, bidegabeko eskusartzeak.

  1. Intimitatea jaso dezaketen tresnak kokatzea arau haustea Suposatzen du, erantzukizun zibila. Adibidez aldagela batean kokatzea Kamara bat.
  1. Aurrekoaren berdina baina ez bakarrik kokatzea baizik eta erabiltzea Ere.
  1. Argitaratzea bizitza pribatuko gauzak, pertsona horren irudia eta Izen ona kaltetu ditzaketenak. Intimitatea eta ohorea daude jokoan.
  1. Lana dela medio, norbaitek bere jardueran ezagutu dituen datu Pribatuak publiko egitea. Adibidez mediku batena, edo psikologo batena.
  1. Pertsona baten irudia erabiltzea orokorrean, ateratzea argazkia Edo zabaltzea. Berdin duelarik irudi horrek harremana izatea bizitza Pribatuarekin edo ez. Hau da, intimoa den ala ez. Honek bi arazo sortu Ditu:
    1. Kamera ezkutua erabiltzearena. Erabili ahal dira? 2012an Konstituzio auzitegiak epai bat eman zuen. Kasu horretan, pertsona zehatz Baten kasua aztertzen zen. Epai horretan KAk debekatzen zituen kamera Eskutuak. Alde batetik intimitatea urratzen zuelako. Baina GEEAk kamera Ezkutuen erabilera baimendu zuen bi baldintza bete ezkero:

-Intimitatea eta irudia urratuko Badira adibidez irudia pixelatuz. Hau da, proportzionaltasuna gordez, hau da, Ahalik eta kalte gutxien sortuz.

-Kamera ezkutua erabil daiteke “ultima ratio” bezala, hau da, azken tresna bezala. Hau da, infoa lortzeko Beste biderik ez baldin badago.

  1. Pertsona baten irudia, izena… erabiltzea publizitatea egiteko.
  2. Pertsona bati zerbait egin duela egoztea edo pertsona bati buruzko Iritziak argitaratzea
  3. Zuk delitu bat egin eta gero hori ezin duzu erabili nabarmentasun Publikoa lortzeko edo benefizio ekonomikoak lortzeko. El pequeño nicolas. Ezin da delitua egin duen pertsona bat erabili dirua lortzeko, adibide Garbiena pequeño nicolasena.





ESKU SARTZEA JUSTIFIKATZEN DUTEN SUPOSAMENDUAK: Honako baldintzaren bat betetzen bada, portaera hori ez da bidegabekotzat joko:

  1. Lege batek posible egiten duenean eta autoritate publikoek (epaileek) baimentzen dutenean. Lege batek esaten baldin badu zure telefonoa begiratu daitekeela ahalko da egin.
  1. Kaltetuak egintza bat aurrera eramateko adostasuna erakutsi duenean. Ñabardurak:
    1. Adostasunak ez du zertan espresa izan behar. Kasu batzuetan       onartu da isilbidezko onarpena. Paper bat con la cruz de si quiero, 30 egunetan ez baduzu kentzen gurutzea ezkonduko zara. Hori da isilbidezko adostasuna.
    2. Adostasuna atzera bota daiteke, revocablea da, adostasuna eman ahal izan duzu baina hobeto pentsatu ondoren ezezkoa esaten duzu.
    3. Adintxikien eta ezgaituen kasuan, adostasuna erakutsi ahal dute heldutasuna nahikoa dutela erakusten baldin badute.
  1. Baita ere justifikatuta egon daiteke intimitatea urratzea interes zientifiko, historiko, kultural garrantzitsua dagoenean tartean.
  1. Babes berezi bat daukate parlamentariek, beraien jardueraren egikaritzan esaten dutena oso babestuta dagoelako konstituzioan. Honi deitzen zaio BORTXAEZINTASUN PARLAMENTARIOA. Hau apunteetan konfusoa da: gauza bat da bortxaezintasuna eta bestea da immunitatea.
    1. Bortxaezintasunak erreferentzia egiten dio adierazpenei.
    2. Inmunitateak erreferentzia egiten dio suplicatorioari. Penalki kondenatuak izan ahal izateko parlamentariek, eta kondena horrek kartzela zigorra ekarriko badu, auzitegiak suplikatorioa eskatu beharko dio dagokion parlamentuari kondenatu ahal izateko pertsona horri.
  1. Irudirako eskubidea urratzen duen kasuen justifikazioa:
    1. Pertsonaia publikoa izatea eta leku publiko batean egotea pertsonaia publiko hori. Bere irudirako eskubidea ia ia anulatu egiten da. Posible da grabatzea edo argazkia ateratzea.
      1. Kargu publikoak (politkikoak)
      2. Garrantzia publikoa lortu duten pertsonak (bai profesioagatik edo bestelako jarduera batengatik)...
      3. Ez da hain garrantzitsua jada pertsonai garrantzitsua leku publikoan egotea, baizik eta garrantzitsuena da argitaratzen den ifnormazioak garrantzia publikoa daukan ala ez.
    2. Pertsona pu liko baten karikatura egin daiteke helburua iraintzen ez bada eta difamatzen ez bada.
    3. Irudiari dagikionez, norbaiten irudia erabili daiteke interes orokorreko berri bat ilustratzeko. Beti ere pertsona horren beste eskubide bat urratzen ez bada, hala nola, ohorea.

Prozesu judizial baten helburua:


Kontuan hartu behar da Erantzukizun zibilaren kontuan ez dela behar elementu subjektibo berezi bat egotea arauhaustea dagoela onartzeko. Hau da, kaltea sortu duenak ez du borondate berezi bat aurkeztu behar.

Zein da prozesu zibilaren helburua? Hau da, zer bilatzen da norbait demandatzen dugunean? Juizio batera eramaten dugu pertsona helburu batekin. Eta helburu hori lau gauza hauek lortzea da:

  1. Nire egorea berriz ere normaltasunera bueltatzea. Kaltea sortu zidaten aurreko egoerara bueltatzea.
  2. Etorkizunean berriro kaltea ez sortzea ahalbidetzea (prevencion).
  3. Kalte ordain bat bilatzea, indemnizazioa.
  4. Kaltea sortu didanak onurak jaso baldin baditu kalte horrengatik, onura horiek niri ematea.

Lau puntu hauek lortzeko ze mekanismo daude? Bi:

  1. Neurri kautelarrak hartzea (bahiketa). Prozesua hasi aurretik edo bitartean, adibidez programa bat ez emititzea.

  2. Behin betiko neurriak, epaila. Azken neurria:
    1. Epailak bilatuko duena, garrantzitsuena kalte-ordaina da. Auzitegiak hartzen duen azken erabakia. Azken erabaki honi buruz bi gauza:
      1. Epailak kalte ordaina zehaztuko du, kalte ordain horretan sartuko dira kalte materialak zein kalte moralak.
      2. Kalteordaina zehazterako orduan, maximo eta minimo bat egongo dela kontuan hartu behar da. Maximoa kaltetuak eskatu duena izango da.
      3. Kalte ordaina ordaintzerako orduan erantzukizuna solidarioa da. Hau da, edozeinek ordaindu ahal duela eta gero haien artean konponduko dira. Adibidez cifuentes, bi pertsonen kontra egin duela, bi horietako batek ordainduko du dana. 

Entradas relacionadas: