Nietzsche bizitza ulertzeko bi modu daude

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,92 KB

FIXIMOA: espezie eta genero guztiak finkoak direla esaten duen teoria, aldatu eta aldatuko ez direla defendatzen duena.

MUTAZIONISMOA: izakietan gertatzen diren bariazioaren herentzia- eta sorrera mekanismoak azaltzen zituen, Mendelen legeetan oinarrituta.


HAUTESPEN NATURALA ETA MUTAZIONISMOA: inguruneko baldintzek kide batzuen biziraupena bultzatzen dute; beste batzuen ezaugarriak berriz, oztopoa izango dira bizirauteko. Aukera gehiago izateak, ugalketarako aukera gehiago izatea, ezaugarriak ondorengoetara transmititzea. Darwinek HAUTESPEN NATURALA eboluzio biologikoa azaltzeko erabili, hiru printzipio: aldakortasuna/populazio batean, genotipo eta fenotipo ezberdinak daude, aldakortasun genetikoa nabaria da. egokitasuna/jirafetan, adb, lepo luze eta motzdunak zeuden. Luzedunak, hobeto moldatu ziren lehortearekin zuhaitzetako hostoak janari bakarra bilakatu zirenean. ondorengoak/lepo luzekoak hobeto elikatzen ziren, bizi eta ugaldu ere. Hautespen naturalaren ondorioz, ondoen moldatutakoak bakarrik biziraun zuten.

Organismo baten ondorengoen artean, ausazko aldaketa batzuk daude (mutazioak) hasiera batean heredagarriak. Biziraupen eta ugalketarako ezberdintasunak sortzen dituzte, ingurunearen arabera; batzuk populazioan zabalduko dira (mesedegarriak) eta beste batzuk (txarrak) desagertu egingo dira. Aldaketa belaunaldietan metatuz gero, fenomeno ebolutiboak sortu.


Aldaketa anatomiko-fisiologikoak: hankabiko bihurtzea/miozenoaren amaieran, basoetan bizi ziren hominidoak Afrikako sabanako lautadetara joan ziren. Atzeko bi hankekin ibiltzen ikasi soilguneak zeharkatzeko. Tenteen zeudenek hobeto ikus zitzaketen harrapariak. Hankabiko jarrera lehen aldaketa, ondoren bizkarrezurra garatu eta garuna kiribildu; honek, entzefalizazioa eragin.entzefalizazioa/garunaren tamaina eta konexio neurologikoen kopurua hazi. Lanabesak egiten hasi eta gero eta bizitza sozial konplexuagoa izaten. Haragia jaten zutenez, energia mordoa zuten, garunak lan gehiago egin zezakeen eta hazi egin zen. Barailaren neurria txikitu, mastekatzean erabiltzen diren giharrak garezurraren goialdean finkatu ziren. Garezurraren eta garunaren handitze-prozesua eten, gure kasuan izan ezik. Horregatik, gizakion baraila txikiagoa da eta garezurra handiagoa.eskua laburtzea/esku-ahurraren eta hatzen arteko proportzioa laburtu egin zen; hatz lodia luzatu gainerako hatzekiko aurkako posizioa hartu zuen. Eskuak libre geratu ziren: laburtu eta tresna bilakatu ziren, gainerako lanabes guztiak egiteko aproposak, eta horrela sortu zen teknika. Askotariko mugimenduak egiteko gaitasuna bereganatu zuten hatzek, eta hatz lodiaren kontrako posizioari esker, doitasun-pintzak garatu genituen. Lanabesak sortzen hasteak gero eta lan zailagoak ekarri zituen berarekin, eta horrek entzefalizazioari lagundu zion.ugalketaren berezitasunak/giza sexualitatearen kontrola hormonala eta kortikala da. Gizakiak ez ditu araldiak espeziea ugaltzeko, gainera, erotizatu eta pertsonalizatu egiten du sexua.

Aldaketa sozialak
Bizitza soziala areagotzea eta konplexuago bihurtzea. Pertsonen artean loturak egon ziren. Adibidez:-Elkarlana: ehizarako, lanabesak egiteko eta elikagaiak manipulatzeko. -Informazioa eta ezagutzak elkarri transmititu. -Hominidoen ikasteko gaitasun handia
Hizkuntza. Harreman estua garunaren heltze mailaren eta hizkuntzaren artean. Hominizazio eta humanizazio prozesuak gurutzatu egin ziren hizkuntza agertzerakoan.
Bizitza sozialak areagotzea eta konplexuago bihurtzeak elkarreragina dauka hizkuntzan.


-Naturala (biologikoa dena) eta kulturala (artifiziala dena, ikasten dena) elkarri eragiten diote gizakiongan, bereiztezinak izateraino. Biologia eta kultura elkarren osagarri dira.


-Gizakiongan, kulturak izugarrizko garapena izan du, eta kulturak bereizten gaitu beste animalietatik


-Hominizazio-prozesuan, gure gaitasun kognotiboak baliatu genituen komunikatzeko eta mundua ulertzeko. Hori ez zen posible izango garunak izan ez balu horretarako gaitasuna. Beraz, biologiaren aurrerapenari esker dugu kultura. Hau da, hominizaziorik gabe ez legoke humanizaziorik.


Kultura/colere “lurra lantzea” Natura/nacere; jaio

-Animalien jokabidea;


*sortzetikoa, bere kode genetikoan programatuta


*instintuz jokatzea

*automatikoki entzutea

*”mundu itxi” baten bizi dira


-Gizakion mundua “irekia dago”; estrategiak asmatu behar ditu arazoei aurre egiteko. Kulturak ematen digu aukera gure gaitasunak garatzeko.


-XIX. Tylor antropologoaren arabera;
kultura barruan, jakintzak, sinesmenak, artea, morala, zuzenbidea, usadioak, ohiturak, jolasak...


Antropologia filosofikoa deritzon filosofiaren adarrak gizakia zer den azaltzea du helburu.
Mendeetan zehar, asko aldatu da gizakia ulertzeko modua; Antzinaroan, Erdi Aroan eta Aro Modernoan.
Arima gorputzari bizia ematen dion iturria da. Gorputza euskarri organiko bat da. Abiapuntua hori izanda, dualismoa onartu beste biderik ez dago. Dualismoak garrantzi handia izan du pentsamenduaren historian zehar, batik bat Platonen garaitik Erdi Arora arte, baina baita, Deskartesen mekanismoarekin; izan ere, haren arabera, bizia eta adimena dituen makina bat da gizakia.


Hiria antolatzeko, kontuan hartzen ditu arimaren 3 zatiak. Izan ere, Platonen filosofiaren doktrina politikoak arimari eta bertuteari buruzko ikusmoldeak ditu oinarri.

-Platonek estatuak nolakoak izan behar diren, hau da, hiri ideala, ezartzen saiatzen da. Sokratesen heriotza eta bizi izandako gobernuak (tiraniak) direla medio. Bere ustez, hiriaren eredu politiko hori, mundutik hedatu behar da.

-Hiri ideala, gizarte hierarkiko batean, arimaren zatiek bere funtzioa betetzen dutenean lortuko da. Justizia lortuko da orduan eta harmoniaz gobernatutako hiria izango da. Hau da, nor bere gaitasunak elkartearen zerbitzura jartzen direnean estatuaren batasuna sortzen da, oreka sortuz. Esandakoa ulertu behar dugu, baina malgutasunez, etorkizunean sortuko diren behar berriak ere kontuan hartu behar baitira. Horretarako, Gobernariek prestakuntza aproposa eta berezia jaso behar dutela zioen.

-Prestakuntza hori, matematikan eta heziketa fisikoan oinarritu behar da. Horrela, bietan onenak , ideia guztien iturria den ongia ulertzera iritsitakoak, filosofoak dira, eta estatuaren gobernua dagokie.




Entradas relacionadas: