Neurketa muga

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,24 KB

1-
Definizioa: neurtzea magnitude baten balioa behaketaren bidez zehaztea da, munduko objektu batekin konparatuz zehaztea. Metroteknia pieza baten magnitude geometrikoen neurketa prozeduretan aplikatzen den teknika da. Hiru mailetan (dimentsionala, geometrikoa eta akabera)
.

Metroteknian prozesu sistematikoak bariazioak kausatu egiten dituzte.

2-
Gainazal geometrikoa marrazkiak edo fabrikazio prozesuak definitu, kontutan eduki gabe forma edo gainazal akabera. Garrantzitsua piezak bere bizitzan beteko dituen funtzioetan: higadura, lubrikazioa, itxura...
Gainazal erreala bere ingurutik bantzen duena da



Gainazal akabera

Gainazal geometrikoa marrazkiak edo fabrikazio prozesuak definitu, kontutan eduki gabe forma edo gainazal akabera. Garrantzitsua piezak bere bizitzan beteko dituen funtzioetan: higadura, lubrikazioa, itxura...

Forma akatsa:
Makrogeometrikoko akatsa (perfil baten inklinazioa, lautasun falta,
borobiltasuna,…) Funtzionamenduan du eragina:
Ajuste falta, soinua, bibrazioak,…

Zimurtasuna: mikrogeometrikoko akatsa. Marruskadura, lubrikazio, higadura…

Ahokadura y Perdoiak, …dimentsionalak

Fabrikazio mekanikoan, pieza bat bere dimentsio nominaletan fabrikatzea ezinezkoa. Hori dela eta, planoan agertzen diren kota guztiek tolerantzia edo perdoi tarte bat eduki behar dute.

Tolerantzia tartea, pieza batetan onartua izan dadin, egiazko neurriaren mugen barnean egon behar du. Tolerantzia tartea txikiagoa, gero eta garestiagoa fabrikazioa eta egiaztapena.



Instrumentos de medición, Propiedades fundamentales

- Zehaztasuna: neurketa baten emaitzaren eta neurtzeko ezaugarriaren egiazko neurriaren arteko konkordantzia gradua.

- Doitasuna: neurketa tresna batek bere neurketetan ateratako baloreak berriz errepikatzeko daukan gaitasuna da.

- Bereizmena (erresoluzioa): Elementu adierazlea bereiztu daitekeen aldaketarik txikiena da. 
- Errepikagarritasuna: Neurtzeko ezaugarri bat hainbat alditan neurtu ondoren, neurketa baldintza berdinak erabilita, lortutako emaitza guztien arteko konkordantzia gradua.

- Erreproduzigarritasuna: Neurtzeko ezaugarri bat hainbat alditan neurtu ondoren, neurketa baldintza ezberdinak erabilita, lortutako emaitza guztien arteko konkordantzia gradua.

Neurketa akatsak, Izakera

- Ausazko akatsa: Neurketan eragina duten magnitudeen ondorio dira, ezin dira aurreikusi, eta espazioan eta denboran aldaketak sortu. Neurketa baten errepikapenetan ematen diren diferentziak sortu. Ezin dira konpentsatu, baina neurketa kopurua handituz eragina murriztu.

- Akats sistematikoa: ezin da saihestu, baina bai konpentsatu. Akats hauek beti zentzu berean eta magnitude berdinarekin errepikatzen dira neurketa errepikatzerakoan. Kuantifikatu (generalizar) daiteke, zuzenketa bat burutzeko.

Neurketa akatsak, Jatorria

Neurketa baten emaitza zuzendu ondoren ez da neurgaiaren benetako balio izango, bere balio estimatua baizik. Diferentzia horren iturriak:

- Magnitude bera hainbat aldiz neurtzean neurketen arteko diferentzia txikiak.

- Neurketa prozedura aplikatzerako orduan eman daitezkeen diferentziak.

- Kalibrazio ez perfektua.

- Aplikatutako presioan diferentzia txikiak.

- Tenperatura, presio atmosferikoa eta hezetasun diferentziak. Kalitatezko neurketa bat:
- Kanpoko hezetasunarekiko isolamendua.

- Kontrolatutako tenperatura: 20ºC ±0,5ºC.

- Hezetasun eta presio atmosferikoaren kontrola.


VIM-en arabera “neurketaren ziurgabetasuna" neurketa baten emaitzarekin erlazionaturiko aldagai ez negatibo bat da, neurgaiari eman daitezken arrazoizko neurrien dispertsioa adierazten duelarik.

2.   Ohizko ziurgabetasun iturriak


a) Neurketa instrumentuaren bereizmena b) Neurketa patroien balio ez zehatzak.
c) Ingurugiro balditzen eragina.
d) Instrumentu analogikoetan irakurtzerakoan apreziazio akatsak.
e) Itxuraz antzekoak diren baldintzetan egindako neurketetan aldaketak.


3.   Ziurgabetasun iturrien banaketa funtzioa: ebaluazio metodoaren arabera bi taldetan.


1) Neurketa multzoen emaitzen banaketa estatistikoaren bidez ebaluatu, desbiderapen tipiko esperimentalaren bitartez adieraziz (A eratakoak). Neurketa baldintza berdinpean Xi magnitudearen n neurketa independente egiten dira.

2) Esperientzian edo beste informazioetan oinarrituriko probabilitate banaketetan oinarriturik ebaluatzen dira (B erakoak) Xi magnitudearen xi estimazioa, ez dira neurketak errepikatzen.

B motatako ziurgabetasunaren jatorriaren arabera:
• Patroiari edo kalibrazio tresnari zor diogun ziurgabetasuna
• Tresnaren bereizmenari zor diogun ziurgabetasuna
• Paralaje akatsen ondoriozko ziurgabetasuna, Abbe, planotasuna, paralelotasuna…
• Efektu termikoen ondoriozko ziurgabetasuna



Neurketa sistemaren ebaluazioa, MSA (Measurement System Analysis)

Neurketa egokia den ala ez ebaluatzeko erabiltzen den erreminta. Hurrengo faktoreen menpe:

- Neurketa tresna                 - Piezaren prestakuntza eta neurketa egiteko erabilitako prozedura 

Entradas relacionadas: