Nerbio-sistemaren funtzionamendua eta egitura
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,35 KB
Nerbio-sistemaren 5 funtzio nagusiak
- Estimulua jasotzea: Gorputzeko organo eta ehunetatik informazioa jasotzea.
- Informazioa transmititzea: Jasotako informazioa nerbio-bideen bidez garunera eta nerbio-guneetara bidaltzea.
- Informazioa prozesatzea: Garunak eta nerbio-guneek informazioa aztertu, erabakiak hartu eta erantzunak planifikatzea.
- Erantzuna koordinatzea: Nerbio-sistemak muskulu eta organoei aginduak bidaltzea, erantzuna modu egokian gertatzeko.
- Gorputzaren funtzioak erregulatzea: Arnasketa bezalako barne-prozesuak, hau da, kontzientziarik gabe egiten ditugunak kontrolatu eta egokitzea.
Zelula gliek eta neuronen mantentzea
Zer egiten dute zelula gliek? Nerbio-sistema sendotu eta babestu egiten dute: neuronak mielinaz estaltzen dituzte, hildako neuronak desagerrarazten dituzte eta beste batzuk neurona-euskarriak dira.
Zer gertatzen da neuronekin denboraren poderioz? Ez dira berritzen, beraz, hondatzen badira ez dira ordezkatzen. Adinean aurrera egin ahala, neuronak gutxitzen dira, axoi eta sinapsien funtzionamendua okertzen da, neurotransmisoreen maila jaisten da eta burmuinean hondakinak pilatzen dira; horrek memoria eta erabakiak hartzea zailtzen du. Kanpoko faktoreek ere eragina dute (drogak).
Neuronaren funtzionamendua eta sinapsia
Esplikatu neuronaren funtzionamendua: Nerbio-bulkada dendritetan hasten da, estimuluek eraginda. Ondoren, axoiak bulkada hori hurrengo neuronara igortzen du. Beraz, nerbio-korrontea dendritetatik sartzen da eta axoitik irteten da.
Zer da sinapsia? Neuronak elkarrekin komunikatzen diren espazioa edo lotura.
Zein da neurotransmisoreen funtzio nagusia? Nerbio-bulkada kimikoki transmititzea neuronen artean.
Entzefaloaren atalak eta funtzioak
Entzefaloa: Identifikatu atal bakoitza eta bere funtzio nagusia:
- Zerebroa: Motrizitatea, hizkuntza, pentsamendua eta zentzumenak.
- Zerebeloa: Oreka eta mugimenduen koordinazioa.
- Garun-enborra: Nahigabeko jarduerak (mingaina, begiak, laringea).
- Dientzefaloa: Bizitza instintiboa kontrolatzea.