Nerbio sistema eta sistema endokrinoa filosofia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 12 KB

Funtzioak  Informazioa errai eta barne ingurunetik jaso eta odol hodi, guruin eta muskuluen gain
eragiten du. Fenomenook ez dute zerebroaren kontrol beharrik, beraz inkontzienteki
gertatzen dira.Osagaiak ·Nerbio Sistema Sinpatikoa: bizkarrezurraren bi aldeetan zehar doazen bi nerbio kateek osatzen dute. Bere ibilbidean lodiune batzuk agertzen dira, gongoil sinpatikoak, alegia. Gongoil horietatik ateratzen dira erraietara doazen nerbio adarrak. Sistema honek noradrenalina erabiltzen du neurotransmisore gisa eta energia gastua eskatzen duten ekintzekin erlazionatua dago, gorputza estres egoera batean erreakzionatzeko prestatuz.

· Nerbio Sistema Parasinpatikoa: Entzefaloaren azpitik ateratzen diren nerbio adarrek osatzen dute. Gongoil isolatuek osatzen dute eta azetilkolina erabiltzen du neurotransmisore gisa, energia gordetzearen arduraduna delarik. Gorputza egoera normaletan mantentzen du da eta sinpatikoaren antagonista da.
Funtzionamendua Bi sistemok, sinpatikoak eta parasinpatikoak, zenbait organo erregulatzen dituzte.· Sinpatikoak organoak kitzikatu egiten ditu eta parasinpatikoak lasaitu.
·Sistema sinpatikoak jarduera fisikorako eta ekintzarako prestatzen du gorputza. Aktibatzen denean, bihotz taupadak arintzen ditu, presio arteriala gehitzen du eta glukosa eramaten du odolera. Parasinpatikoak, aktibatzen denean, kontrakoa egiten du. Bihotz taupadak moteldu, presioa gutxitu...
2.3.

Sistema endokrinoa

  Zerda Guruin endokrinoak eta jariatzen dituzten hormonak dira eta Nerbio Sistemarekin batera aritzen da jokabideak zuzentzen eta oreka lortu eta mantentzen. Funtzioak
· Zirkulazio sistemara askatzen diren hormonak sintetizatu.
·  Ehun eta organo desberdinen funtzioak koordinatu eta integratu.
2.3.1. Hipotalamoa
Zerda Ornodunek duten garuneko egitura da eta guruin endokrinoa ere bai, zenbait hormona jariatzen dituelako. Bere estimulazioak nerbio-
sistema autonomoaren hainbat erantzun sortzen du eta Hipofisiarekin ere lotura estua du.
Funtzioak Bizitza begetatiboaren egitura erregulatu:  -Oreka hidrikoa mantendu-Gorputzaren tenperatura erregulatu·Metabolismoa kontrolatu
- Loa erregulatu
- Gosea, egarria asetasuna eragin 
-Tentsio arteriala erregulatu...
·Portaeran eragin: amorrua, beldurra, sexu gogoa...
- Emozioekin lotuta dauden erantzun fisikoak ere eragiten ditu (izerdia, gorritasuna,
bihotz-taupaden areagotzea, malkoak, oilo-ipurdia, etab.).
·Hipofisiaren jarduera kontrolatu.
2.3.2. Hipofisia(Zerda,Funtzioak)
Zerda Entzefalo azpian dagoen guruin endokrinoa da, ilar baten tamainakoa. Hipofisia hipotalamoak zuzentzen du.
Funtzioak Hormona ugari jariatzen ditu eta hormona horietako bakoitzak beste hainbat guruinetan du eragina: giltzurrun gainekoetan, tiroidean eta sexualetan beste batzuen artean.2.5. Zerebroa aztertzeko metodoak 2.5.1. Azterketa klinikoak Zerebroa aztertzeko metodorik zaharrena zaurien eta gaixoen ondorioak aztertzea izan da. Metodo hori orain dela 5000 urte ere erabili zen, baina ikerketa haien emaitzak azken mendeotara arte ezin izan dira sistematikoki jaso. Horrela, adibidez, azterketa klinikoei esker, zerebroaren alde batean jasandako zauriak gorputzaren beste aldeko arazoak eragiten zituela jakin ahal izan dugu.2.5.2. Manipulazioa (3)·Saguen zerebroaren parte bat zaurituz gero, gosea gutxitu egiten zaiela jakitera iritsi dira. ·Era berean, zerebroaren zatiak elektrizitatearen bidez estimula daitezke. ·Hipotalamoari eraginda, orgasmoaren antzeko plazera sentiarazi daiteke.
·Elementu kimikoren bat organismoan txertatuta, eskaner bidez ikus daiteke bere eragina. ...
2.5.3. EEG (3)
·Elektroentzefalografia. Elektroenzefalograma zelulen potentzial elektrikoa paperean idatzita osatzen den uhinen marrazkia da.
· Kirurgiarik gabeko metodo honetan, entzefalo azalean erregularki gertatzen diren uhinak neurtuz, burmuinaren aktibitatea aztertzen da.
·Metodo hau oso eraginkorra da epilepsia, zerebroko tumoreak eta beste antzeko gaixotasun neurologiko batzuk diagnostikatzeko.
2.5.4. OTA(gazteleraz,TAC)(2)
·Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala edo eskanerra.

·Zerebroaren argazki sorta bat da eta argazki horietan zerebroan egon daitezkeen zauriak argi eta garbi azaltzen dira. OTAren bidez egindako miaketei esker, zerebroaren anatomiaren irudi oso argiak lor daitezke.
2.5.5. PTT(gazteleraz,TEP)(2)
· Positroi bidezko Tomografia Transaxiala.
· Zerebroaren eremuen jarduera azaltzen du, eremu bakoitzak erregai kimikoa edo glukosa nola erretzen duen erakutsiz.
2.5.6. EMN(MRI)(2) ·Erresonantzia Magnetiko Nuklearra.
· Metodo honetan, irratifrekuntziez eta eremu magnetikoez aztertzen da zerebroa. EMN-aren bidez, zerebroaren ehun mota ororen argazkiak lortzen dira, ehun horien barne egiturak aztertzeko moduan. Batez ere, garun enborreko tumoreak, zerebroko zauri txikiak eta bizkarrezur muineko anomaliak diagnostikatzeko erabili ohi da.
2.6. Patologia ezagunak 2.6.1. Autismoa (5)Bereizgarriak

-Garapen komunikatibo eta sozial anormala

-Desinteresa kanpoko munduaz-Errealitatearekin harremanak haustea-Gizonek gehiago erakusten dute emakumeek baino.-Jatorria ez dago garbi, baina bada huts genetiko bat fenomeno patologiko honetan.2.6.2. Epilepsia (2)·J. Huglings neurologoak deskribatu zuen 1870ean, neuronen aktibitate anormal eta bat- bateko bat azpimarratuz.

·Garunaren aktibitate elektrikoaren alterazio larria da (atakeak) eta herentziaz etor daiteke.

Entradas relacionadas: