Nerbio sistema eta sistema endokrinoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,81 KB
NERBIO-SISTEMAREN OSAGAIAK
Neuronak
Zelula espezializatuak dira, eta nerbio-bulkadak sortzea eta transmititzea da haien funtzioa. Hiru atal bereizten ditugu: zelularen gorputza, dentritak, axioia eta axioiaren azken adarra.
Glia-zelulak: Neuronen artean daude eta neuronak babesten dute.
NERBIO- SISTEMA oso konplexua da, eta gainerako sistema eta aparatuekin lotuta dago. Gizakiari batasuna ematea da nerbio-sistemaren funtzioa, eta nerbio-sistema zentralak eta periferikoak osatzen dute. Irudia= garuna, zerebeloa, garun enborra.
ENTZEFALOA:-
-----Garuna: Zentzumen-organoek ematen duten informazioa interpretatzen du, eta gainera, kontrolatzen ditu borondatezko ekintzak, prozesu intelektualak, prozesu emozionalak, oroimena, hizkuntza, pentsamendua eta abar. -----Zerebeloa: garunaren azpian dago, atzealdean. Jarrera eta oreka kontrolatzen du. ------Garun-enborra: garuna eta bizkarrezur-muina lotzen ditu, eta oharkabeko funtzio automatikoak kontrolatzen ditu, hala nola arnasketa, bihotzaren erritmoa, gorputzaren tenperaturaren kontrola eta loa.
BIZKARREZUR MUINA:
kordoi mehe bat da eta bizkar-hezurren barruan dago, hark babestuta. Entzefaloak eta nerbio-sistema lotzen ditu eta bulkadak garraiatzea da bere funtzioa. Bizkarrezur-muinak automatikoki egiten diren ekintza erreflexu ugari kontrolatzen ditu, hala nola eskua kentzea ziztatzen dugunean.
NERBIO-SISTEMA PERIFERIKOA
Zentzumen-nerbioek errezeptoreek ematen duten informazioa transmititzen dute nerbio-sistema zentralera.
Nerbio motorrek nerbio-sistema zentraletik efektoreetara transmititzen dute aginduak.