Nerbio-sistema eta Drogak: Funtzionamendua eta Ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,92 KB

Funtzionaltasunaren ikuspegitik, honela banatu dezakegu nerbio-sistema periferikoa:

Nerbio-sistema somatikoak:

-Nerbio-sistema somatikoak: borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu. Gainera, ekintza inkontzienteez ere arduratzen da.

Nerbio-sistema autonomoa:

-Nerbio-sistema autonomoa: Zenbait guruinen aktibitate inkontzientea kontrolatzen du. Bi atalek osatzen dute  nerbio-sistema autonomoa; nerbio-sistema sinpatikoa eta nerbio-sistema parasinpatikoa. Biek kontrako efektua dute; hau da, sistema batek organoen aktibitatea bizkortzen du eta besteak moteltzen du.

Drogak eta osasunaOME-ren arabera (Osasunaren Mundu Erakundea), droga da nerbio-sistema zentralaren eragina duen eta haren funtzionamendu normala aldatzen duen substantzia sintetiko edo natural oro.

Nerbio-sistema zentralean zer-nolako ondorioak dituzten, honela sailkatzen ditugu drogak:

Estimulatzaileak:

-Estimulatzaileak: garunaren funtzionamendu normala bizkortzen duten substantziak dira.(anfetaminak, kokaina, tabakoa eta kafeinadun edariak)

Depresoreak:

-Depresoreak: Nerbio-sistemaren funtzionamendua moteltzen duten substantziak dira. (alkohola, heroina, lasaigarriak)

Aztoratzaileak:

- Aztoratzaileak: Garunaren funtzionamendua nahasi, eta errealitatearen pertzepzioa aldaratzen dute. (LSD, haxixa, marihuana, sintesi-drogak)

Drogak hartzeko ohiturak tolerantzia-  eta drogazaletasun-prozesuak sortzen ditu:

  • Tolerantzia: organismoa substantziara egokitzen da, eta horregatik, gero eta droga gehiago hartzen da ondorio berak lortzeko.

  • Drogazaletasuna: substantzia hartzera ohitu eta, abstinentzia-sintomarik ez izateko, hura kontsumitzeko beharra izatea da.

Entradas relacionadas: