Nerbio Sistema

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Zertaz arduratzen da nerbio sistema?

Nerbio sistemak gorputzeko organo guztien funtzioak koordinatzen eta erregulatzen ditu.

Nola deitzen diegu nerbio sistema osatzen duten zelulei?

Neuronak.

Zein da beraien funtzio nagusia?

Nerbio bulkadak transmititzea.

Aipatu neurona motak eta bakoitzaren funtzioa:

  • SENTIMEN-NEURONAK: Errezeptoreetatik nerbio-sistema zentralera (NSZ) garraiatzen dute informazioa.
  • NEURONA MOTOREAK: NSZ-tik organo ezberdinetara garraiatzen dituzte seinaleak: muskulu eta guruinetara.
  • INTERNEURONAK: Informazioa transmititzen dute zentzumen-neuronen eta neurona motoren artean. Gehienak NSZ-an.

Zer da Sinapsia?

Informazioa neurona batetik bestera transmititzeko prozesua da sinapsia.

N.S.Z.:Zeintzuk dira Nerbio sistema zentralaren osagaiak?

Entzefaloa eta bizkarrezur-muina.

Zein elementu arduratzen dira nerbio sistema zentrala babesteaz?

  • HEZURRAK: ~Entzefaloak burezurra babesten du. ~Bizkarrezur-muina bizkarrezurrak babesten du.
  • MENINGEAK.
  • LIKIDO ZEFALORRAKIDEOA: NSZ-ren, meningeen eta hezurren arteko espazioak betetzen dituen likidoa.

N.S.P.:Zenbat nerbio parek osatzen dute garezurra?

12 nerbio parek osatu.

NS-ren fisiologian beti prozesu berdina errepikatu. 3 pausu gertatu bere funtzioa aurrera eraman ahal izateko:

  • Informazioa bildu
  • Prozesatu
  • Erantzuna igorri.

Epilepsia:

Garuneko asaldadura kronikoa da. Edozein adinetan agertu daiteko, krisi epileptikoak sortzen dira eta pertsonak konbultsionatu egiten du.

Meningitis:

Meningeen hantura da, hau da, garunaren inguruko mintzetan eta bizkar muinaren inguruan. Normalean infekzio batek sortua, lepo atzeko zurruntasuna eta sukar altua.

E.L.A.:

Endekapenezko gaixotasun neurologikoa da. Pixkanaka gaixotasunaren kontra galtzen joan eta heriotzara eramaten du pertsona.

Esklerosi Anizkoitza:

NSZ-ren gaixotasun bat da. Garuna naiz bizkarmuina handitu. Gazte-helduen artean (18-35 urte) diagnostikatu, emakumeetan ohikoagoa. Ez da kutsakorra, sahiestezina da, ez da hereditarioa,ez da hilkorra. SINTOMAK: ahulezia, dardara,...

Monoplejia:

Gorputz-adar,muskulu edo muskolu multzo baten paralisia da. Monoplejia,partziala edo gorputz-adar osoaren paralisia da.

Hemiplejia:

Gorputz erdiaren paralisia da: Hemiplejia, burmuineko lesio baten kontsekuentzia da.

Tetraplejia:

Gaixotasun edo lesio batek eragindako paralisia da, ondorioz, lau gorputz-adarren eta gorputz-adarren erabilera osoa edo zati bat galtzen da.

Garun paralisia:

Anomalia neumotore bat da, garuneko lesio batek eragindakoa. Anomalia honek, gihar tonu altua eta mugimenduzko arazoak ekarri ditzake.

Entradas relacionadas: