NEP, Krisia eta Gizarte Aldaketak Gerra Artean

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,3 KB

Zergatik aplikatu zen NEP?

  • Gerraren galerak gainditzeko.
  • Sozialismora iristeko gorakada ekonomikoa behar zelako.
  • Bakea eta kanpoko laguntzarik gabe nazioa aurrera atera behar zelako.

NEPen ezaugarriak

  1. Barne merkataritza librea onartu zen, kanpokoa, berriz, estatuaren kontrolpean zegoen.
  2. Atzerriko enpresen kapitalen inbertsioak onartu ziren.
  3. Soldatak errendimenduaren arabera ezarri ziren.
  4. Enpresa pribatu txikiak onartu ziren (gehienez 20 langile).
  5. Estatuak kontrolpean zituen: banka, kanpo merkataritza, garraioak eta industria handia.

NEPen ondorio onak

  1. Nekazaritzaren zabalkundeak gosea murriztu zuen.
  2. Industriagintzan gorakada izan zen.
  3. Bizi-maila hobetu zen.
  4. Txanpona egonkortu zen.

NEPen ondorio txarrak

  1. Talde aberats berriak sortu ziren nekazaritzako askatasun ekonomikoarekin.
  2. Merkataritzan nahiz nekazaritzan aberatsak sortu ziren.

Stalinen diktaduraren ezaugarriak

  • Aitzindariaren nortasunaren gurtza: Inork ez zuen kolokan jartzen Stalinek ziona.
  • Errepresioa eta disidentzia desagerraraztea: Oposizioa debekatu eta aurka agertzen zen edozer edo edonor suntsitu.

Nekazaritzaren kolektibizazioa

Kolektibizazioa: Gobernuak landa-eremuko jabetza pribatua amaiaraztea agindu zuen, eta nekazariak koljos edo sovjosetan aritzera behartu zituen.

  • Koljos: Landetxe kolektiboa, lurraren jabetza estatuarena zen; makinak, gordetzeko eraikinak eta ekoizpena, berriz, koljosaren jabetza.
  • Sovjos: Estatuaren jabetza zen landetxe handia; estatuaren soldatapeko langileek kudeatzen zuten.

1932an gosete handi bat izan zen. Erregimenak nekazari jabeei (kulakak) errua bota eta sabotajea leporatu zien. Honen ondorioz, 5-10 milioi pertsona erbesteratu edo hil zituzten.

Kolektibizazioaren ondorio txarrak

  • Egoera ez zen hobetzen hasi.
  • Industriari garrantzi gehiago ematen ziotenez, nekazaritza beti ahula izan zen Sobietar Batasunean.

New Dealaren neurriak

  • Banku-sistema onbideratzeko programa bat egin zen.
  • Lan publikoetan inbertsio handiak egin ziren.
  • Nekazaritza-ekoizpena murrizten saiatu ziren.
  • Industrian enpresa handien alde egin zuten.
  • Enpresariek hobekuntza sozialak onartu behar izan zituzten.
  • Hainbat dirulaguntza eman zituzten: adinekoentzako, alargunentzako, langabetuentzako...

29ko krisiaren zergatiak

  • Krisia industrian eta eraikuntza-sektorean.
  • Burtsako espekulazioaren hazkundea.
  • Burtsaren igoera, ekonomiaren egoera erreala bestelakoa izan arren.

Burtsaren porrotaren arrazoiak

  • Ostegun Beltza: 13 milioi akzio salgai jarri ziren, baina ez zegoen eroslerik.
  • Hurrengo egunetan milioika akzio gehiago jarri ziren salgai, nahiz eta eroslerik ez egon.
  • Burtsako akzioek beren balio guztia galdu zuten.

Krisiaren ondorioak

Ameriketako Estatu Batuak

  1. Aurrezkiak desagertu eta kontsumoa eta inbertsioa jaitsi ziren.
  2. Banku-sistemaren porrota gertatu zen.
  3. Industria gehienen porrota eta langabeziaren hazkundea.

Krisiaren hedapena

  1. Estatu Batuek Europako inbertsioak gelditu zituzten eta kontinente horretako ekonomiak behera egin zuen.
  2. Herrialde guztiek oztopo protekzionistak jarri zituzten, eta nazioarteko merkataritza izugarri murriztu zen.

Gizarte berria

Aldaketak gizarte-egituran

  1. Burgesiaren garrantzia areagotu zen gizartean.
  2. Erdi-mailako klaseak ugaritu ziren, baina 1930eko hamarkadan pobretu egin ziren.
  3. Proletarioen hazkundea.
  4. Landako biztanleria gutxitu egin zen.

Emakumearen rol berria

  1. Emakumea lan-munduan sartu zen.
  2. Emakumeen boto-eskubidea orokortu zen.
  3. Emakumearen askapen soziala, nahiz eta gehienek rol tradizionalari lotuta jarraitzen zuten.

Masa-kultura

  1. Komunikabide berriak: prentsa eta irratia.
  2. Aisialdi-modu berriak: zinema eta kirol-lehiaketak.

Entradas relacionadas: