NEP, Krisia eta Gizarte Aldaketak Gerra Artean
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,3 KB
Zergatik aplikatu zen NEP?
- Gerraren galerak gainditzeko.
- Sozialismora iristeko gorakada ekonomikoa behar zelako.
- Bakea eta kanpoko laguntzarik gabe nazioa aurrera atera behar zelako.
NEPen ezaugarriak
- Barne merkataritza librea onartu zen, kanpokoa, berriz, estatuaren kontrolpean zegoen.
- Atzerriko enpresen kapitalen inbertsioak onartu ziren.
- Soldatak errendimenduaren arabera ezarri ziren.
- Enpresa pribatu txikiak onartu ziren (gehienez 20 langile).
- Estatuak kontrolpean zituen: banka, kanpo merkataritza, garraioak eta industria handia.
NEPen ondorio onak
- Nekazaritzaren zabalkundeak gosea murriztu zuen.
- Industriagintzan gorakada izan zen.
- Bizi-maila hobetu zen.
- Txanpona egonkortu zen.
NEPen ondorio txarrak
- Talde aberats berriak sortu ziren nekazaritzako askatasun ekonomikoarekin.
- Merkataritzan nahiz nekazaritzan aberatsak sortu ziren.
Stalinen diktaduraren ezaugarriak
- Aitzindariaren nortasunaren gurtza: Inork ez zuen kolokan jartzen Stalinek ziona.
- Errepresioa eta disidentzia desagerraraztea: Oposizioa debekatu eta aurka agertzen zen edozer edo edonor suntsitu.
Nekazaritzaren kolektibizazioa
Kolektibizazioa: Gobernuak landa-eremuko jabetza pribatua amaiaraztea agindu zuen, eta nekazariak koljos edo sovjosetan aritzera behartu zituen.
- Koljos: Landetxe kolektiboa, lurraren jabetza estatuarena zen; makinak, gordetzeko eraikinak eta ekoizpena, berriz, koljosaren jabetza.
- Sovjos: Estatuaren jabetza zen landetxe handia; estatuaren soldatapeko langileek kudeatzen zuten.
1932an gosete handi bat izan zen. Erregimenak nekazari jabeei (kulakak) errua bota eta sabotajea leporatu zien. Honen ondorioz, 5-10 milioi pertsona erbesteratu edo hil zituzten.
Kolektibizazioaren ondorio txarrak
- Egoera ez zen hobetzen hasi.
- Industriari garrantzi gehiago ematen ziotenez, nekazaritza beti ahula izan zen Sobietar Batasunean.
New Dealaren neurriak
- Banku-sistema onbideratzeko programa bat egin zen.
- Lan publikoetan inbertsio handiak egin ziren.
- Nekazaritza-ekoizpena murrizten saiatu ziren.
- Industrian enpresa handien alde egin zuten.
- Enpresariek hobekuntza sozialak onartu behar izan zituzten.
- Hainbat dirulaguntza eman zituzten: adinekoentzako, alargunentzako, langabetuentzako...
29ko krisiaren zergatiak
- Krisia industrian eta eraikuntza-sektorean.
- Burtsako espekulazioaren hazkundea.
- Burtsaren igoera, ekonomiaren egoera erreala bestelakoa izan arren.
Burtsaren porrotaren arrazoiak
- Ostegun Beltza: 13 milioi akzio salgai jarri ziren, baina ez zegoen eroslerik.
- Hurrengo egunetan milioika akzio gehiago jarri ziren salgai, nahiz eta eroslerik ez egon.
- Burtsako akzioek beren balio guztia galdu zuten.
Krisiaren ondorioak
Ameriketako Estatu Batuak
- Aurrezkiak desagertu eta kontsumoa eta inbertsioa jaitsi ziren.
- Banku-sistemaren porrota gertatu zen.
- Industria gehienen porrota eta langabeziaren hazkundea.
Krisiaren hedapena
- Estatu Batuek Europako inbertsioak gelditu zituzten eta kontinente horretako ekonomiak behera egin zuen.
- Herrialde guztiek oztopo protekzionistak jarri zituzten, eta nazioarteko merkataritza izugarri murriztu zen.
Gizarte berria
Aldaketak gizarte-egituran
- Burgesiaren garrantzia areagotu zen gizartean.
- Erdi-mailako klaseak ugaritu ziren, baina 1930eko hamarkadan pobretu egin ziren.
- Proletarioen hazkundea.
- Landako biztanleria gutxitu egin zen.
Emakumearen rol berria
- Emakumea lan-munduan sartu zen.
- Emakumeen boto-eskubidea orokortu zen.
- Emakumearen askapen soziala, nahiz eta gehienek rol tradizionalari lotuta jarraitzen zuten.
Masa-kultura
- Komunikabide berriak: prentsa eta irratia.
- Aisialdi-modu berriak: zinema eta kirol-lehiaketak.