Neolitoko artea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 50,89 KB

Historiaurreko “lehenengo” artea aztertuko dugu. Kronologia oso zabala, milaka urteak irauten du. 30.000 k.A-tik  8.500 +/- k.A-arte.

historiaurrea hiru arotan banatzen da: paleolitoa, neolitoa eta metal garaia. Paleolitoan ehiza bitartez bizirik jarraitzen zuten eta neolitoan bere elikagaien ekoizleak bihurtzen dira.

Ehiztarien artea zen, espezie mota, beraz, Homo Sapiens Sapiens. Bi berezitasun ditu homo sapiens sapiens beste hominidoekin konparatuz: hizkera eta artea egiteko gaitasuna, pentsamendu abstraktuarekin harremana emanez.

mundu guztian zehar aurkitu dira marrazkiak, baina europa mendebaldean eta zentroan are gehiago eta kalitate hobeagoko marrazkiak daude; alde batetik, klimagatik, beste batetik, frantzian aurkikuntza asko egin zituztelako.

Paleolitoko garaian klima oso ezberdina zegoen munduan, kultura ezberdinak.

Hirutan zatituko dugu paleolitoa:

.Behe paleolitoa..Erdi paleolitoa ..Goi paleolitoa

Artea, gutxi gora behera, erdi-goi paleolitoan hasten da. Izozte garai batean, inuit antzekoak izango ziren gizaki hauek, ehiztariak, animaliak oraindik ez zituzten hezitu.Errekolektoreak, ehiztariak ziren.

Mundu erdia glaziarren azpian zegoen, baina mikroklima kontzentratu batzuk zeuden: Euskal Herrian, eta Frantzia erdialdetik behera.

Ez ziren sedentarioak, animalien migrazio zikloen arabera mugitzen ziren, neguan kostaldean eta udaberrian barrura joaten ziren.

Kobazulo sarreretan, “tippi” moduko estrukturak altxatzen zituzten, naiz kobazuloen sarrera alboan, naiz kanpoaldean, kobazulorik ez zegoenean.( Tippi hauek, larruak+egurra+hezurrak)

Altamira aurkitzerakoan erabaki zen, paleolitoko gizakiak “artea” egiten zuela, naiz eta giza seme horientzat artea kontzeptua ez zen existitzen.

Paleolitoko artea aztertzeko, sailkapen bat egiten da, bi multzotan:

  • Arte Eramangarria: “neurri txikikoak” solteak zirenak. Organikoak (bolia haginak eta hezurrak) eta ez organikoak (harriak).

  • Kobazulo/Labar Artea: Pinturak eta grabatuak

Gero, euskarriaren arabera, beste azpimultzo hiru ditugu:

  • Euskarri organikoak: hezurrak, maskorrak, oskolak, hortzak eta haginak, bolia(Marfil), mamut eta errinozeronterenak, orein adarrak…

  • Euskarri ez-organikoak: harriak, buztina…

  • Pareta edo labarra euskarri moduan: kobazuloak

Paleolitoko gizarteak, mundu osoan azaldu zen, baina artea Europako zonalde batzuetan kontzentraturik dago. Kobazulo asko daude Europan, erliebe karstikoa.

  • Frantzia eta Iberiar penintsula

  • Franko kantabriar kostaldea

-Teknikak: Ikatza eta pastela


  • Pintura:  Fresko naturala ( paretak kare asko zutenez, pigmentua xurgatzen zuen. Pigmentua urarekin nahasten zen, urak ere kare asko zuen momentu horretan. 1.Kolore bakarra 2.Bi kolorekoak : Gorria eta Beltza 3.Bi kolore baino gehiago

Kobazulo barruan margotzen zuten, tenperatura establea mantentzen zelako. Hormak, karea zutenez, karbonatatzen ziren eta pigmentua harrapatzen zuen.

Bi kolore Lascaux                 Bi kolore baino gehiago, Altamira

-Koloreak, pigmentuak:

1.Burdin oxidoa ( gorria) 2. Magnesio Oxidoa (Urdinxka) 3.Lurra

4.Erretako hezurrak eta enborrak ( ikatza, Beltza)

Koipeak aglutinatzaile bezala, animali gantza, landare koipea…

Labar artea aurrera eramateko, talde guztia behar zen ( 20 gizaki edo) Haientzat artea oso garrantzitsua zen beraien bizi modurako, eta denbora asko ematen zen koloreak bilatzen eta guztia prestatzen.

Lanabesak:

1.Hatzak, eskuak
2.Pintzelak 3.Artilezko tanpoiak 4.Larrua 5.Tutua ( putz egiteko, aerografoa bezala) 6.Plantillak, larruekin egindakoak

  • talde osoa margozten zuen.

-Erliebea:

Gizakiak kobazuloen erliebea erabiltzen zuten haien pinturak egiteko, harroken forma beren probetxurako hartuz, eta erliebe naturalean bisonteak, hartzak egiten zituzten.

Erliebea: Modelaketa Tuc d’Audoubert-eko bisonteak, buztinaz modelatuak -Grabatuak: Burilekin

Normalean hiru edo bi teknikak batera konbinatzen dira. Pinturak erliebeak dira, kobazuloaren paretan erliebe naturala badago, eta gizaki honek erliebe hori baliatuz animalia margozten zuten.

Ondo ikusteko itzalen eta argien jokoa beharbada, edo mugimendua errepresentatzeko, animaliak mugimenduan irudikatzen zuten.

Historiaurreko Artearen Gaiak ; Animaliak: Animali gutxi batzuk irudikatu zituen paleolitoko gizakiak. Animali ugarienak: Zaldiak, dira gehien irudikatuak. Animalien artean %30ra zaldiak dira, beste (ia) %30ra bisonteak dira, hau da, ehuneko hirurogeia zaldiak eta bisonteak dira.

-ZALDIAK : Irudikatutako zaldi arraza, gaur ez da existitzen. Arte eramangarrian ere eginda dagoz (tresneria, apaingarriak, etbar)

- BISONTEAK: Famatuenetarikoak Altamirakoak dira. Tamainaz handienetarikoak dira ere.Bost metroko zezen anamorfikoa, ikuspuntu bakarretik ikusi daiteke.

-ANIMALIEN %10: Oreinak (orein arrunta eta elur oreina), ibizeak, ahuntzak, (kapridoen familiakoak).

Frantziako kobazuloetan Mamutak azaltzen dira.

HIBRIDOAK azaltzen dira, bi edo hiru animalien elkarketak.

Arte eramangarrian hezurrezko tresnerian erliebeak grabatzen zituzten.

Gizakiak: Oso gutxi azaltzen da. Gizakia irudikatze oso eskematikoa, azkarrak eta era batean marginalak.

Gehien irudikatu zutena “Venusak” izan ziren: emakume biluziak, edertasuna eta ugalketa.

Europan eta Asian asko agertu dira, emakume biluziak harrizko eskulturan. Ugalketarekin harremanduta daude: sabel handiak(haurdun dirudite), bular oparoak eta alua oso markatua dago.

Gehienetan aurpegia ez da irudikatzen, eta oso eskematikoak dira.

2 motakoak agertu dira: 1.Argalak : Ukrainan, Islandian… 2.Lodiak :  Euskal Herria, Frantzian...

Pinturak baino zaharragoak dira eskultura hauek, neurri oso txikikoak izaten ziren, hiru zentimetrotik hogeita bost zentimetrotaraino. Erabiltzeko ziren, gainean eramateko, Etab…

Ez daukate oinarririk, eta erronbo forma dute, erraz iltzatzen ziren buztinean.

Ezin dugu jakin zertarako erabiltzen ziren: apaingarriak, ugalketa amuletoak, haur egiteko amuletoak, haurdun egoteko amuletoak…

Simetriaren ideia oso presente dago, erronbo itxura, Batzuetan errebersibleak ziren, eta buelta emandakoan gizonezkoen atributuak ikusten ziren (zakila eta barrabilak)

Sinboloak; Oso ugariak dira (gehienak izan ere) eta ez dira oso ezagunak. Animaliak baino lehen irudikatu ziren.

Sinboloak 4 submultzoetan banatu ditzakegu: eskuak, oinarrizko formak, ugalketa eta sinbolo abstrakto handiak.

//Eskuak

:  eskuak solte azaltzen dira(besoa ez da azaltzen), zerbait sinbolizatzen dutela uste da. Ez dira irudikapena, aztarna baizik. Ekintza baten aztarna. Positiboan naiz negatiboan egiten dira.  esan daiteke gizakiak betidanik aztarna utzi nahi zutela. Erabilitako koloreak: kobazuloaren sarrerako eskuak, gorriak; barrualdean, beltzak dira. Bakarrik, taldeetan zein animali eta beste sinboloekin batera agertzen dira kobazuloetan

Beharbada, territorioa markatzeko erabiltzen ziren, hartzak egiten duten modura.

Kobazuloen sarreran, esku solteak aurkitzen dira, baina gero eta barrurago joaterakoan taldeetan agertzen dira, gero eta gehiago multzoan. Nabarmentzeko datu bat, taldeetan egiten den lehenengo eskua BETI Beltza izaten da.

ezkerrekoak zein eskumakoak agertzen dira, baina gehiena ezkerreko azalten da.

Sinbolikoki, 1.Ezkerrekoa negatiboa, alde femeninoa 2.Eskuineko positiboa, alde maskulinoa

Latinez, eskerra sinistra esaten da, izkierda euskaratik dator, bestea beldurgarria delako.

Pentsatzen da Paleolitoko gizartea matriarkala dela. Gainera , eskuen tamainak ikusita gehienak emakume eta umeenak dira. Batzutan eskuak hatz batzuk gabe agertzen dira, bai izozteagatik galduak, bai erritualen erruz galduak. Hala ere, baita ere izan daiteke hatzak tolestu ahal izatea. Baina zergatik tolestu? Teoria bat dago kode bezala erabiltzea ehizarako orduan.

//Oinarrizko formak

:

Buztin hezean, hartzek egindako territorio marken bezala, marrak egiten zuten. Tresnetan ere, marrak agertzen dira.

lerro zuzena: hatz markak buztinean eginak. Animalien berdin, hormen kontra hatzak igurtzen zituzten hatzak zorrozteko tresnak:

Zirkuluak: harrizko “pilotak”, solte eta pilaturik azaltzen dira. Naturan dagoen forma geometriko nabarmena da : ilargia, eguzkia…

Kupula zulo erdi zirkularrak dira, erdi esferikoak, harrietan edota kobazuloen paretetan dagoena.

Koloretako puntuak.

Zulaketak: bi kupula eginda bi aldeetatik zuloa egin arte. Hezurrezko tresnetan ugariak dira.

Ez dira irudikapen mimetikoak.

//Ugal sinboloak:

aluak gehienbat agertzen dira. Zakilak ere, baina gutxi, tresnetan batez ere.  Bizitzaren sorrera errepresentatzeko, biak batera azaltzen ziren.

//Abstraktuak:

oso handiak dira, 2 metrokoak baino gehiagokoak. Gaur egun, ez dakigu zer adierazten zuten. Sinbolo oso landuak izaten dira.


Antolaturiko espazioak

Kobazuloak espazio antolatuak dira.  Kobazuloaren sarreran, irudiak solteak aurkitzen dira,  barnean PANEL NAGUSIA aurkitzen da, non irudiak pilatzen dira. Eta gero, areto solteetan ere edo leku “arriskutsuetan” aurkitzen dira irudi solteak.

Animalien kokapena, normalean, berdina izaten da kobazulo guztietan



- sarrera: 3. Taldekoak eta eskuak


- Panel Nagusian: zaldiak, bisonteak eta 3.Taldekoak


- sakonera handietan: 4. Taldekoak( hartzak, felinoak, ikurrak,…)

Espazio sakratu guztiak antolamendu baten arabera egiten dira:


Norabide baten arabera, kode baten arabera,…


Batasun zibilizazio kultural baten arabera, antzekotasun kulturalak

 1.Sarrera: oreinak eta eskuak 2.Panel nagusian: zaldiak, bisonteak, mamutak… 3.Gela txikietan: Felinoak eta giza irudiak 4.Gelatxoetan: sinboloak

Ezaugarri formalak:


Markorik ez,Konposaketarik ez,Norabide nagusirik ez,Perspektiba okerraren erabilpena,EZ da txarto dagoenik, baizik eta  zeharka ikusten direla irudiak. Bere alderik identifikatukotik margozten ziren animaliak

Proportzio eza ;

Ez zaie proportzioa interesatzen, zatiak osotasuna ordezka dezake, Elkarketa sinbolikoa, Elkarketa sinbolikoak egiten dituzte, bere errealitate sinbolikoan zerbait nahi dutelako, Euskarriaren erabilpena, Albo bateko ikuspuntua, Ingerada, Bakarrik ingurua agertzen da, irudi “gardenak” dira, azpian dagoena ikusi dezakegu. Azpian dauden animaliak marrazturik ez dute oztopatzen gainean beste animalia egiteko.

Funtzioa eta esanahia:


  • Artea arteagatik, Helburu bakarra estetikoa dela

  • Magia erritualak:Ehiza edo Ugalketarako, Paleolitoko gizakiek, herri indigenak bezala egiten zutela, Magia sinpatikoa, errealitatearen bikoizketa, gero errepresentatua errealitatea bihurtzeko,Animalien eta gizakien ugalketarako

  • Totemismoa : ipar Amerikako tribuak antzera azaltzen da. Beraien jatorria azaltzeko, animali hori gurtzen zituzten

  • Teoria psikoanalitikoa: Neurozientziaren ikerketarekin bat dator. Nola funtzionatzen garen. Antropologia + psikoanalisia, Afrikako tribu indigena batean, ehiza baino lehen, droga batzuk hartzen zuten eta droga horien menpean, aluzinazioa fase bera dute gizaki guztiak: 1º: irudi errealak ikusi, 2º: irudi abstraktuak, espiralak edo zurrunbiloak nagusiki., 3º: irudien nahasketa, 1º+2º

tranzean sartzeko golpe, droga edota goseagatik lortzen zuten.

    • Ikusten duguna gure kulturaren arabera manifestatzen da.

MESOPOTAMIA ETA EGIPTO

Lehen zibilizazioak ekialde hurbilean, hiru ibai-arro garrantzitsuen inguruan sortu ziren:

  • Tigris  eta Eufrates ibaien arroan, Mesopotamia sortuko zen

  • Nilo ibaiaren inguruan Egipto sortuko zen.

Nekazaritza imperioak dira, ibaien artean sortuak

Ibai gizarteak izan ziren, ibaien inguruan sortu zirelako.  Mesopotamia naiz Egipto, Ekialde Hurbilean kokatzen dira.

idazkera landu zuten lehenengo inperioak izan ziren, beraz, informazioa gure egunera heldu da.

inperio biak batera ikusiko ditugu antzekotasun asko dituztelako.

Artearen zereginetako bat erlijioa izan zen. Artea erabiltzen zuten ikusi ez zuten gauzak azaltzeko. Jainkoak, boterea, etab.

Antzinako Egipto:Egiptoko arte moldeak, erlijio eta hileta-errituen menpean egon ziren. Egipziarrentzat mundu honez kanpoko bizitza badela eta izaki guztien, bizidunen eta bizigabeen, arteko lotura irmoa dagoela zinezten zuten.

Antzinako Egiptoko Kronologia:

Inperioen aurreko aldia (K.A. 2900-2575) . I-II. Dinastiak., Inperio Zaharra  (K.A. 2575-2134). IV-VIII. Dinastiak, Inperioen arteko lehen aroa, Inperio Ertaina (K.A. 2040-1640). XI-XIV. Dinastiak ,Inperioen arteko bigarren aroa, Inperio Berria (K.A. 1550-1070) XVII-XX. Dinastiak

Errenazimendurarte, kultura guztietan gertatuko zen moduan, ez zen artearen gaineko ideia garbirik, bai ordea ongi eginiko lanarena, hau da, haintzat hartua zen helburuari begira aproposa zen lanarena. Hori dela eta, ez daude eskultoreak edo margolariak, artisau soiltzat baizik.


Arkitektura

Erlijio edo hileta-funtzioa zuten gaur egun ezagutzen dugun arkitektura egiptiar guztiak. Jauregi eta etxe arruntei buruz, pinturetako irudien edo maketen bitartez iritsi zaigun lekukotzat baizik ez ditugu ezagutzen, zimenduez gainera. Material askoz hauskorragoak, pezoa eta adreilua, erabiliko zituzten seguruenik horrelako eraikinetan.

Beste bizitzaren ideia hain garrantzitsua izanik, logikoa zen hilobi handiak eraikitzerakoan harria erabiltzea, eraikin haien sendotasuna bermatzearren, ezinbestekoa baitziren hilobi haiek KA-K edo arimak beste bizitzarako bidaia ondo egiteko.

Hileta-arkitekturaren barruan, aipagarri dira:

  • Mastaba: piramide moztuaren itxura zuen. Huraxe da momentu zaharrena, inperio Zahar guztian zehar erabili zena.

  • Piramidea: Inperio Zaharrekoak dira haren erakusgarri garrantzitsuenak. Djoser faraoiarentzat eraiki zen lehen piramidea, hirugarren dinastian, Saqqarako piramide mailaduna hain zuzen ere. Ehun urte geroago azalduko zen piramide itxuraz perfektua, eta laugarren dinastian eraiki ziren Keops, Khefren eta Meikerinos piramideak, Gizeh izeneko multzoan.

  • Hipogeoa:  haitzean zulaturiko monumentua zen, ganbera asko zituen eta oparo dekoratzen zen. Errege eta Erreginen Haranean ikusi daitezke.

  • Tenplua: egiptoko eraikin berezia zen eta Inperio Berrian zehaztu zen haren tipologia. Erromako Inperioaren garaietararte iraun zuten. Jainkoen egoitzatzat zuten egipziarrek tenplua eta haien zerbitzuan iharduteen apaizak, faraoia eta faraoien familia bakarrik. Adibideak: Luxor, Karnak, Abu Simbel…

Entradas relacionadas: