Nekazaritzarako abeltzaintzarako eta basogintzarako espazioak espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,33 KB

  1. Abeltzaintzak lur lehorretan eta angioetan du garrantzia:

  • Gaztelako eta Ebroren sakonuneko lur lehorretan ardi-azienda garrantzitsua dago. Gaztela eta Leonen esnetarako behi-azienda eta txerri-azienda handiagotu dira.

  • Extremadura, Salamanca, Zamora eta Andaluziaren mendebaldeko angioak nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiak dira. Angio tradizionala batez ere abeltzaintzara bideratzen zen. Gaur egun, sistema tradizionala mantentzen da, eta aldaketak sartu dira. Besteak beste, behi-aziendara gehiago bideratzen da; lur hobeak dituzten angio batzuk nekazaritzan aritzen dira; eta beste erabilera batzuk sustatzen dira, besteak beste ehiza.

  1. Baso-ustiapena inguru batzuetan da nagusi, hala nola Soriako Tierra Pinariega izenekoan.

NEKAZARITZARAKO, ABELTZAINTZARAKO ETA BASOGINTZARAKO ESPAZIOAK ESPAINIAKO MEDITERRANEO ALDEAN


Mediterraneo itsasoaren kostaldea eta kostalde-aurrea, Guadalquivir harana eta Balear uharteak hartzen ditu. Inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua du Mediterraneo itsasoaren kostaldean, laua da kostatik hurbil. Klima itsas eragineko mediterraneoa da.


  1. Nekazaritza-egiturak:

  • Biztanleria oso ugaria izan da tradizioz, baina gaur egun asko murriztu da. Populatze sakabanatuak pilatzeko joera du.

  • Ustiategiak hainbat tamainatakoak dira.

  • Lurzorua, batez ere, nekazaritzarako erabiltzen da.

  1. Nekazaritzak alde argiak ditu lehorreko lurren eta lur ureztatuen artean.

  • Lehorreko laborantzetan mahatsondoa, olibondoa eta arbendolondoak lantzen dira.

  • Laborantza ureztatuetan baratzezaintza goiztiarra egiten da aire zabalean eta plastiko azpian, frutikultura mediterraneoa (zitrikoak) eta fruitu tropikalak (txirimoia, ahuakatea)

  1. Behien eta txerrien abeltzaintza
    Katalunian nagusi da.

    Abelburu basatiak

    Guadalquivirren ertzetan.
  1. Baso-ustiapenak garrantzi txikia du, Huelvan izan ezik, bertan eukalipto-azalera handiak daude eta.

Entradas relacionadas: