Nekazaritzarako, abeltzaintzarako eta basogintzarako espazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,35 KB

EUSKAL HERRIA

LANDA-PAISAIAK

Euskal Herriko landa-espazioak ezaugarri desberdinak ditu Bizkaiko golkoaren isurialdean edo isurialde mediterraneoan dagoen kontuan hartuta.


NEKAZARITZARAKO, ABELTZAINTZARAKO ETA BASOGINTZARAKO ESPAZIOAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ATLANTIKO ISURIALDEAN

Uren banalerroen iparraldeko lurrak hartzen ditu. Horko inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua du; klima ozeanikoa eta kalitate makurreko lurzoruak.


  1. Nekazaritza-egiturak ezaugarri hauek ditu:

  • Landa inguruko biztanleria urria da. Baserrietan populatzea sakabanatua da, Bizkaiko Enkarterrin izan ezik, leku horretan pilatu lasaia da, eta etxeak herrixketan biltzen dira.

  • Nekazaritza-ustiategia baserriaren inguruan antolatzen da. Neurri txikiko ustiategi pribatua da eta bi ataletan egituratuta egoten da: etxaldea, etxetik hurbil eta basia, baso erabileretarako.

  • Teknikei dagokionez, zailtasunak daude mekanizaziorako. Ekoizpen-sistema baratzerako eta esnearen arloko espezializaziora bideratzen da.

  1. Landa-espazioaren erabilerak bilakatu egin dira 1960ko hamarkadatik.

  • Gaur egun, lurra bazkak, larre naturalak eta baratzeak jartzeko erabiltzen da. Azken hori autokontsumora bideratuta egoten da.

  • Abeltzaintza nagusia behi-azienda da. Ardi-aziendak garrantzi gutxiago du, eta Aralar, Aizkorri eta Gorbeia mendietan dago ezarrita.

  • Baso-

    Ustiapena

    Konifero exotikoak lantzen dira, hala nola intsinis pinua.

NEKAZARITZARAKO, ABELTZAINTZARAKO ETA BASOGINTZARAKO ESPAZIOAK MEDITERRANEO ISURIALDEAN


Uren banalerroaren hegoaldean kokatutako lurrak hartzen ditu. Inguru fisikoa laborantzarako erliebe errazagoa duten inguruek osatzen dute; hegoalderantz egiten den neurrian klima mediterraneo kontinentalizatua da eta udan lehortea egoten da.


  1. Nekazaritza-egiturak ezaugarri hauek ditu:

  • Landa-biztanleria ugariagoa da. Populatzea batez ere pilatua da. Etxe tradizionalak harrizkoak dira.

  • Ustiategien batez besteko neurria handitu egin da, Arabar Errioxan izan ezik, bertan neurriak txikiak dira eta.

  • Teknikak asko modernizatu dira, eta ekoizpen-sistema laborantzen espezializaziora bideratzen da.


  1. Landa-espazioaren erabilerak batez ere nekazaritzara eta basora bideratuta daude.

  • Laborantzak ureztaketarik egotearen edo ez egotearen arabera espezializatzen dira. Lehorreko lurretan zerealak eta mahastiak dira nagusi. Zerealak Arabako Lautadatik eta haranetatik hedatzen dira, horietan garia lantzen da. Mahastia Arabar Errioxan da nagusi.

    Nekazaritza ureztatua

    Eboren lautada alubialetan eta ibaiadarretan eta barruko arro eta haranetako inguru ureztatuetan kokatzen da. Lur horietan artoa, bazkak, azukre-erremolatxa, fruta-arbolak, patata eta baratzeko produktuak lantzen dira.
  • Baso-ustiapena Arabako mendilerroan da nagusi eta intsinis pinuan oinarritzen da, zerratu, txikitu edo eraldatzeko.

Entradas relacionadas: