Nekazaritza ustiapena definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,65 KB

Nekazaritza jardueren egitura:Nekazaritza-egitura landatutako eremuak antolatzeko modua da. Zenbait faktoreren araberakoa izaten da:- Ustiategien tamaina: Lursail handiz osatutako ustiategiei latifundio deritze, eta tamaina txikikoei, berriz, minifundio.- Lur sailaren forma: Oinarrizko bi forma bereizten dira: erregularra eta irregularra. Bereizketa horren arrazoia faktore fisikoak izaten dira.- Itxitura: Lursailak muga-fisikoen bidez zehaztu daitezke( hormak …)  eta landa itxia edo bocage deritzo. Mugarik gabekoak ere izan daitezke, eta horrelakoetan, landa-zabala edo openfield izeneko paisaia sortzen da.- Jabetza: Nekazaritza-lurren jabetza pribatua izaten da; baina kolektiboa izan daiteke, jabe-multzo batenak badira.- Edukitza: Nekazaritza-eremuen ustiapena zuzena da, jabeek ustiatzen badituzte, eta zeharkakoa berriz, haietan lan egiten duten pertsonei laga bazaizkie, dela errentamenduan( errenta ordaintzearen truke) dela apartzerian( lortutako uztaren zati baten truke).- Lursaila: Nekazaritza-eremu bateko laborantza-unitate txikiena da.- Labore belarkarak: Zurtoin malgua dute (Zerealak).- Labore zuhaizkarak: Zuhaitzak dira, zurtoin zurruna dute, eta ekoizpen-bizitza luzea.- Labore zuhaixkarak: Zurtoina zurruna da eta zenbait urteetako ekoizpen-bizitza izan dezakete.Laborantza sistemak:Lurra ustiatzeko, zenbait laborantza-sistema erabiltzen dira, lurraldearen ezaugarri fisikoen eta giza ezaugarrien arabera.Espezieen aniztasunari erreparatuta: -Polilaborantza: Ekoizpena biztanleriaren autohornikuntzarako da; beraz, zenbait espezie landatu behar dira.- Monolaborantza: helburua ekoizpena merkatuan saltzea da. Ekoizpena labore bakar batean espezializatzen da.Landatutako eremuaren eta lortutako ekoizpenaren arteko aldea:- Intentsiboa: Inbertsio ekonomiko handiak egiten dira, ekoizpen bolumen handia lortzen da. Goi-teknologia erabiltzen da errendimendu hobeak lortzeko.- Estentsiboa: Lur-azalera handia ustiatzea da sistema horin oinarria. Hektarea bakoitzeko produktibitatea txikiagoa da, baina ez da hainbeste gastatu behar inbertsioak egiteko.Baliabide hidrikoak: -Lehorrekoa: Euri-ura baino ez da erabiltzen.- Ureztatua: Nekazariak laboreak ureztatzen ditu, azpiegitura hidrikoetako ura erabiliz.

Entradas relacionadas: