Nekazaritza ustiapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,34 KB

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA,  BASOGINTZA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN


1.Nekazaritza

-Nekazaritzak, gaur egun, garrantzi handia du Euskal Autonomian, biztanleriaren %1,3 lan egiten du jarduera honetan eta BPGren %0,6 da.

-Alde handiak daude eskualdeen artean; Araban, Errioxan oso altua eta Goierrin oso baxua.

-Bestaldetik, nekazaritza oso paper garrantzitsua du industrietan: elikadura-industria; egurgintza; eta papergintza.

-Ingurune fisikoaren baldintzak zailak dira nekazaritza-jarduera gauzatzeko. Udalerrien %85 mendiko lur gisa sailkatuta daude. Horrez gain, klima ozeanikoa dago: prezipitazio ugariak eta tenperatura lehunak bitarte moderatu batekin, baina intsolazio denbora txikiak oztopatzen du nekazaritzaren garapena.

-Nekazaritzako egiturak ezaugarriak: jarduera honetan lan egiten duen biztanleriaren kopuruak, 1960tik aurrera, behera egin zuen, landa-inguruko biztanleek alde egin zuten industrian lan egiteko. Gaur egun, sektore honetan lan egiten duen biztanleria zahartuta dago eta orokorrean ez du kualifikazio zehatzik.

-Ustiategien neurria oso aldakorra da ere, lurralde bakoitzaren arabera.  Araban ustiategi handienak berriz, Gipuzkoan txikienak. Nekazaritza jarduera honetan, eredu tradizionala, makina eta ekipamendu eskasa erabiltzen duena, eta berria, oso teknifikatua, elkar bizitzen dira Euskal Autonomian.

-Landa-inguruko biztanleriaren antolaketa ere oso aldakorra da. Atlantikoko isurialdean baserriak sakabanatuak daude, mediterraneoan, berriz, herri handietan bildutako biztanleria topatzen dugu.

-Gaur egun, nekazaritza-esparruko politikak eragiten du landa-eremua, laguntza asko ezarri dira, FEAGA, FEADER edo Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako programak.


2.Nekazaritzaren ekoizpena


-Euskadin, 2015 urtean, laborantza lurrak %11,4 ziren; larreak eta bazkalekuak %58,9 ziren eta, beste eremu batzuk %8,5.

-Lurralde garrantzitsuena Araba da eta, batez ere, labore hauek ematen dira:
zerealak
lugorriarekin txandatuz;

Mahastiak

; onurak; industria-laboreak: erremolatxa eta ekilorea; eta fruta-arbolak eta zitrikoak.

3. Abeltzaintza eta basogintza


-Abeltzaintzaren ekoizpena handiena 1999 urtean lortu zen. Handik aurrera, abeltzaintza aziendak murriztu ziren eta mahastiaren eta ardoaren ekoizpenak gora egin zuen.

-Abeltzaintzak Gipuzkoan eta Bizkaian garrantzi handiagoa du. Abelgorriak dira nagusi haragia eta esnea ekoizteko, ardi-aziendak  dira nagusi gazta egiteko.

-Basoko ustiategiak mendi inguruetan kokatzen dira. Gaur, zur-ekoizpenak nazioarteko lehia handia du prezioetan eta kalitatean, gainera, orografiaren ondorioz mekanizazioa oso zaila da. Dena den, 1994-2030 Basogintza Planean adierazten duen bezala basoak eginkizun garrantzitsuena paisaiari, aisialdiari eta ingurumenari dagokio.


Entradas relacionadas: