Nekazaritza politika bateratua definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,47 KB

LANDA ESPAZIOA  1)LANDA ESPAZIOAREN EZAUGARRIAK Hiritartu gabeko lurraldea hartzen du. *Landa espazioa dinamikoa da, premia sozioekonomikoen arabera aldatuz joan baita. --Tradizioaz, baserri espazioa, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzan jarduten dute elikagaiak ekoizteko. --1990eko hamarkadaz geroztik, espazio multifuntzional bihurtu da. Gero eta handiagoa da landa espazioaren eta hiri-espazioaren arteko integrazioa. *Landa espazioa heterogeneoa da, aldaketek ez dute eragin bera izan lurralde guztietan, eta mota askotako egoerak daude.

2)BASERRI ESPAZIOA ETA HAREN GARRANTZIA Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza jarduerak egiteko erabiltzen den landa espazioaren zatia da. Jarduera horiek ekarpen txikia egiten diote enpleguari eta BPGd-ari. *ekonomian, elikagaiez eta lehengaiez hornitzendituzten zenbait industria. *Bestalde jarduera multifuntzionalak dira eta eragina dute paisaiaren eta ingurumenaren kalitatean.


BASERRI ESPAZIOAREN NATURA BALDINTZAK

Espainiako natura inguruneak, ez ditu baldintza onak baserri-jardueretrako.

A)Erliebeak altitude handia du eta malda asko daude, errazagoa da higadura gertatzea eta zailagoa jarduerak mekanizatzea. B)Klimak prezipitazioak urriak eta irregularrak dira. Muturreko fenomenoak gertatzen dira eta lehortasuna dago. C)Urak mugatuak dira prezipitazioak urriak eta irregularrak direlako D)landaredi naturala hondatuta dagoen eremu batzuetan edo batzuetan kendu egin da. E)Lurzoruak kaskarrak eta emankortasun txikia.

natura baldintzen eragina txikiagoa da iraganean baino, aurrerapen teknikoek aukera ematen baitute zenbait baldintza gainditzeko.










































GIZA BALDINTZAK

1)BASERRI EGITURA 1.1) Baserri egituraren elementuak elementu demografikoak, sozialak eta ekonomikoak sartzen dira. 1.1.1)Baserri biztanleria: urria da baina aldeak daude leku batetik bestera. Biztanleria zahartua da, eta gizonezkoak batik bat Penintsularen barrualdean batez ere. Kausa nagusia nekazari exodoa izan da. Ekonomia eta industria krisiaren ondorioz, nekazari exodoa geldotu. *Baserri eremu atzeratuenetan, biztanleriak behera egiten eta zahartzen jarraitzen du. *Baserri eremu dinamikoenetan, biztanleria zertxobait berreskuratu da, bai eta gaztetu ere. 1.1.2)Jabetza eta ustiapen sistema:  baseri-jabetza jabe batenak diren lur sailen multzoa da. Baserri ustiategia, baserri titular edo ustiatzaile batek kudeatutako lursailen multzoa da. A) Tamainari dagokionez, tamaina handikoak eta txikikoak ziren nagusi eta tartekoak urriak. Ustiategien kopurua behera egiten ari den eta haien bataz besteko tamaina handiagoa da. Kausak nekazaritza exodoa eta Europar Batasunaren baserri politika izan dira. Exodoaren ondorioz, jabetzen salmenta edo errentamendua areagotu. *Ustiategi txikiak (10ha-tik behera) gehiengoa dira ustiategi kopuruari dagokionez baina azalera txikia. Nagusiak Penintsulako iparraldean daude. Beste batzuk ustiategi modernoak dira, barazkigintza frutagintzakoak edo plastikopekoak. *Ustiategi handiak (100ha-tik gora) azalera handia. Batzuk latifundio tradizionalak dira, estentsiboak eta errendimendu txikikoak. Beste batzuk produktibitate handiko ustiategi intentsibo modernoak dira. B) Banaketa tradizionalean, ustiategi batek lursail asko zituen, elkarrengandik urrun zeudenak. Gaur egun, egoera hobetu partzela kontzentrazioari esker. Helburua minifundioa eta lursail sakabanaketa txikitzea da. C) Edukitza erregimena baserri ustiategiaren gaineko jabari maila da. Jabetza izanez gero, jabaria absolutua da. Zuzeneko edukitzan, jabea eta ustiatzailea pertsona bera. Zeharkako edukitzan, jabeak lurraren ustiaketa laga egiten dio beste pertsona bati, uztaren ehuneko bat ordaintzearen truke. 1.1.3)Baserri aprobetxamenduak, sistemak eta teknikak: *Baserri-aprobetxamenduak nekazaritzakoak, abeltzaintzakoak eta basogintzakoak izan daitezke. Lehen, baserri espazio berean izaten ziren, gaur egun, natura-baldintzen edo merkatuaren eskariaren arabera. *Baserri sistemak baserriko produktuak lortzeko erabiltzen diren prozedurak dira. Estentsioak dira, lurra ahalik gehien aprobetxatzen ez bada, inbertsio faltagatik, teknika tradizionala erabiltzearen ondorioz. Intentsiboak, lurra ahalik gehien aprobetxatzen bada, lan ugari edo inbertsioak eta teknika modernoak erabiliz. **Baserri tekniketan edo ekoizpen tresnetan, aurrerapenak sartu dira. 1.2) Baserri egiturak Osagai demografiko, sozial eta ekonomikoak uztartzearen ondorioz, zenbait baserri egitura sortu dira. A) Baserri egitura tradizionala nagusi izan zen 1960ko hamarkadara arte. Elikagai-autarkia lortzea zuen helburu, eta ezaugarria hauek zituen: jende asko erabiltzen zen, kontraste handia zegoen ustiategi txiki eta handien artean. Ingurumen eragina ez zen oso handia. B) Baserri egitura produktibista 1960ko hamarkadatik aurrera erabili da. Helburua ekoizpen handiena lortzea da, merkatuan saltzeko. Ezaugarraiak: jende gutxi erabiltzen da, ustiategien tamaina gero eta handiagoa eta ingurumen eragin handia. C)Baserri egitura postproduktibista 1990eko hamarkadatik aurrera erabili da. Helburua iraunkortasuna da, eta lehiakortasuna uztartzen da. Ezaugarriak: jende gutxi erabiltzen da eta familia ustiategiak dira nagusi.


2)NEKAZARITZA POLITIKA erabaki politikoek baserri-espazioak ere eragiten dute: helburuak proposatzen dituzte eta haiek lortzeko neurriak onesten dituzte 2.1)

Nekazaritza politika

NPB onetsi arte Espainiako nekazaritza politikak lau alderdi izan zituen: A) lurraren jabetza sistema aldatzen saiatu ziren zenbait aldiz. Desamortizazioak egin ziren, jabetzak gutxi batzuen eskuetan kontzentratuta. B) Ustiategien tamaina desegokiaren arazoari heltzeko, partzela kontzentraziora jo zen, minifundioa eta lursail sakabanaketa desagerrarazteko. Gutxiegi ustiatutako latifundioak desagerrarazi nahi ziren. C) Protekzionismo komertzialak muga zergak ezartzen zizkien atzerriko baserriko produktuei, bertakoei lehiarik ez egiteko. D)Nekazaritzako errendimenduak areagotzeko, hobekuntza teknikoak sartu ziren eta ureztapena hedatu zen. 2.2) NPB eta haren eragina Europako Erkidegoari atxikitzetik aurrera, Espainiako nekazaritza-politika Nekazaritza Politika Bateraruaren eta haren erreformen mende egon da. 2.2.1)Lehendabiziko NPB: eredu produktibitista aplikatu zen, Helburuak: elikagai ekoizpena handitzea, hornidura egonkorra bermatzeko, eta kontsumitzaileentzako prezio merkeak lortzea,, nekazarientzako bidezko bizi maila lortzea. A)Helburu horiek lortzeko neurri hauek jarri: *Nekazaritza merkatu erkidearen oinarriak: produktuen zirkulazio askea estatu kideen artean, eta muga-zerga komunak ezartzea beste herrialde batzuetako produktuei, erkidegoko produktuei lehentasuna emateko. Gutxieneko prezioei dagokionez, mundu merkatuko prezioak baino askoz handiagoak ezarri zituzten, ekoizpena sustatzeko. *Nekazarientzako laguntzak ekoizpenaren araberakoak, modernizazio teknologikoa eta ekoizpenaren intentsifikazioa sustatu zituzten B)Lehendabiziko NPBren emaitzak 1980ko hamarkadan nabaritu, Europako elikagaien autohornidura lortu zuen. *Soberakin ugariren metaketa konpontzeko, bi motatako neurriak. Batetik merkatuarekin lotutako neurriak. Bestetik ekoizpena murrizteko neurriak hartu ziren. *Ingurumen arazoak natura-ingurunearen degradazioa, intentsifikazioaren ondorioz, eta paisaiaren eta landako kultura ondarearen hondamena, baserri-jarduerei uztearen ondorioz. C)Espainia 1986an sartu zen europa erkidegoan, NPBren arazoak agerikoak ziren jada. Honako neurri hauek hartu behar izan ziren: inportazioa birbideratzea, erkidegoko herrialdeen alde eginez. 2.2.2)Erreformak eta gaur egungo NPB: arazoei aurre egiteko, zenbait erreforma egin ziren, eredu postproduktibista berrian oinarrituta. Helburua iraunkortasuna da, lehiakortasuna eta ingurumenaren zaintza uztartzea. Ondorioz, aurreko arazoak nolabait murriztu dira. Gaur egun, NPBren 2013ko erreformaren xedea baserri-erronka berriei aurre egitea da. Hiru helburu: elikagai segurtasuna bermatzea, nekazaritza iraunkorra eta serri-eskualdeen lurralde-garapenean. Helburu horiek lortzeko neurriak bi zutabetan antolatzen dira: *MERKATU ORDAINKETAK esku hartzeak eta itzulketak finantzatzeko dira. Ordainketa horiek murriztea eta merkatuan eragin zuzenik ez duten ordainketez ordeztea. NEKAZARIENTZAKO DIRU LAGUNTZA ZUZENAK ekoizpenerako ematen ziren laguntzak ordezten dituzte. Arrazoiak nekazariei errenta egoki eta egonkorrak bermatzeko beharra. Diru laguntza hori oinarrizko ordainketa bat da, hektareako eta berdina da estatu edo eskualde bateko nekazari guztientzat. Nekazai aktiboek soilik jasotzen dute. *NPB landa garapena sustatzen du. LGENFren bidez, laguntza horien xedeak: lehiakortasuna hobetzea, ingurumena eta landa paisaia zaintzea eta bizi maila eta enplegu mala hobetzea.


Entradas relacionadas: