Nekazaritza paisaia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,39 KB

Grafiko mota: EAEko baserri paisaien mapa bat da. Baserri paisaia natural eraldatuak dira nekazal, abeltzain eta basogintzako bizimodu eta jardueretarako egokituak. Beraietan, nekazal munduko giza elementoak hedatzen dira: etxeak, korralak, kortak... EAEn, zonalde klimatikoekin erlazionatuta, hiru baserri paisaia nagusi bereizten dira: baserri paisaia ozeanikoa, mediterranear trantsizioako baserri paisaia eta mediterranear kontinentalizatukoa.

Azalpena: A)

Ipar isurialde hezeko paisaia ozeanikoa

Ingurune biogeografikoa eta hedapena: ipar isurialdean zehar hedatzen da Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabaren iparraldean zehar. Klima ozeanikoa du, paisaia berde eta belardi ugarirekin. Erliebe menditsua da, ibarrak txikiak eta leku lauak urriak dira. Abeltzaintza eta nekazaritza nagusitu.

Giza eragileak

Biztanleria aktiboa. Baserri jardueran ari den langile kopurua oso txikia da XX. Mendeko garapen industriala eta landa exodoagatik. Habitat eta jabetza egitura. Populamendu sakabanatua da nagusi. Auzo txiki sakabanatuetan. Enkarterriak dira salbuespen bakarra. Eskualde honetan etxeak herrixketan pilatzen dira habitat bildu laxoa eratuz. Ustiategiak txikiak dira, minifundioa orokorra izanik eta lursailak txikiak eta sakabanatuak. Estatu eta NPNBko politikek esne eta okelarako kupoak ezarri dituzte, bestetik baserri ekonomiaren dibertsifikazioa bultzatu dute.

Jarduera ekonomikoak:

Abeltzaintza: Jarduerarik garrantzitsuena da. Okelatarako abeltzaintza modu estentsiboan ustiatzen da eta esnetarakoa modu intentsiboan, ukuiluetan. Nekazaritza: Azalera txikia hartzen du eta abereen elikadurarako helburuarekin lantzen da gehien bat. Beste nekazal ustiapen batzuk: Baratzeko laborantza, merkatura zuzenduta eta negutegietan landuta bestetik fruta plantazioak. Basogintza: Beti izan da garrantzitsua, baso ustiapenek lurzoruaren %60 hartzen baitute. Hauen lekuan pinadiak eta eukaliptoak nagusitu dira, altzarigintza eta papergintzarako espezioalizatuta.


B):  Baserri paisaia euskal-meditearranearra.

Hedapena eta ingurune biogeografikoa

Hego isurialdean zehar hedatzen da, Arabako lurralde osoan ia, mendi ertain eta lautadaz osaturiko erliebearekin. Hegoalderantz egitem den neurrian kli,a aldatuz doa, mediterranear trantsiziotik kontinentalizaturantz, euriak urrituz eta udako lehortearekin. Horregatik, zona bi bereiztu ahal dira: trantsiziozko klima mediterraneardun Araba eta klima mediterranear kontinentalizatudun Araba.  Bietan baserritik bizi den biztanleria aktibo kopurua EAEko batazbestekoa baino handiagoa da, estatuko batazbestekoaren antzekoa, industrializazio prozesua beranduago garatu zelako.

Mediterranear trantsizioko klimadun baserri paisaia:

Arabaren erdialdean hedatzen da: Arabako lautada, Arakil ibai ondoa eta treviñoko arroa. Erliebe lauarekin eta lurzoru emankorrekin, hauxe da EAEn lehorreko zereal lur nagusia, bai tradizioz, bai gaur eguneko ekoizpenagatik. Zereala da ekoizkin nagusia, lugorriarekin batera. Nekazaritzaz ureztatuan patatak eta barazkiak dira nagusi, baina artoa eta ekoizkin industrialak ere lantzen dira. Habitat bildu laxoa da, herrixka txikiekin eta lur jabeko ertainekin.

Klima mediterranear kontinenetalizatudun baserri paisaia

Arabaren hego muturrean hedatzen da, Ebroren erriberan, Arabako Errioxan zehar. Paisaia idorragoa du eta lehortea udan. Lehorreko nekazaritza mahastietan espezializatu da, ia monokultibo moduan. Horregatik, hauxe da EAEko mahats eta ardo eskualde nagusia. Nekazaritza ureztatua gotantz doa eta nekzal lurren %15 osatzen du, patata eta barazkien ekoizpenean espezializatuta. Habitat bilda da nagusi, elkarren artean nahiko urrun dauden herri handi samarrekin: Oion, laguardia, bastida... Jabego txikiak, minifundiak, mantentzen dira mahatsaren lanak oztopatu egiten duelako partzela kontzentrazioa, baina ustiapen tamainua handitu egin da arrendamenduen bidez.

Basogintza:

Arabako mendizerretan hedatzen da, hego isurialdearen %40 inguruan zehar. Radiata pinuaren ustiapena da  nagusi. Bertoko arboladi autoktonoa ere ondo mantentzen da eta baso lurren herena osatzen da.


NBP: Europako batasunak estatukide guztietarako ezartzen dueño nekazaritza política bateratua da.Bertan herrialde desberdinetako nekazal jardueren garapen orekatu eta koordinatu baterako oinarriak jartzen dirá:ekoizpen kupoak,predio gorenak eta txikienak ekoizkin ez lehiakorren murrizketa edo,alderantziz, gehiago behar direnen bultzada, ekoizkin berrien sustapena,ingurumena eta landarekin loturiko jarduera tertziarioak… NBPan aprobatutakoa estatukide guztiek onartu behar dure eta beraien nekazal politiketan txertatu. NEKAZARITZA USTIAPENA:baserri jardueran ustiatzaile baten zuzendaritzan diharduen empresa edo unitate tekniko-ekonomikoa da. Ustiatzailea da persona fisikoa(baserritarra) edo juridikoa(sozietate bat) izan daiteke. Tamainuaren arabera lurdun ustiapenak(1000 m.Gorakoak) eta lurrik gabekoak (1000 m. Beherakoak)bereizten dira.Era berean, lurdun ustiapenak hiru mailatan sailkatzen dirá: txikiak( minifundioak <10 hect.),ertainak="" (10-100="" hect="" bitartekoak)="" eta="" handiak="" (="" latinfundioak:="">100 hect.).10>NEKAZARITZA INTENTSIBOA: Lur azalera txikiak erabiltzen dituen nekazaritza mota da,baina errendimendua handiekin ustiapenaren hedaduraren ikusian. XX.Mendearen hasierako nekazal iraultzarekin, ipar mendebalde hezean( klima ozeanikoa), lugorriko atsedenaldia forrajeak ereinez ordezkatu zen, hirurteko txandaketa intentsiboa ahalbidetuz(garía, artoa eta forrajeak: alfalfa,arbiak, erremolatxa…) gaur egun, nekazaritza intentsiboaren adibiderik garratzitsuenak mediterráneoko nekazaritza ureztatuan aurki daitezke edo ,orokorrean ,negutegietako nekazaritzan , lantze sistema eta teknikarik aurreratuenekin.


ABEKTZAINTZA ESTENTSIBOA: Azalera handiki zelaietan zein larre belardietan,kanpo liberan, egiten deINTENTSIBOAtza da. Errendimendu txikiak sortzen ditu ustiapenaren hedaduraren ikusian, zeren hektareako abelburu kopurua eta, ondorioz, produktibitatea ere txikiak baitira. Horregatik, jarduera estentsibo tradizionalak galduz joan dirá. Hala ere , gaur según, abeltzaintza estentsiboa berpiztu egin da kalitateko ekoizpenera zuzenduta, label edo jatorri izendapenekin:”pata negra”,”Salamanca”...Behi abeltzaintza estentsiboa okelatara bideratzen da eta penintsularen iparmendebalde hezean eta mendialdeetan hedatzen da. ABELTZAINTZA INTENTSIBOA: Ukuiluan edo granjetan bideratzen duren ustiapenak dira, abelburu asko bilduz eta azalera txikian errendimendu handia ateraz. Inguru fisikoaren eragina badu ERE hau ez da erabakitzailea zeren abereen elikadura, osoa edo zati bat behintzat, pentsu eta janari industrialen bidez horni badaiteke. Abeltzaintza intensiboaren garapena zuzenean lotuta dago inguruko hori merkatuaren hornikuntzarekin. Horregatik,ustiapen asko hiri handien inguruetan kokatzen dirá. NEKAZARITZA ESTENTSIBOA: Lur azalera handiak erabiltzen dituen nekszaritza mota da,lugorriaren teknikarekin landuta.Hau da, nekazal lurren zati bat lantzen da eta besteari epe bateko atsedenaldia ematen zaio lurraren emankortasuna berreskuratzeko, bi urtetik behingo edo hiru urtetik behingo ereite txandaketa antolatuz. Horregatik, errendimenduak txikiak izaten dirá ustiapenaren hedadurarako. Ereite sistema estentsiboa ohikoa da lehorreko mediterránear nekazaritzan, zereal arloetan.

Entradas relacionadas: