Nekazaritza paisaia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,37 KB

9.Gaia-15.Ariketa: nekazaritzako, abeltzaintzarako eta Basogintzarako espazioak espainian

Aurrean dugun mapa honetan Espainiako nekazal paisai ezberdinak aurkezten zaizkigu, bost eremutan Banatuta: berdez, Espainia hezea; marroiez , mendiko paisaia (pirineoak); Horiz, barrukaldeko eremua; laranjaz, mediterranear kostaldea eta gorriz, Kanariak. Beraz argi dago, nekazaritzari dagokione, espainiak paisai mota anitz Dituela.

Espainia hezea (berdez), Penintsulako ipar eta ipar-mendebaldean kokatzen da. Espazio malkartsua denez, Espazio lau gutxi aurkitzen dira. Hala ere, espazio lau hauetan daude zelai eta Zoruak eta mendi magaletan baso eta larreak. Bestalde, klima ozeanikoa Gailentzen da eremu honetan eta klima horren eta landaretza ugariaren ondorioz, Lurzoruak oso garatuta daude (silizeoa, kareharria). Nekazal egiturei Dagokienez, minifundioak eta lanaldi partzialak ugariak dira, populatze Sakabanatua aurkitzen da eta egun, biztanleria zaharkitua dago (tradizionalki Biztanleria ugari eta emigratzailea). Lurra jarduera ezberdinetarako erabiltzen Da. Nekazaritzari dagokionez, nahiz eta tradizionalki polikultibokoa izan (artoa, patata...-lehorrekoa) egun espezializatuagoa da, ureztapenekin eta Negutegietan (baratza...). Nekazaritzak azalera txikiak hartzen ditu. Abeltzaintza jarduera nagusia da (tradizionalki estensiboa) eta modernizatu eta Kontzentraziorako joera dago (egun, esne industriaren menpekotasuna). Mendietan, baso-ustiapenak garrantzi handia du.

Mendiko paisaia (marroiez), mendi Sistematan kokatzen da: sistema iberikoa, sistema zentrala, Pirineoak... Paisai Mota hontab, erliebe altu, pikodun eta aldapatsuak bereizten dira non nekazaritza (haran-hondoak, zapaldak eta terrazak), abeltzaintza estensiboa (behi eta ardiak, batez ere) eta basogintza (egun aprobetxamendua) jarduten Diren. Bestalde, biztanleria dentsitate txiki eta despopulatuak gailentzen dira Paisaia mota honetan eta populamendu edi anekumenea sakabanatuta (herriak) da, Jabetza txikiekin.Azkenik, klima hotza da, elur eta prezipitazioekin neguan.

Barrualdeko eremua (horiz), Ebroko Depresioan eta bi azpimesetetan kokatzen da. Inguru fisikoari dagokionez, Erliebean haran zabalak, mahaiak eta mendilepoak (nahiko altuak) bereizten dira Eta bi lurzoru mota daude. Siziliezkoan, materiala (granitoa) gogorra da eta Abeltzaintza (txerriak) eta basogintza jarduten dira eremu batzuetan; material Biguinaren gainean berriz, zerealak ekoizteko arte eta artelatz basoak Desagertzen ari dira pixkanaka. Arbel buztintsuaren gainean ordea, lehorreko Nekazaritza da nagusi. Kareharrizko lurrei dagokienez, rezsinak (gutxi Garatutako lurzoruak) bereizten dira. Nekazal egituran, biztanleria emigrantea Denez, biztanleria galtzen ari da. Populamendua kontzentratua da herri txiki (Duero eta Ebroko arroetan) eta handietan (hegoaldean). Bestalde, minifundio (Duero eta Ebroko haranetan) nahiz latifundioak (Salamanka, GAztela-Mantxa, Extremadura eta Aragoiko lehorreko lurretan) bereizten dira. Lurraren Erabilerari dagokionez, nekazaritza lehorrekoa (mahai eta landazabalak) da, Tradizionalki laborantza estensiboekin (garia, lekalea...). Laborantza Ureztatua da ibarretan, modernizatzeko joerarekin. Abeltzaintza tradizionalki Estensiboa da, non behi hazienda nagusitzen den. Baso-ustiapenak garrantzia du Soriako altzari industriarako. Azkenik, klima mediterraneo kontinentala da, Prezipitazio gutxi, negu hotz eta uda lehorrekin.

Mediterranear kostaldea (laranjaz), Mediterraneoko itsasertzean, Guadalquivir-eko ibarrean eta Balear Uharteetan Kokatzen da. Inguru fisikoari dagokionez, erliebea malkartsua da, laua Kostaldean eta menditsua barrurantz. Lurzoruak bi motatakoak dira: kareharrizko Lurretan rezsinak aurki daitezke Mantxa eta Andaluzian. Bestalde, lurzori gorri Mediterraneoak bereizten dira. Buztinezko lurretan lur beltzak ditugu, Heetasuna eta nutrienteak gordetzeko ahalmena dutenak, lehorreko zereal-lur Onenak izatea lortuz (Guadalquivir-eko depresioan). Nekazal egiturei Dagokienez, biztanle kopuru handia dago eta populamendua sakabanatua baina Konzentratzeko joerarekin. Jabetza latifundio (Andaluzia) eta minifundioetan (Katalunia) antolatzen da. Lurraren erabilerari dagokionez, nekazaritza era Guztietakoa da (ureztatuta-baratzagintza eta frutikultura gehi lora produkzio Handia katalunia eta Valentzia n- eta lehorrekoa- nekazaritza barrualdeko Lurraldeetan eta Guadalquivir-eko harenean), baita abeltzaintza ere (intensiboa- Behi/txerriak katalunian-, estensiboa-ardial lehorreko lurretan- eta Zezenak-Guadalquivirgo ertzean-).

Kanariak (gorriz), sumendi lurralde Malkartsua da non klima beroa denez, prezipitazioak urriak eta irregularrak Diran. Inguru fisikoari dagokionez, nekazal biztanleria murrizten ari da beste Sektore batzuk mesedetuz (adb: turismoa) eta populamendua, herri txikietan Biltzen da. Jabetzan kontrasteak daude (barrualdean jabetza txikiak eta Kostaldean handiak). Lurraren erabilerari dagokionez, nekazaritza jarduera Nagusia da: kostan, esportaziorako nekazaritza, ureztatua, negutegiko Laborantza eta landatze tropikalak eta barrualdean auto kontsumorako lehorreko Polilaborantza. Abeltzaintzari dagokionez, nekazaritzako lugorriak Aprobetxatuz, ardi eta ahuntzak gailentzen dira modu estensibo batean; hala Ere, eskasa da jarduera hau.

Entradas relacionadas: