Nekazaritza intentsiboa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,82 KB

ONDORIOAK

Merkatu-nekazaritzak ondorio handiak ditu prezioetan, merkatuan eta produktuen banaketan.

·Produktibitate handiak soberakinak sortzen ditu, eta prezioek behera egiten dute soberakinen ondorioz. Horrela, produktuak hobeto lehiatzen dira merkatuan.

·Prezioak orobat dira apalak, hain zuzen, estatu garatuetako gobemuek batzuetan diru-laguntzak ematen dizkietelako nekazariei. Diru—laguntza horiek desabantailan jartzen dituzte garatzen ari diren herrialdeetako nekazaritza-
Produktuak; izan ere, ezin dute Iehiatu diruz lagundutako prezioarekin.

·Produktu kantitate handiak ekoizten direnez, errentagarria (eta beharrezkoa) da garraio espezializatuak erabiltzea. Garraio horiek kontserbazio-teknika aurreratuak djtuzte, produktua ahalik eta egoera onenean irits dadin saltokira.

·Horretaz gainera, merkaturatzea bizkortu egiten da. Ekoizpena leku jakin batean biltzen da, eta handizkariek ez dute zertan leku askotara jo, behar dituzten produktuak lortzeko (handizkariek produktuak erosten dizkiete nekazariei, gero saltokietan saltzeko).

Nekazaritza mota horrek baditu, halaber, ondorio txar batzuk.

·Ongarri kimikoak gehiegikeriaz erabiltzeak kutsatu egiten ditu lurzoruak eta akuiferoetako urak, eta oso prozesu luzea da horiek leheneratzea. Kutsadurak eragina izan dezake kontsumitzen ditugun elikagaietan, eta, beraz, gure osasunean.

·Bestalde, ureztapen-sistema modernoek ur asko behar izaten dute, eta akuiferoak gehiegi ustiatzea

Dakar horrek


·Halaber, lursailen mekanizazioaren ondorioz, Landaguneetatik joaten ari da biztanleria, poliki-poliki, eta landaguneetan geratzen den biztanleria zahartzen ari da.


GARATZEN ARI DIREN ESKUALDEETAKO NEKAZARITZA

Garatzen ari diren eskualdeetan, oraindik ere garrantzi handia du nekazaritzak.

Herrialde horietan, bi nekazaritza mota daude aldi berean. Batetik, nekazaritza tradizionala dago. Baliabide gutxiko nekazariek jarduten dute nekazaritza mota horretan: lurra lantzen dute, elikagaiak lortzeko. Bestalde, leku askotan, plantazio handiak ageri dira. Plantazio horiek multinazional boteretsuen interesei lotuta daude (multinazionalek merkaturatzen dute ekoizpena).


IRAUPENEZKO NEKAZARITZA

Iraupenezko nekazaritzaren helburu nagusia da elikagaiak lortzea nekazari-familiarentzat. Nekazaritza mota hori ustiategi txikietan egiten da. Janaria urte osoan izango dutela bermatzeko, nekazariek zenbait produktu hazten dituzte aldi berean. Heltzen direnean biltzen dituzte landareak.

Erabiltzen dituzten nekazaritzarako teknikak eta tresnak zaharkituak dira. I-Iorregatik, nekazaritza-lanak egiteko, ahalegin handia egin behar da, eta produktibitatea oso txikia da.

Nekazari horiek ezin dituzte aurrerapen teknologikoak eskuratu. Hori dela eta, faktore fisikoen oso mende dago nekazaritza.

Iraupenezko nekazaritzaren barruan, zenbait mota daude:
luberri-nekazaritza edo nekazaritza ibiltaria,

lehorreko nekazaritza sedentarioa, eta montzoi-nekazaritza ureztatua.

Luberri-nekazaritza edo nekazaritza ibiltaria

Luberri-nekazaritza edo nekazaritza ibiltaria da ustiapen mota zaharrena. Ekuatore Afrikako eskualdeetan, Amazonas ibaiaren arroan, Erdialdeko Amerikan eta Asiaren hegoaldean egiten dute nekazaritza mota hori.

Eskualde horietan, batez ere zerealak —artatxikia, kasu— eta zenbait tuberkulu —esaterako, fiamea eta manioka— landatzen dituzte.

Lurra lantzeko tekniketako bat basoko eremu bat bakantzean datza, zuhaitzak moztuz eta errez. Errautsak erabiltzen dira gero lurra ongarritzeko. Denbora bat igaro ostean, lurrak agortu egiten dira, eta bertan behera uzten dira.

Lur horiek ez dira oso emankorrak, eta higadura-arrisku handia dute; izan ere, landare-estalkia galtzean, aurrera egiten du basamortutzeak.

Entradas relacionadas: