Nekazaritza exodoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,98 KB

Iraultza demografikoa

XVIII. Mendera arte, Britainia Handiko biztanleriak hazkunde motela,jaiotza-tasa altua, baina heriotza-tasa ere. 2.Erdian, hazkunde demografiko handi eta jarraitua hasi. Arrazoi nagusia izan zen heriotza-tasak behera egin zuela eta jaiotza-tasak altua izaten jarraitu zuela. 

Heriotza-tasak behera zenbait arrazoigatik:•Izurri eta epidemiek behera.• Elikadura hobetu, biztanleak gutxiago gaixotzen ziren. • Aurrerapenak higienean, bai pertsonalean (xaboia erabiltzea; kotoizko arropa erabiltzea...) bai publikoan (edateko uraren hornikuntza hobea, kaleak garbitzeko zerbitzua)aurrerapenak motelak izan.

  • Osasungintzan hobekuntzak. Edward Jenner zientzialariak baztangaren aurkako

txertoa asmatu zuen eta ospitale berriak eraiki ziren.

Hazkunde demografikoarekin, nekazaritzako eta industriako produktuen eskariak gora egin zuen, eta fabrika berrietan lan egiteko langile gehiago zeuden.


Nekazaritza-iraultza

• Nekazaritzarako teknikak hobetu. Lurra lugorri uztearen ordez, laboreak lau urtean behin

txandakatzen hasi (Norfolk sistema) lau zatitan banatzen zen, eta garia, arbia,

garagarra eta hirusta landatzen ziren txandaka.Arbia eta hirustak ganadua elikatzeko erabiltzen ziren, eta beraz, ganadu gehiago eduki zitekeen, bai eta sailak emankor bihurtzeko animalia-ongarri gehiago ere. XVIII. Mendearen amaiera aldera, zurezko goldea

ren ordez burdinazko goldea erabiltzen hasi ziren. Aurrerago, makina berriak gehitu zituzten

ereiteko makinak, garia jotzeko makinak eta uzta biltzeko makinak. 

• Nekazaritzako egiturak eraldatu ziren.Iraultza liberalen ondorioz, lurrek jaunen jabetzakoak edo guztiek ustia zitzaketen herri-lurrak izateari utzi zioten, eta jabetza pribatu bihurtu ziren. Burgesak lursailak erosten hasi ziren, haietan inbertitu eta irabaziak lortzeko asmoz.

• Erreformak abeltzaintzan. Lurren zati bat ganaduarentzako bazka ekoizteko erabili zen.

Lehen sektorearen ekoizpenak gora egin zuen XVIII. Nekazariek diru-sarrera handiagoak lortu zituzten, eta aurreztu eta kapitala sortu ahal izan zuten. Batzuek aurrezki horiek industrian edo bankuetan inbertitu zituzten.


Pentsaera berri bat

Hazkunde demografikoaz eta nekazaritza-iraultzaz gain, beste baldintza batzuek ere erraztu zuten Britainia Handian hazkunde ekonomikoa gertatzea:

• Merkatu zabalak zituen. Britainia Handiak barne-merkatu sendo bat zuen,komunikazio-bide onak zituelako eta ez zuelako barne-aduanarik. Gainera, itsasoz bestaldeko hainbat koloniatan saltzen zituen salgaiak. Merkataritzan irabazi handiak egon ziren,eta industria berrietan inbertitu ziren. 

• Pentsaera berri bat agertu zen. Britainiar burgesiak inbertitzeko, enpresa-arriskuak hartzeko etairabaziak bilatzeko jarrera irekia zuen, eta Parlamentuko legeen babesa jasotzen zuen.

• Burdina-meatze eta ikatz-meatze ugari zeuden. Beharrezkoak ziren fabrika berriak martxan jartzeko.


2. Lehenindustria iraultza

Lantegietatik fabriketara

XVIII. Arte, manufaktura-lanak lantegi txikitan egiten ziren, eskuz egiten zen lan, tresna sinpleekin. Eskulangile bakoitzak objektuak osorik ekoizten zituen, eta bere lan-erritmoa kontrolatzen zuen.

XVIII. 2. Erdian, zenbait makina asmatu Britainia Handian; makina horiek leku handia eta inbertsio garestiak behar zituzten. Horrela, lantegien ordez fabrikak sortzen hasi ziren;langileek makinekin lan egiteko instalazio handiak. Lehen makinek energia hidraulikoarekin funtzionatzen, baina gutxira energia iturri berri bat agertu, lurruna, James Wattek lurrun-makina patentatu zuenean.

Fabrikak eraikitzean, industria-jarduerak toki jakin batzuetan pilatu ziren. Gainera, lan egiteko modua ere aldatu: langile bakoitzak ekoizpen prozesuko zeregin jakin batean espezializatu behar zen (lanbanaketa), ordutegi finko bateta makinak ezarritako erritmoan lan egin behar.

Lan-banaketak produktibitatea areagotu; langile bakoitzak eskulangile batek denbora

berean ekoitziko lituzkeen baino pieza gehiago ekoitz zitzakeen. Horregatik,fabrikazio-kostuak merkatu eta produktuen prezioak jaitsi.


• Sektore nagusiak: ehungintza

Britania handiko kotoi industriak lehengai ugari eta merkea zuen: kolonietatik britania handira iristen zen kotoia. Kotoi industria izan zen 1. Berrikuntza teknikoak aplikatu ziren. Makinak lurrunaren bidez mugitzen hasi zirenean brit handiko ehungintzako ekoizpena asko hazi zen. Britaniar ehunak merkeak eta kalitate onekoak ziren, eta azkar zabaldu ziren nazioarteko merkatuetan. 


• Sektore nagusiak: industria siderurgikoa


XVIII. Arte, egur-ikatza basoetatik lortzen zuten, eta hori zen burdina ekoizteko erabiltzen zuten energia-iturria. XVIII. Hasieran, egur-ikatza urritzen hasi eta beste erregai bat bilatu behar. 1709an, Abraham Darbyk koke-ikatza (harrikatza),BritHan oso ugaria zen ikatz mota bat, erabili zuen lehen aldiz burdin mea galdatzeko. Denaden, prozesu horrek kostu handia zuen, eta lortutako burdina hauskorregia zen.Probak egin ziren arazoa konpontzeko, eta

azkenik, XVIII. Amaieran, kalitate oneko burdina finduzko lingoteak eskala handian ekoizteko prozedura berri bat patentatu zuen HenryCortek Horrela, labe garai modernoak eraiki

ziren, eta burdinaren eskaria eta ekoizpena handitu ziren. Material hori makinak eta erremintakegiteko erabiltzen zen.


Liberalismo ekonomikoa

Industrializazio-prozesuarekin batera, Mendebaldean zabaldu zen doktrina ekonomiko berri bat izan zen.Adam Smith eskoziarra.Pentsalari horren ustez, askatasun ekonomikoaren

printzipioak zuzendu behar zuen ekonomiaren jarduera; hau da, enpresak sortzeko, langileak kontratatzeko eta produktuen prezioak eta baldintzak finkatzeko askatasun osoa utzi behar zen. Beraz, Antzinako Erregimeneko gremioak hazkunde ekonomikorako oztopo bat ziren.Bestalde, estatuak ez zuen ekonomian parte hartubehar; merkatua berez doitzen zen, merkatuko esku ikusezina deritzonaren bidez. Horrek esan nahi du eskaintzaren eta eskariaren legeak erregulatzen zituela produktuen prezioak eta langileen soldatak. Horrela, produktuen edo langileen eskaintza handia bazen eta eskaria txikia, prezioek eta soldatek behera egingo zuten; eskaintza txikia eta eskaria handia bazen, prezioek eta soldatek

gora egingo zuten. Adam Smith lan-banaketaren alde zegoen.


4. Bigarren Industria iraultza 1870etik aurrera

Energia-iturri eta industria berriak. 2 ziren: •elektrizitatea industrian aplikatu makinak mugitzeko •petrolioa automobiletan. Ehungintzaren ordez, •Siderurgia hobetu•Industria kimikoa lehengai berriak produktu berriak egiteko eta dinamita asmatu•Industria elektrikoa elektrizitates ekoitzi.


Enpresa handia eta banku modernoa 

Industria Iraultzaren hasieran, enpresa gehienak txikiak ziren eta pertsona edo familia bakar baten eskuetan zeuden. Sozietate anonimoak, bankuak. Horrela finantza kapitalismoa sortu zen. 

Ekoizpen-sistema berritzaileak XIX amaieran ek handitzeko sistema berriak aplikatu. Frederic W.Taylor taylorismoa sortu; ekoizpen prozesua zeregin txikitan banantzen zen eta bak iraupena konometratzen. Langile bakoitza zeregin batean espezializatzen eta egindako lanarekiko soldata proportzionala jasotzen. Fordismoa  Henry Ford kateko lana aplikatu bere auto fabriketan. Produktuak langile batetik bestera igarotzen ziren denbora ez galtzeko. Langile bak ekoizten zuen produktu kop handitzen zen. Serieko ekoizpena aplikatu; produktu bat kantitate handitan ekoizten zen, industrialki diseinatutako hainbat pieza berdinetatik abiatuta. Prezioak jeistea lortu zuen. Inbertsio handiak egiteko beharra eta merkatuak kontrolatzeko nahia zirea eta enpresak bat egin zuten edo akordioak sinatu. Zenbai enpresa-kontzentrazio mota sortu ziren: Kartela,Holdinga,Trusta.


9.Langile-mugimenduaren sorrera

1.Urratsak: ludismoa eta sindikatua langileak fabriketan pilatuta lan egitean beren ln baldintzak gogorrez konturatu ziren eta hobetzen saiatu. Sodatapeko langilek lan baldintzak hobetzeko egindako ekimen kolektiboen multzoari langile mugimendua da. Ludismo(NeddLudd)Lan baldintza txarren aurkako 1. Erreakzioak espontaneoak izn ziren eta langile asko makinak txikitu zituzten. Lanean eta politikan eragiteko antolatutako 1. Mugimendua Kartismoa izan zen.1838-48ra.


Langileen ideologia:marx eta anark Karl Marx maxismoaren edo sozialismo zientifikoaren teorialari nagusienetako bat(Friedrich Engels) Adierazi zuten gizarte industrialetan zapaltzaileen eta zapalduen arteko klase borroka zegoela. Tzaileak burgesak eta palduak langileak. Marxek proposatu iraultza bat hastea langileei bot emateko. Iraultzaren 1. Fasean proletarioen diktadura egongo zen, estatuak gizartea arautzeko; gero gizarte komunista ezarriko zen, gizarte klaserik eta jabetza pribaturik gabea. Orduan estatua desagertuuko zen. Langileen alderdiek eta erakundeek politikan parte hartzea ere defendatzen zuen, horregatik sortu ziren alderdi sozialistak. Anarkismoa Joseph Proudhon eta Mikhail Bakunim. Estatu forma ororen aurka zeuden.


Langileen internazionalak langile erakundeek 1. Lngileen nazioarteko elkartea(LNE)sortu. Elkartea handik gutxira desagertu, sozialisten eta anarkisten arteko desadostasunengatik. Burusagi sozialista batzuek Internazional Sozialista sortu. Erakunde horrek langile mugimenduaren sinbolo batzuk sortu zituen; maiatzaren lehena. Pixkanaka lang mugimenduak lorpen egin zituen: lanaldia murriztea, haurren lana mugatzea..



Entradas relacionadas: