Nazionalismo sakabanatzailea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,95 KB

FRANTZIAKO BIGARREN IMPERIOA Luis Napoleon Bonaparte Bigarren Errepublikako presidente bihurtu zen hauteskundeen ondoren. Kargu horretara iristeko, asko lagundu zioten bere familia jatorriak 1848ko Konstituzioaren arabera, presidente batek lau urte agintean eginez gero ez zegoen presidente hura kargurako berriro aukeratzerik. Neurri haren kontrako estatu kolpea jo zuen Luis Napoleonek, gudarostearen eta burgesiaren laguntzaz. Napoleonen koroatzearen urteurrena—, eta erakundeetatik at gobernatzen hasi zen:

  • Gizonezkoen sufragio unibertsala aldarrikatu zuen.

  • 1852ko Konstituzioa idazteko lanak zuzendu zituen.

  • Herri plebiszitua egin zuen 1852ko abenduaren 2an, eta bere burua enperadore izendatu zuen, Napoleon III.A izenez. Horrela sortu zen Bigarren Inperioa.

Napoleon III.A nazioaren defendatzaile sutsu eta «enperadore sozialista» Erregimen populista* eta autoritarioa ezarri zuen (berak hartzen zituen erabakiak, Asanblea Nazionala aintzat hartu gabe).

- Barne politikan, Napoleon III.Ak politika ekonomiko interbentzionista egin ahal izan zuen, nekazaritzako hobekuntzek, industria iraultzak, trenbideak eta lurrun ontziek ekarritako onurei esker. Inbertsio publikoak bultzatu zituen eta  inbertsio pribatuak mesedetu zituen. Kanpo politikan, Napoleon III.Ak; Italian, piemontetar abertzaleekin bat egin zuen, Austriaren kontra (1859). —gaur egun, Vietnam hegoaldea— konkistatu zuen (1861), baita Senegal ere, talde militar bat ezarri zuen Aita Santuaren zerbitzura Erroman, Italiaren saiakera anexionistetatik babesteko.

1870ean, gerra lehertu zen Frantziaren eta Prusiaren artean, Espainiako tronua hutsik zegoela-eta lehian sartu baitziren. Prusiako gudarosteak, Alemania Iparraldeko Konfederazioaren eta haren armada ongi hornituaren laguntzaz, mendean hartu zituen frantsesak Sedango Guduan, eta Napoleon III.A preso hartu zuten. Frantzia-Prusia Gerrak(1870eko uztaila – 1871ko urtarila) Bigarren Inperioaren amaiera ekarri zuen.

Erregimen populista

Eredu politikoa, zeinetan agintaria ahalegintzen baita herri masen babes aktiboa bere ingurura biltzen, tarteko erakundeen laguntzarik gabe.

XIX. MENDEKO NAZIONALISMOAK

Napoleonek Frantziako Iraultzaren balio unibertsalen arabera antolatu nahi zuen Europa. Sentimendu horiei entzungor egin zien Vienako Biltzarrak, ordea, eta subiranoen interesen neurriko ordena ezarri zuen Europan, herrien nahiak alboratuta. Errestaurazioan zehar, indarra hartuz joan zen nazionalismoa, Europako herrietan. Mugimendu politiko horren arabera, hauxe zen nazioa: hainbat elementu komun bereizgarri zituen —hala nola hizkuntza, erlijioa, etnia, historia, tradizioa, kultura— Nazionalistek autonomia handiagoa eskatu zuten beren herrientzat, baita independentzia ere, nazio-estatu
*modura. Bi nazionalismo mota bereizi ziren:

Nazionalismo bateratzailea


nazionalitate barreiatu bat estatu bakarrean biltzeko xedea zuen (Alemaniaren eta Italiaren tankeran).
Nazionalismo banatzailea:
estatu independenteen sorrera aldarrikatzen zuen, nazionalitateen arabera. Nazionalismo mota hau nagusitu zen Hungarian (Austriako Inperioaren barruan zegoen) eta Otomandar Inperioaren eta Austriako Inperioaren mendeko Balkanetako herrietan.


Entradas relacionadas: