Nazioen Elkartearen porrota eta Bigarren Mundu Gerra
Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,61 KB
Nazioen Elkartearen eraginkortasunik eza faxismoaren aurka
- A. 1929ko krisiak ondorio politiko eta sozial larriak izan zituen.
- B. Japoniak, Italiak eta Alemaniak kanpo-politika erasotzaileak eta espantsionistak hasi zituzten.
- C. Nazionalismo basatia eta aberriarekiko harrokeria bultzatu zituzten.
- D. Japoniak Mantxuria inbaditu zuen (1931). Nazioen Elkarteak ezin izan zuen inbasioa galarazi eta Japonia zigortzeko erakundetik botatzen dute (1933).
- E. 1933. urtean, Hitler Alemaniako kantziller hautatu zuten.
- F. 1935. urtean, Italiak Etiopia inbaditu zuen. Nazioen Elkarteak zigorrak ezarri zizkion Italiari; Italiak onartu ez zituenez, erakundetik bota zuten (1937).
Aliantzak eta tentsioak
- Nortzuen harremanak indartu ziren? Italia eta Alemania.
- Ondorioz: Erroma-Berlin ardatza sortu zen (1936).
- Zer sinatu zuen Hitlerrek? Nortzuekin? Antikomintern ituna, Japoniarekin eta geroago Italiarekin, SESBren aurka.
- Zer onartu zuten Europako potentziek? Zergatik? Alemaniaren eskakizun guztiak onartu zituzten, beste gerra bat piztu ez zedin.
- Zer hasi zuen Alemaniak Europan? Zer inbaditu zuten? Alemaniak espantsio-prozesua hasi zuen Europan: Austria, Txekoslovakia eta Sudeteak.
- Zer nahi zuen Hitlerrek? Hitlerrek Polonia ere nahi zuen.
- Nola zegoen babestuta Polonia? Babes-itunak zituzten sinatuta Frantzia eta Britainia Handiarekin.
- Zer sinatu zuen Alemaniak? Norekin? SESBrekin, itun sekretu bat; itunaren arabera, Polonia banatuko zuten.
- Zer inbaditu zuen Alemaniak? Alemaniak Polonia inbaditu zuen.
- Ondorioz: Bigarren Mundu Gerra hasi zen.
Bake konferentziak: Yalta eta Potsdam
1. Yaltako konferentzia
- A. Ekialdeko Europan hauteskunde libre eta demokratikoak egingo zirela esan zuen Stalinek, baina mendebaldeko ikuskapenik onartu ez zuenez, ezerezean gelditu zen.
- B. Alemania armadarik gabe geratu eta lau zatitan banatu zen (AEB, SESB, Britainia Handia, Frantzia).
- C. Nazio Batuen Erakundea sortzea proposatu zen bakeari eusteko.
2. Potsdamgo konferentzia
- A. Aliatuen arteko desadostasun handiak agerian jartzen hasi ziren.
- B. Stalinen jokaera gogorra izan zen.