Nazioarteko Tratatugintza: Eratze-Prozesua eta Faseak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB

Arau konbentzionalen eratze-prozesua: Tratatugintza

Hasierako unea

Hasierako une honen helburu bakarra testua sortzea da; ez da obligaziorik sortzen, testu bat idaztea besterik ez. Une honetan testu batekin amaitzen dugu, baina ez du ondorio juridikorik momentuz; "hilda" dagoela esan daiteke.

Negoziaketa

Interesa aurkeztu eta edukia negoziatzen hasten den fase kreatiboa da.

Onartzea

Negoziaketari amaiera ematen dion fasea da. Momentu jakin batean, estatuek uste dute negoziatutakoa paperean behar bezala islatuta dagoela.

Kautotzea (Estatu negoziatzailea)

Autentifikazioa: oso fase formala da. Honekin, onartu den testu hori sinatu egiten dute, eta horrekin testua behin betikoa dela adierazten dute. Hemendik aurrera obligazioak jaso beharko dituzte. Ados egon ala ez, ezin da gehiago moldatu.

Lehen hiru fase hauetan parte hartzen dutenak estatu negoziatzaileak dira. Zertarako jarri izena? Gerta litekeelako gero obligaziorik ez hartzea; tratatuan ez sartzeko aukera baitute.

Bukaerako unea

Honen bidez, tratatuan jasotzen dutena bere egingo dute eta bere burua lotuko dute. Barne-ordenamendura eramango dute tratatua, aztertzeko ea barne-ordenamendu bakoitzak onartzen duen. Estatu bakoitzak modu ezberdinetan ematen du onarpena, bakoitzak bere sistema propioa baitu.

Adostasuna (Estatu kontratantea)

Estatu bakoitzak bere burua lotzeko prest dagoen ala ez esaten du. Adostasun hau ematen dutenak estatu kontratanteak izango dira, bere burua lotzeko prest agertu direlako. Tratatua arau tipikoa denez, nik adostasuna eman dezaket, baina aurrekoak ere kontsentsua eman beharko du.

Indarrean sartzea (Kide Estatua)

Hemen Estatu kide (Estatu alderdiak edo miembro) bihurtzen gara. Une horretan tratatua "bizirik" egongo da, eta eskubide zein obligazio guztiak indarrean egongo dira.

Gordailutzea (Depositoa)

Hauek ez dira faseak, prozesuan ematen diren bi elementu garrantzitsu baizik:

  • Gordailutzea: Kopia bakarrean jasotzen denean tratatua, behin kautotuta, gordailuzainari emango zaio estatu bakoitzaren adostasuna jasotzeko. Adostasun kopuru minimo bat dagoenean, indarrean dagoela esango da.

Argitarapena

Nazioarteko ordenamenduan argitarapenak ez du garrantzi handirik, baina barne-ordenamenduan bai. Argitaratu gabeko arau bat ez baita aplikagarria. Nazioartean indarrean egon daiteke, baina argitaratu ezean, ez zaigu exijigarria.

Zenbaitetan arazoak sortzen dira: hiritarrok ez ditugu betetzen, baina gure estatua obligatuta dago. Beraz, erantzukizuna sor daiteke.

Fede ona prozesuan

Prozesu osoan zehar fede onez jokatzea ezinbesteko printzipioa da.

Entradas relacionadas: