Nazioarteko Enpresa-Jardueraren Gakoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,66 KB
1. Enpresa-jardueraren etika
A) Herrialde batzuetan enpresek botika batzuk sal ditzakete legearen arabera, nahiz eta botika horiek herrialde garatuetan debekatuta egon osasunerako arriskutsuak direlako. Adibidez, multinazional farmazeutiko batek herrialde pobre batean sendagai bat saltzen badu, nahiz eta jakin kaltegarriak izan daitezkeela, jarduera hori legala izan daiteke, baina ez da etikoa, pertsonen osasuna arriskuan jartzen duelako.
B) Herrialde batzuetan ohikoa izan daiteke administrazioarekin tramiteak azkartzeko “ordainketa txikiak” edo opariak ematea. Kulturaren ikuspegitik onartua egon daiteke, baina nire ustez ez da etikoa, berdintasuna eta gardentasuna hausten dituelako, eta ustelkeriaren antzeko praktikak bultzatzen dituelako.
C) Legea betetzeko: Jokabide etikoak askotan legea errespetatzea dakar. Adibidea: enpresa batek ez baditu kutsadura-arauak betetzen, zigorrak jaso ditzake. Kanpo-begiraleen presioagatik: Jarduera ez-etikoak publiko egin daitezke eta enpresaren irudia kaltetu. Adibidea: lan-baldintza txarrak salatzen direnean, kontsumitzaileek boikota egin dezakete. Lehiatzeko abantaila lortzeko: Portaera etikoak konfiantza sortzen du eta bezero gehiago erakartzen ditu. Adibidea: ingurumenarekiko arduratsua den enpresa batek irudi hobea izango du merkatuan.
2. Nazioarteko ordainketa-bermeak
- Kreditu dokumentarioa: Banku batek bermatzen du ordainketa. Inportatzailearen bankuak konpromisoa hartzen du esportatzaileari ordaintzeko, baldintza batzuk betetzen badira (adibidez, dokumentuak aurkeztea). Horrela, esportatzaileak segurtasuna du kobratuko duela.
- Esportazio-kreditu asegurua: Aseguru-konpainia batek estaltzen du ez-ordaintzeko arriskua. Inportatzaileak ez badu ordaintzen, aseguruak esportatzaileari kaltearen zati bat ordaintzen dio.
3. Merkataritza-politikak eta babes neurriak
A) Herrialde batek bere esportazioak murrizten ditu beste herrialdearen presioz. Adibidea: Japoniak auto gutxiago esportatzea AEBetara.
B) Gobernuak bertako produktuak erostea lehenesten du. Adibidea: Estatuak bertako enpresei erosten dizkie materialak, atzerrikoen ordez.
C) Prezio oso baxuekin saltzen duten atzerriko enpresen aurkako neurriak. Adibidea: herrialde batek zerga bereziak jartzen dizkie merkeegi saltzen diren produktuei.
4. Merkataritza-distantziak eta faktoreak
A) Herrialdeen arteko merkataritza handiagoa izango da, ekonomia handiak badira eta elkarrengandik hurbil badaude.
B) Faktore eragileak:
- Distantzia kulturala: Hizkuntza edo ohitura ezberdinak merkataritza gutxitzen dute.
- Distantzia administratiboa: Lege edo politika desberdinak (muga-zergak).
- Distantzia geografikoa: Garraio kostuak.
- Distantzia ekonomikoa: Garapen-maila desberdina.
- Harreman historikoak: Lotura historikoek merkataritza errazten dute.
5. Atzerriko inbertsioaren arrazoiak
A) Merkatu handietan eta hazten ari direnetan sartzeko.
B) Baliabide naturalak ustiatzeko.
C) Enpresen pilaketa (klusterrak), ezagutzaren onurak aprobetxatzeko.
D) Lehiakideei jarraitzeko, merkatuan atzean ez geratzeko.
6. Nazioarteko merkataritzari buruzko jarrerak
Jarrera liberala, marxista eta pragmatikoa bereizten dira. Nire ustez, jarrera egokiena pragmatikoa da, alde onak eta txarrak aztertzen dituelako.