Narrazio testu baten gaia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,88 KB

1.TESTUA: GASPA MELCHOR JOVELLANOS


KOKAPENA EDO SAILKAPENA


Testu hau, 1. Mailako testu historiko zirkunstantziala (ekonomikoa) da. 1984. Urtean hasi zen Gaspar Melchor Jovellanos, politikari ilustratua idazten.


1784. Urtea hasi zen Jovellanos, Espainiako politikari ilustratu nagusienetako, nekazaritzaren erreformen buruzko idatzi hau idazten.Garai honetan, Carlo III.Ak zuen erregetza eta Madrilgo Elkarte ekonomikoari eskatutako idatzia Gaztelako kontseiluarentzat idatzi zuen Jovellanosek.

Carlos IV.A zen idatzi hau argitaratutako garaiko erregea, hau da 1795 urtea, beraz borboindarren erreformen garaiko.


Nahiz eta pertsona ilustratzaile garrantzitxu bat izan Espainian, Jovellanos idazle bikaina, legegizon eta politikaria, goimailako administrazioan kargutan ibilia izan zen. Berak, hainbat ensayo ezagun idatzi zituen hezkuntza eta politikaren erreformei buruz, testu hau adibidez.


Aurrean dugun testua 1. Mailako testu historikoa da idazlea eta idatziaren gaia, garaikideak direlako. Aipatzekoa da, testua ez dagoela osorik idatzian horrelako kasuak: (...) ageri direlako. Testu hau indibiduala da, pertsona bakar batek sinatu duelako. Nekazaritzaren eta ekonomiaren garapena helburuarekin idatzia da, bide hori sustatzeko irtenbide eta neurriak ezarriz. Erakunde bati zuzendua dagoenez, kasu honetan Gaztelako Kontseiluarentzat, testu publiko baten aurrean gaudela esan genezake, eta horregatik edozeinek irakurtzeko aukera du.


Edukiari dagokionez, esan dezakegu testu hau sozial ekonomikoa dela. Alderdi sozialaren aldetik, klase sozialei eragiten dien gaiari buruz hitz egiten du, klase tarteko ezberdintasuna oso nabaria da eta nekazaritza arloko legek ezabatzen badira sozietate guztian izango du eragina batzuk lurren jabe direlako eta besteak  lurrak lantzeko eskubidea bakarrik dutelako. Testuak dioen moduan, mayorazgoak desagertzeko aukera paregabea da eta horrela proletargoak lurrak izateko aukera izango du. Berdintasuna eta gizartearen garapena izanik helburu.


AZTERKETA EDO IDEIA NAGUSIEN ANTOLAKETA

Testu honen azterketa kontutan hartuz, esan dezakegu, testu hau bi paragrafotan egituratua dagoela. Lehenengo paragrafoan ideia nagusia ageri da, hau da, nekazaritzaren erreformarako lehen premiazko eskaera luzatzen du, “la primera providencia que la nación reclama…”  Erregeak, lurren inguruko erabaki hartzea da helburu.


Bigarren paragrafoari dagokionez, legediaren indargabetzeak izan ditzakeen ondorioez hitz egite du, maiorazgoen ahulezia eta desagertzeko puntura iritsi arte.

-------------------------------

HIZTEGIA:

Erret Fabrika: Borboitarrek frantziako eredua jarraituz eginiko fabrikak non luxuzko produktuak egiten ziren.

Erregimen Zaharra: Iraultza burgesa zein industria iraultzaren aurreko garaia, XVI eta XVIII. Mendeen arteko garaia.

Gorte estamentala: Hirietako estatu bakoitzeko zuzendari edo ordezkari bat aukeratu erregeari aholkuak emateko.

Planta berriko dekretua: Borboitarren zentralismoa. Foruak ezabatu zieten batzuei bakarrik.

Gremioak:Artisau elkarteak ziren. Arlo batean lan egiteko gremio baten barruanegon behar zinen. Horrela produktuen produkzioa gremioen menpe egotea lortzen zuten.

Mesta: Artzaien elkartea 1363an sortua. Espaniakoekonomian artilea oso garrantzitsua zelako.

Inkisizioa:Errege katolikoen garaian sortua erlijio desbideratzea kontrolatzeko. Auzitegi ortodosoa zen eta honen bidez kontrol soziala lortzen zuten.

Merkataritza koloniala: Espainiak hainbat herrialde kolonizatzean merkatu bat sortu zen haien artean non espainiaren ekonomiaren oinarria bihurtu zen.

Monarkia absolutua: Gobernu mota bat da non botere guztialerregearen esku gelditzen dira. Agintea jainkoarengandik zetorrela argudiatzen zuen.

Caracasko errege konpainia gipuzkoarra: Gipuzkoar merkataritza konpainia bat zen non monopolioa izan zuen Venezuelarekiko merkataritzan.


Entradas relacionadas: