Narratzaile orojakilea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,43 KB

NARRAZIOA:


pertsonaien inguruan, leku eta denbora jakin bateko gertakizun edo fikzioa, narratzaileak kontatua.

TESTU MOTAK:


-Literatura:Ipuina, eleberria, kondaira, biografia, autobiografia, epika, erromantzea, alegia-fabula, poema, antzerkia ...
-Komunikabideak:Albistea, kronika, erreportajea, dokumentala, iragarkia, komikia, marrazki bizidunak, albistegia (TB, irratia)
-Instituzioetako harremanak:Akta, argiketa, aitorpena, ofizio edo eskutitz ofizial ,...
-Pertsona arteko harremanak:
Eskutitza, egunkaria, postala, telegrama, oharra, mandatua, gonbidapena ...
-Ikasketak:
Buruketa, historia kontakizuna...


(1)KONTAKETA-TEKNIKA:


Gutxitan agertzen da narrazio huts moduan, dena narrazio. Beste kontaketa teknikak ere tartekatzen dira:
1-Narrazioa. Narratzaileak narratu, kontatu egiten ditu gertakizunak.
2-Deskribapena. Pertsonaien eta leku ezberdinen deskribaketa.
3-Elkarrizketa. Fikzioko pertsonaiak elkarren artean hizketan ari direnean.
-Estilo zuzena: Narratzaileak pertsonaien hitzak bere hartan, ezer aldatu gabe, zuzen-zuzenean jasotzen dituena.
-Zehar estiloa: pertsonaiek esandakoa zeharka kontatzen du narratzaileak, bere erara.
-Zehar estilo librea: norbaitek esandakoa zehar estiloan bezala ematen da, baina aditz nagusirik gabe, menderagailurik gabe eta komatxo eta/edo gidoirik gabe.

4.Bakarrizketa. Pertsonaia bere buruarekin hizketan ari denean.
-Bakarrizketa klasikoa. Bere buruari ari zaio hizketan, baina       koherentea da.
-Barne-bakarrizketa. Ez da koherentea. Ideia nahasketa ematen da

(2)EKINTZAK


Narrazioaren nondik-norakoa. Ekintza multzoak osatzen du narrazioaren argumentua da.

(3)GAIA

Aditzera eman nahi zaiguna; hau da, ekintzen azpian autoreak ezkutatzen duen intentzioa edo mezua: egoera bat salatu…

(4)IKUSPUNTUA EDO FOKALIZAZIOA (NARRATZAILEA)


Narrazioaren funtsezko osagaietako bat narratzailea da, bi dira bereziki kontuan hartu beharreko alderdiak: -Ikuspuntua: narratzailea istorioan inplikatuta dagoen ala ez -Narratzaile-mota, hau da, nork kontatzen duen istorioa
Bi dira ikuspuntu posibleak: -Barruko ikuspuntua
Narratzaileak barruko ikuspuntua duenean, narratutako gertaeren barruan dago agertzen diren pertsonaietako bat da. Kontatzen den istorioan inplikatuta dago. -Kanpoko ikuspuntua Narratzaileak kanpoko ikuspuntua duenean, narratutako gertaeretatik kanpo dago, eta bere buruari ez dio erreferentziarik egiten.Istorioan, beraz, ez dago inplikatuta.


Barruko ikuspuntua duten narratzaileak, nagusiki, hiru dira: -Protagonista: pertsonaietako bat izanik, beroni gertatzen zaiona ezagutu eta kontatuko digu. Istorioan inplikatuta egongo da. Normalean lehen pertsonan hitz egiten du. -Protagonista anitzak: pertsonaia bakar baten ordez, hainbat pertsonaia dira gertaerak, arrazoiak eta iritziak kontatzen dizkigutenak. -Lekukoa: gainerako pertsonaien ekintzak ikusi eta kontatuko dizkiguna.Kanpoko ikuspuntua izaten duten narratzaileak bi dira: -Narratzaile orojakilea: gertatzen den guztia daki narratzaile honek, pertsonaien sentimenduak, gertaeren arrazoiak… dena daki. -Narratzaile objektiboa: pertsonaiek egiten dutena erakusten digu baina ez du iritzirik ematen, ezta pertsonaien joan-etorria baloratzen ere, askotan bideo-kamara batekin konparatu izan da narratzaile hau.


Entradas relacionadas: