Nahaste homogeneoak

Física3,96 KB

SUBSTANTZIA PURUAK

Prozedura Fisikoen bidez beste substantzia batzuetan bereizi ezin direnak dira.

Propietate Bereizgarriak dituzte.

Substantzia Batek ezaugarri berak ditu, edozein lekutatik lortzen dela ere.

Substantzia Bakunak


Elementu kimiko batez osatuta. Adibidez: hidrogenoa, Oxigenoa, kobrea... Eta 100 elementu kimiko baino gehiago daude.

Konposatu Kimikoak


Bi elementu kimiko edo gehiago ditzute, proportzio Finko batean konbinatzen dira, konposatu batek eta hura osatzen duten Elementuek ez dituzte propietate berak eta milloi daude naturan.

Konposatu Bat osatzen duten elementuak bereizteko deskonposatu behar dugu METODO KIMIKO.

NAHASTEAK

Bi Substantzia edo gehiago dituzte, edozein proportziotan.

Homogeneoak (disoluzioak)


Haien osagaiak ez dira begirada hutsez Bereizten. Hauen edozein zatik konposizio eta propietate berak ditu.

Heterogeneoak


Hauen osagaiak begirada batez bereizten dira. Sistemaren zati guztiek Ez dituzte konposizio eta propietate berak.

Disoluzioak

Nahaste Homogeneoak dira, bi osagai edo gehiago dituztenak. Substantziak ezin Dira mikroskopios bereizi.

Disolbatzailea


Proportzio handigoan dagoen osagaia da.

Solutua


Proportzio txikiagoan dagoen osagaia da. Disoluzio batean solutu bat Baino gahiago egon daitezke.

Disoluzio Batean solutua zein disolbatzailea edozein egoera fisikotan egon Daitezke. Disolbatzailearen egoera fisikoa izango du.

Koloideak

Itxura Homogeneo nahaste heterogeneoak dira. Disoluzioetan ez bezala, Substantzien partikulak hadiak dira, mikroskopioarekin bereizi ahal Dugu.

Emultsioak

Koloideak Dira, eta fase sakabanatua (proportsio txikia) eta fase Sakabanatzailea (proportsio handia) bi likido nahastezin dira, Adibidez: ura eta olioa. Nahasten baditugu berez bananduko dira Berriro.

ADIBIDEAK

Nahaste Homogeneoak (disoluzioa)


Itsasoko Ura, txorrotako ura, airea, lixiba, freskagarri gasdunak, serum Fisiologikoa, txanponak...

Koloideak

Esnea, Gelatina, higiene-produktuak, merengea...

Nahaste Heterogeneoak

Odola: Mikroskopioarekin begira globulo zuriak eta globulu gorriak ikus Daitezke.


Descargar

PDF Word HTML