Nafarroako erliebea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,32 KB

2-EUSKAL MENDIAK:(banalerroaren iparraldean)
Kostaren paraleloan, Errobi ibaiaren arrotik Barbadun ibairaino hedatzen dira. Ez dira tontor oso garaiak beraz glaziarren aztarnak oso murritzak dira salbuespen batetik: Aralar Modelatu karstikoak garapen handia dauka. Uren banalerroaren eta kostaren artean lau erliebe unitate ezberdin bereizen dira:

a)Kostako mendikate tertziarioa: Getariatik Gipuzkoako ekialdeko muturreraino heltzen da mendikatea. Honen barruan, erliebe unitate nabarmenena itsasbazterreko monoklinala da.

b)Kostako ipar antiklinorioa: Bortzirietako mendikatearen eta Matxitxakoko lurmuturraren artean dago eta lerrokadura horretan Ernio, Arno eta Sollube daude. Egiturari begira, antiklinorioa sinplifikatu eta beheruntz doa mendebalderantz. Litologiari dagokionez, ugariak dira kareharriak eta modelatu karstikoa.

c)Bizkaiko sinklinorioa: Punta Galeatik Bortzirietako eta Aldudeetako mazizo paleozoikoetaraino doa. Mendebaldetik ekialdera joan ahala gailurrak gero eta altuagoak dira: Unbe, Oiz eta Murumendi. Materialei begira, kareharriak, hareharriak eta margak dira nagusi.

d)Bizkaiko antiklinorioa: Bortzirietako mazizotik Ordunteko mendietaraino heltzen den mendien lerrokadura dugu antiklinorio hau. Aralar, Aizkorri, Anboto, Gorbeia eta Ganekogorta mendiek osatzen dute eta gora-behera handiko multzoa da altuerak ertainekoak izan arren.

Banalerroen hegoaldean :

ARABAKO LAUTADA:Barrualdeko sakonunearen jarraipena da eta Arakil ibaiaren korridorearen bidez egiten du bat Iruñea eta Irunberrirekin. Korridore horretatik doaz Gasteiz eta Iruñea arteko komunikazio bide nagusiak (Aralar eta Entzia-Urbasoko mendilerroen artean -Sakana). Egituren aldetik, sinklinorio handi bat dagokio eta bere erliebea erliebe hondoratua da. Batez besteko altuera 500-600m artekoa da. MENDEBALDEKO MENDIKATEAK Badia, Arkamo eta Salvada mendikateek ixten dute Arabako Lautada mendebaldetik. Multzo hau Goi Kretazioko kareharri eta margen eratua da eta egitura monoklinala dauka. Badia eta Arrato mendikateek Zadorra eta Baias ibaiak bereizten dituzte eta mendebaldetik ixten dute Lautada aipatu denez. Badalak modelatu klasiko nabarmena agertzen du. Da.ERDIALDEKO MENDIKATEAK Arabako eta Nafarroako lurraldeen zehar hedatzen dira: Andia, Urbasa eta Gasteizko mendiak.
Modelatu karstikoa garatua dago. Horrez gain, ur-azaleratze ugari ditu, hala nola, Urederrakoa. Gasteizko mendiek Laurada eta Treviñoko arroa bereizten dituzte. Lerrokadura altuera galduz joaten da ekialdetik mendebaldera abiatuta. Treviñoko arroa Toloño mendikateak (hegoaldean) eta Gasteizko mendiek (iparraldean) mugatzen dute.
HEGOALDEKO MENDIKATEAK Toloño mendikateak bereizten ditu Treviñoko arroa eta Arabako Errioxako eskualdea. Hegoaldeko mendikatea, Toloñotik luzatzen da Kodes mendilerrora arte (Nafarroa-Araba mugan).


3-EBROKO SAKONUNEA

Arabako hegoaldean eta Nafarroako erdialdean eta Nafarroako erdialdean eta hegoaldean kokatzen da sakonunea. Inguru horizontala da eta lautada zabalak dauzka.

Ebroko sakonunea

Aro tertziarioko kubeta sedimentarioa da. Tertziarioaren azken aldera Iberiar penintsula goratu zen Mediterraneo hondoratu zen eta horren ondorioz, gaurko Ebro ibaia itsasora iritsi zen.  Momentu horretan, gaur egungo erliebea eratzen hasi zen. Bardeak Nafarroako hego-ekialdean daude eta bitan zatitzen da:Bardea Zuriak higadura nabaria eta bizia jasan du. Bardea Beltza kareharrizko plataforma da eta higadurari erresistentzia gutxiago jartzen dioten behe-geruzak babesten digu beraz higadura ez da hain nabarmena









Entradas relacionadas: