Nafar lapurtera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,65 KB

LAPURTERA ETA ZUBERERA
Lapurtera

Lapurterari buruz mintzatzean, historikoki, alde batetik, lapurtera klasikoa dago eta, bestetik, lapurtera modernoa.


  • Lapurtera klasikoa: XVII. Eta XVill mendeetan. Lapurdin Sarako eskola aitzindari izanik, euskal literaturak izandako loraldian erabilitako lapurtera da, gerora zenbaitek, XX. Mendean, orain dugun euskara batu hau baino lehenago balizko euskara baturako eredutzat hartu nahi izan dutena.

  • Lapurtera modernoa: XX. Mendean Iparraldeko idazle askok erabili izan duten euskara literario komunari deritzo. P. Lafitte-ren Grammaire Basque (Navarro- Labourdin) (1944) gramatikan oinarritu ziren horretarako eta molde hori erabili zuten beren idazkietan gaur ezagutzen dugun 1968ko euskara batua indartu zen arte.

Egun, nafar-lapurtera deitzen dugun euskalki honek hartzen dituen bi herrialdeetan-Lapurdi eta Nafarroa Beherea-euskara ez da indar berarekin hitz egiten (ikus datuak koadroan, 56. Or.). Lapurdin, batez beste, % 26 da euskara dakiena baina kostaldetik (hemen daude hiri eta herririk populatu eta erdaldunenak).



Entradas relacionadas: