Mutazio genikoa eta kromosomikoa: definizioa, motak eta eboluzioa
Clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,81 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak mutazio genikoaren eta kromosomikoaren definizioa eta bien arteko desberdintasunak azaltzen ditu. Gene-mutazio motak (ordezkapena, tartekatzea, delezioa) eta mutazio kromosomiko motak (delezioa, bikoizketa, translokazioa, inbertsioa, trisomia, triploidia) aipatzen dira. Azkenik, mutazioek eboluzioan duten papera eta mutazio berezkoa eta induzitua bereizten dira.
Puntos clave
- Mutazioa zelula baten DNAren sekuentziako aldaketa da, eta zelula horretatik sortzen diren zelulei transmititzen zaie.
- Mutazio genikoa gene bakar batean ematen da eta DNAren bikoizketan gertatu ohi da.
- Mutazio kromosomikoa kromosomaren zati batean eragiten du; barne egituran aldaketak eragiten ditu eta kromosomen kopurua ez da aldatzen.
- Gene-mutazio motak: ordezkapena (trantsizioak eta transbertsioak), tartekatzea eta delezioa.
- Mutazio kromosomiko motak: delezioa, bikoizketa, translokazioa, alderanzketa edo inbertsioa, trisomia eta triploidia.
- Mutazioek aldakortasun genetikoa ugaritzen dute eta hautespen naturalak egokienak diren aleloak hautatzen ditu, eboluzioa ahalbidetuz.
- Berezko mutazioa zoriz gertatzen da, eta induzitua eragile baten eraginez sortzen da.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Zer dira serumak? Serumak prestakin artifizialak dira eta antigorputzak dauzkate. Zer dira txertoak? Txertoak germenaren antigenoen prestakinak dira; patogenotasuna kendu zaie, baina ez gaitasun immunogenoa. Zer da transplante bat egitea? Transplantea edo mentua zelula biziak, ehunak edo organoak transferitzea da; organismoaren zati batetik bestera egin daiteke, edo organismo batetik bestera. // Zer dira zelula amak eta nola lagundu dezakete terapietan? Zelula amak izaki batean propioak diren beste edozein zelula mota ekoitzi ditzaketen zelulak dira. Hauek zelula anitzeko izaki bizidun guztietan daude, eta gaitasuna dute zatitzeko eta zelula espezializatuetan desberdintzeko, baita zelula ama gehiago sortu eta berritzeko ere. Horrelako zelulek parte har dezakete hondatuta dauden ehunak konpontzeko edo birsortzeko, medikuntza birsortzailean eta terapia genikoan, besteak beste. Zer da terapia genikoa? Azaldu ezazu, labur, nola txerta litezkeen beste jatorri bateko geneak giza zeluletan anomaliak zuzentzeko eta gaixotasunak sortzen dituzten geneak eraldatzeko. Terapia genikoa izaki gaixo baten genoman gaizki dagoen edo falta den gene bat txertatzea da. Garraiatzaile baten bidez, hala nola birus bat, beste jatorri bateko geneak txerta daitezke giza zeluletan. Itu-genea duten zelula ama eraldatuak erabilgarriak izan daitezke, baldin eta gene hori, gero, egoki espresatzen bada birsortutako ehunetan. 3 modutara txertatzen dira: -Ex vivo→ pazientearen zelulak ateratzean eta haztean datza, ondoren organismoan berriz sartzeko. -In vivo→ geneak odolaren bitartez sartzen dira, bektoreekin batera. Bektoreek molekulak dituzte azalean, eta hauek, itu-zelulak atzematen dituzte. -In situ → geneak zuzenean sartzen dira ehunean. // Mutazioak:
Definitu zer den mutazio genikoa eta kromosomikoa. Adierazi bien arteko desberdintasunak.
Mutazioa: Zelula baten DNAren sekuentziako aldaketak dira, eta zelula horretatik sortzen diren zelulei transmititzen zaizkie.
Mutazio genikoa: Gene bakarrean ematen dira eta DNAren bikoizketan eman ohi dira.
Mutazio kromosomikoa
Kromosomen zati batean eragiten dute; kromosomen barne egituran aldaketak ematen dira eta kromosomen kopurua ez da aldatzen.Desberdintasunak: genikoa gene bakar batean ematen da mutazioa eta kromosomikoa berriz, kromosometako zati batean. Aipatu mutazio geniko mota batzuk eskema baten laguntzarekin. Ordezkapena: base bat aldatzea. Trantsizioak: Base puriko bat beste base puriko batekin ordezkatzea, edo base pirimidiniko bat beste base pirimidiniko batekin ordezkatzea. Transbertsioak: Base puriko bat base pirimidiniko batekin ordezkatzea, edo alderantziz. Tartekatzea: Nukleotido bat edo gehiago tartekatzea.
Delezioa: Nukleotido bat edo gehiago galtzea. Mutazio kromosomiko motak. Adieraz ezazu zer alde dagoen banako “trisomiko” baten eta “triploide” baten artean. Arrazoitu erantzunak. Delezioa: Kromosomaren zati bat galtzea. Bikoizketa:
Kromosoma berean material genetikoaren zati bat bikoiztuta dagoenean. Translokazioa: Kromosoma zati batek kokapena aldatzen du: homologoak ez diren bi kromosomen artean zatiak trukatzen direnean edo kromosoma baten zati bat beste bati itsasten zaionean. Alderanzketa edo inbertsioa: Kromosomaren zati batek noranzkoa aldatzen du. Trisomia: gametoek pare bateko kromosoma biak jasotzen baditu eta aneuploidiak dira.
Triploideak: euploidiak dira eta poliploidien motari dagokio. Azaldu ezazu, labur, mutazioen eginkizuna izaki bizidunen eboluzioan. Mutazioek birkonbinazio genetikoarekin (meioisiko I.Profasean) batera aldakortasun genetikoa ugaritzen dute populazioetan eta posible egiten dute eboluzioa. Hautespen naturalak inguruneko baldintzetara hobeto egokitzen diren aleloak hautatutako ditu eta espezieak aukera gehiago izango du aurrera egiteko nahiz eta inguruneko baldintzak aldatu.
Preguntas frecuentes
Zein da mutazio genikoaren eta kromosomikoaren arteko desberdintasuna?
Mutazio genikoa gene bakar batean ematen da, eta mutazio kromosomikoa kromosomaren zati batean. Kromosomikoan kromosomen kopurua ez da aldatzen, barne egituran baizik.
Zer da translokazioa?
Kromosoma zati batek kokapena aldatzen duen mutazioa da: homologoak ez diren bi kromosomen artean zatiak trukatzen direnean edo zati bat beste kromosoma batera itsasten denean.
Zer da berezko mutazioa eta zer induzitua?
Berezkoa zoriz gertatzen dena da, eta induzitua eragile baten eraginez sortzen dena.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.