Muskuluen Funtzioak eta Patologiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,29 KB

MUSKULUAK: Uzkurtzeko gaitasuna dauka. Zelula eta muskulu-zuntzek gorputzaren atal ezberdinak mugiarazten dituzten uzkurdurak sortzen dituzte. Muskulu sistemak ematen dio bere egitura gorputzari eta beroa sortzeko gaitasuna du.

MOTAK: Leunak: Muskulu mota honen egitura muskulu eskeletikoarenarekin alderatuz oso ezberdina da eta nahigabeko mugimendua burutzen du. Kardiokoa: Bihotza bere egitura ildaskatua da eta burutzen dituen mugimenduak nahigabekoak dira. Eskeletikoa: Egitura ildaskatua du eta borondatezko mugimendu aktiboa da.

(3) Funtzio: Mugimendua sortu, gorputzaren postura mantendu, beroa sortu.

SAILKAPENA FUNTZIOAREN BIDEZ:

  • Gorputz adarraren aurrealdean eta bizkarrean kokatzen diren muskuluak: Extensoreak.
  • Atzealdean kokatzen direnak: Flexoreak.
  • Erdiko ardatzetik: Abduktoreak.
  • Muskulu batzuek gorputz adarrak erdiko ardatzera hurbiltzen dituzte: Aduktoreak.
  • Errotadoreek ardatz longitudinalaren arabera mugitzen dituzte.
  • Esku ahurrak aurrera begiratzearen mugimendua: Supinadoreak, eta atzerantz: Pronadoreak.

Zirkundikzio mugimendua: Flexioa, estensioa, abdukzioa, adukzioa eta errotazioa batera burutzen dira.

Mugimendu bat egiterakoan duten partekartzearen arabera honela sailkatu ditzakegu:

  • Agonista: Mugimendua (a reaccion).
  • Antagonista: Aurrekoaren agonistaren aurkako mugimendua egiteko gai dena, hau da, mugimendu hori oztopatzen duena edo oztopatu dezakeena.
  • Sinergismoa: Mugimendu berdina egiteko muskulu edo muskulu talde desberdinak aktiboki eta batera parte hartzearen mekanismoari deritzogu.

UZKURDURA MOTAK:

  • Isotonikoa: Mugimendua burutzen duen muskuluaren laburtzea edota luzapena gertatzen denean.
  • Isometrikoa: Muskulua mugitzen ez den pisu edo objektu baten aurka indarra egiten duenean gertatzen da.
  • Auxotonikoa: Mugimenduaren hasieran aldi isotonikoa izango da nagusi, eta amaitzen denean, aldi isometrikoa gehiago nabarmenduko da.

Muskulu eskeletikoaren antolakuntza: Muskuluak zuntz ugariz osatuta daude eta zuntz bakoitza unitate txikiagoz osatuta dago. Muskulu zuntzren mintz plasmatikoak izen berezia hartzen du: Sakolena.

Muskulu eskeletikoaren irrigazioa: Muskulu eskeletikoaren uzkurdura burutzeko ezinbestekoa da energia, glukosaren edo gantz azidoen oxidaziotik sortzen da. Beroa mantendu.

MUSKULUAREN NAHIGABEKO MUGIMENDUA:

  • Peritalismoa: Muskulu leunak burutzen duen mugimendua dugu. Hauek digestio hodian zehar agertzen dira.
  • Bihotz taupadak: Nahigabeko mugimenduen beste adibide bat dugu, muskulu kardiakoak bihotz taupadak eragiten ditu.

PATOLOGIA, HIGIENEA ETA PREBENTZIOKO ARAUAK:

  • Muskulu artrofia: Erabiltzen ez den muskuluak hiltzen dira, muskuluak erabiltzen ez direlako. Inmobilizazioa eragotzi beharra dago.
  • Muskuluen nekrofia: Muskuluetara heltzen diren odol hodiak traumatismo bidez, elikagaiak zuntzetara ez dira helduko eta hauek hil egingo dira, nekrosia sortuz. Hau gertatzeko 6 ordu behar dira.
  • Prebentzioak: Ibiltzea muskuluen zirkulazioa hobetzen du, dieta egokia egitea.
  • Muskulu kontraktura: Denbora luzean uzkurtuta mantentzen badira, haien luzapena ezinezkoa gertatzen da eta laburtuta mantentzen da. Prebentzioa: behartu gabe entrenamendu egokiak egitea.
  • Muskulu haustura: (Coser muskulo) uzkurtuta dagoen muskulu baten tentsio handia ezartzen bada, muskulu zuntza urra daitezke, kirolariengan ohikoa den muskulu haustura sortuz. Min handia muskulu apur daitezke.

Entradas relacionadas: