Musikaren Unibertsoa: Kontzeptuak eta Historia Aroak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,29 KB

Musikaren Unibertsoa

Soinua edo Zarata

  • Soinua: Uhin erregularra bada, soinua deituko diogu. Biolin batekin jotako notak soinua izango dira.
  • Zarata: Uhin irregularra bada, zarata deituko diogu. Itsasoko olatuek egiten dutena zarata izango da.

Soinuaren Parametroak

(Edukia falta da)

Musikaren Elementuak

Melodia

  1. Elkarren segidako nota edo soinu musikal batzuk osatzen duten multzoa.
  2. Osotasuna eta izaera berezia duen eta identifikagarria den nota-segida.
  3. Konposizio harmonizatu baten lerro edo atal nagusia.

Harmonia

  1. Elkarrekin ondo egokitzen diren soinuen multzoa.
  2. Akordeen (hiru soinu aldi berean) osaketa, konbinazio eta modulazioaz diharduen teknika eta arte musikala.

2. Antzinaroa

Greziar Musikaren Ezaugarriak

  • Musika monodikoa izaten zen eta instrumentuek ere melodia berdina jotzen zuten adorno txiki batzuk sartuz. Teknika honi heterofonia deritzo.
  • Notazio alfabetikoa erabiltzen zuten: altuera desberdinak greziar hizkien bidez irudikatzen zituzten. Erritmoa irudikatzeko, poesian erabilitako zeinu batzuk erabiltzen zituzten.
  • Musikaren sorrera sistema modalean oinarritua zegoen. Sistema modala lira musika tresnaren lau soketan oinarritzen da. Lau soka horiek bikoiztu eta bata bestearen jarraian jartzen ziren, zortzi soinu desberdin osatuz, eta beherantz jotzen ziren.

3. Erdi Aroa

Kantu Gregoriarra

Kantu Gregoriarrak honako ezaugarriak ditu:

  • Eliza Katolikoaren kantu ofiziala.
  • Ahotserako musika, instrumentuen laguntzarik gabe (a capella).
  • Kantu monodikoa; guztiek melodia bera abesten dute.
  • Latinez abesten da, Eliza Katolikoaren hizkuntza ofiziala baitzen.
  • Erritmo librea; testuak markatzen du abesti bakoitzaren erritmoa.

Trobadore eta Juglareak

Trobadoreak

Trobadoreak musikari-olerkariak ziren eta, normalean, nobleen familiakoak. Espainian eta Frantzian garrantzi handia izan zuten. Proventza inguruan sortu ziren XI. mende amaieran eta proventzerazko hizkuntza erabiltzen zuten. Maitasuna izaten zen beren abestietako gai garrantzitsuena.

Troberoak Frantzia iparraldean sortu ziren XII. mendean.

Trobadore mugimendu hau Europa osora zabaldu zen, toki bakoitzean izen desberdina hartuz, eta Espainian arrakasta handia izan zuten.

Juglareak

Juglareak musikari ibiltariak ziren, baina abestu edo musika tresnak jotzeaz gain, txiste kontalari, azti edo akrobazia lanak ere egiten zituzten. Gizarte maila baxukoak ziren eta ez ziren konposatzaileak; trobadoreen abestiak kopiatzen zituzten. Herriz herri ibiltzen ziren beren ikuskizunak eskainiz. Modu gregoriarretan oinarritzen dira, baina erritmo markatuago, azkarrago eta alaiago batekin.

4. Berpizkundea

Musika Erlijiosoa

Alemania

  • Tokian tokiko hizkuntza erabiliko da, jendeak abesten duena uler dezan.
  • Gotiko garaiko polifonia konplexua baztertuko da, testua ulertzen ez zelako; horrela, musika homofonikoa bultzatuz.
  • Korala izan zen erabilitako genero nagusia, kantu gregoriarra baztertuz. Korala abesti xumea izaten da, lau ahotsetarako idatzia, alemanez eta testura homofonikoa duena.

Eliza Katolikoan

  • Latina erabiltzen jarraitzen da ospakizunetan, katolikoentzat batasunaren ezaugarri bat delako.
  • Polifonia konplexua saihestea; izan ere, lortutako musika konplexutasuna zela eta, ezin zen testua ulertu, eta musika erlijiosoaren helburua kristau mezua zabaltzea zen.

Musika Profanoa

Italia

Genero garrantzitsuena madrigala zen.

Ezaugarriak:

  • Italieraz idatzita, forma polifonikoarekin.
  • Lau edo bost ahotsetarako idatzia.
  • Normalean a capella abestua, baina batzuetan instrumenturen batekin.
  • Izaera deskribatzailea duten musika atalak sartzen dira.
  • Bost esaldi izaten ditu eta tartean estribilloa tartekatzen da.

Espainia

Genero garrantzitsuena villancico deiturikoa izan zen. Lau ahotsetara idatzia, testura homofonikoa zuen eta kopla-estribillo-kopla egitura. Gaur egun, gabonetako abestiak dira.

Entradas relacionadas: