Musika konkretua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,15 KB

Musika pedagogoak

Dalcroze

Erritmika gorputz-erritmoaren diziplina da, erritmoa garatzeko eta aplikatzeko sistema arrazional eta integrala. Erritmikarekin ikasi duen gizabanakoak ederki asmatuko du keinuaren bidez, edozein musika-zatiren antolaketa erritmikoa egiten eta ulertzen, baita konplikatuena ere. 

Ezaugarriak:

  • Erritmoa, mugimendua eta dantza oso garrantzizkoak dira.

  • Musika adierazteko gorputza eta mugimendua erabiltzen dira.

Orff metodoa

Ezaugarriak:

  • Musika-hezkuntzan partehartzeilea izatea garrantzitsua da.

  • Hitza, musika eta mugimendua garrantzitsuenak.

  • Erritmoa, melogia, harmonia, tinbrea, inprobisazioa eta sormena landu behar dira.

  • Ahotsa da musika-tresnarik garrantzitsuena.

  • Gorputz perkusioa oso erabilgarria da.

  • “Instrumentarium Orff” izeneko musika tresnak, txirula eta gitarra erabiltzen ditu.

  • Prosodia, erritmoa lantzeko hitzak erabiltzen ditu.

  • Musika-forma hauek erabiltzen ditu: oihartzuna (imitazioa), ostinatoa, kanona, “lied” (AABA), “rondó” (ABACADA) eta galderak/erantzunak.

  • Eskala hauek erabiltzen ditu: bitonika (sol-mi), tritonika (la-sol-mi), tetratonika (la-sol-mi-do) eta pentatonika (la-sol-mi-re-do).

  • Sormena eta inprobisazioa lantzen du.

Kodaly metodoa

Ezaugarriak:

  • Herri musika eskolan sartu zuen.

  • Bere ustez,musika-hezkuntzarik garrantzitsuena eskolan egiten da.

  • Musika ezagutu, maite eta gozatzeko partehartzaileak izan behar gara.

  • Lehen musika-tresna ahotsa da eta garrantzitsuena kantatzea.

  • Herriko kantak erabiltzen ditu musika-hizkuntza ezagutu eta ikasteko, aurrerago musika klasikoa erabiltzen du.

  • Erabiltzen duen lehen tarte edo interbalo melodikoa hirudun minorra da.

  • “Solfeo relativo” deiturikoa erabiltzen du, ez du musika-tresna afinaturik erabiltzen.

  • “Solfeo silábico” erabiltzen du, abestiaren erritmoa barneratzeko eta diktaketa erritmikoak eta irakurmena lantzeko silabak erabiltzen dira

Entradas relacionadas: