Musika-Instrumentuen Sailkapena eta Didaktika
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,43 KB
Instrumentuak
Musika-instrumentua da musika egiteko erabiltzen dugun edozein soinu objektu. Naturan soinua sortzeko aurkitzen ditugun erak dira: haizea, haria eta perkusioa. Beranduago, teknologiarekin batera, elektriko/elektronika-instrumentuak agertzen dira.
Instrumentuak Sailkatzeko Irizpideak
Instrumentuak sailkatzeko irizpideak honako hauek dira:
- Materialaren arabera.
- Soinua nola sortzen denaren arabera.
Soinua Nola Sortzen Denaren Arabera
- Haize-instrumentua
- Hari-instrumentua
- Perkusio-instrumentua
1. Haize-instrumentuak
Soinua sortzen da haize zutabe baten bibrazioagatik. Bibrazio hau sortzen da:
- Mihi libre instrumentuekin (adibidez, Flauta).
- Mihi bakuna instrumentuekin (adibidez, Klarinetea).
- Mihi bikoitza instrumentuekin (adibidez, Oboea).
Beste sailkapen bat:
- Egurra: Piccolo, zeharkako flauta, klarinete, saxofoia, oboea, fagota, txistua, txirula.
- Metala: Tronpa, tronpeta, tronboia, tuba.
- Organoa.
2. Hari-instrumentuak
Soinua sortzen da hari bat bibratzen denean. Bibrazioa sortzen da:
- Perkusioz: Pianoa.
- Pultsazioz: Gitarra, arpa.
- Igurzten: Biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua.
3. Perkusio-instrumentua
Soinua sortzen da kolpe batez. Bibrazioa sortzen da:
- Mintz batekin: Danborra, atabala, tinbala, panderoa, bonboa, eta abar.
- Gorputza bera bibratzen denean (idiofonoak): Karilioia, xilofonoa, metalofonoa, maraka, krotaloa, triangelua, klabea, eta abar.
Instrumentuen praktika ez da helburua.
Praktika honen bidez gaitasun batzuen garapena saiatzen gara
- Gorputz eta psikomotor gaitasunak.
- Esku arteko koordinazioa eta sinkronizazioa.
- Entzumena garatzen du (entzun-pertzepzioa).
- Tinbrea bereizten errazten du.
- Psikomotor berreziketan erritmoa eta instrumentu interpretazioa lantzen da.
- Musika irakurketa praktikatzen da eta praktika horrekin errazten da hizkuntzaren irakurketa.
- Errazten du talde batean sartzea eta parte hartzea. Ikasleek parte hartze horrekin ardura hartzen dute.
Helburu hauek lortu nahi ditugu
- Buruzko, sentsoriala eta entzumen sentsibilitatea garatzea.
- Harmonia entzumena heztea.
- Instrumentuen tinbrea bereiztea.
- Ardura heztea.
- Eskolako instrumentuak ezagutzea.
- Motrizitatea garatzea.
Instrumentuak L.H. (Lehen Hezkuntza)
Gure gorputzak musika egiteko aukera ematen digu. Gorputzean aurkitzen dugu:
- Ahotsa (abestu, soinuak, txutxu mutxuka).
- Atzamarrak (kirrizka, klabeak bezala).
- Eskuak (txaloak).
- Belaunak, hankak.
- Oinak.
Orff Instrumentuak
- Perkusio txikiko instrumentuak.
- Xaflazko instrumentuak.
Perkusio txikiko instrumentuekin
Bereizten dugu: tinbrea, iraupena, tempo, intentsitatea.
Xaflazko instrumentuak
Makilekin joko dugu eta honek bultzatzen du motrizitatea. Horrez gain, aukera daukagu notak, altuerak, lantzeko.
Perkusio txikiko instrumentuak:
- Egurra: Klabeak, kaskainetak, kaxa txinatarra, erresonantzi-hodia, eta abar.
- Metalak: Triangelua, krotaloak, gong, txinta, zintzarriak, eta abar.
- Sonailuak: Txintxarriak, kaskabiloak, kanpaitxoak, pandero mintz barik, eta abar.
- Mintzezkoak: Danborra, atabala, bonboa, eta abar.
Xaflazko instrumentuak:
- Metalak: Karilioiak (sopranoa eta kontraltoa), Metalofonoak (sopranoa, kontraltoa eta baxua).
- Egurra: Xilofonoak (sopranoa, kontraltoa eta baxua).
Aukera didaktikoak (perkusio txikikoa)
- Soinu desberdinak aztertzea.
- Soinu iturria identifikatzea.
- Tinbrea identifikatzea.
- Erritmoa eta polirritmoa garatzea.
- Abestien akonpainamendua.
- Inprobisazioa.
- Ipuinak musikatzea.
Aukera didaktikoak (xaflazkoak)
- Altueraren bereizketa.
- Irakurketa laguntzea.
- Polifonia.
- Ipuinak musikatu.
Instrumentuak Aukeratzeko Irizpideak
Lehenengo zikloa (6-8 urte)
- Umeak ukitu behar du instrumentua. Materiala identifikatu. Soinua aztertu.
- Hobe hasteko gorputzarekin, gero instrumentuekin.
- Xaflazko instrumentuak: Hobe baxuak eta ostinato egiteko.
- Zuriak, beltzak eta kortxeak.
2. Zikloa (8-10 urte)
- Aurrekoan bezala, baina koordinazio hobea denez gehiago eskatuko da.
- Xaflazko instrumentuak: Hasiko da irakurketarekin. Baxuak, Kontraltoak.
- Zuriak, beltzak, kortxeak, punttuak.
3. Zikloa (10-12 urte)
- Aurrekoan bezala, baina hobetzen. Koordinazio gehiago eskatuko da.
- Xaflazkoekin: Karilioiak, sopranoak, kontraltoak eta baxuak.
- Zuriak, beltzak, kortxeak, kortxeaerdiak, punttuak, eta abar.
Instrumentuak Jotzeko Metodoak
- Imitazioa.
- Irakurketa.
- Inprobisazioa.
- Abestiak akonpainatu.