Musika Aroen Historia: Erromanikotik Garaikidera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Música
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,98 KB
Erromanikoa (VII-XII. mendeak)
a) Musika Erlijiosoa
- Monastegietan egiten zen (monjeek).
- Helburu didaktikoa zuen (hitz sakratuak herrikoei erakusteko).
- Latinez idatzita.
- Musika monodikoa (ahots bakarra).
- A capella (musika-tresnarik gabe).
- Kantu gregoriarra (Alfontso X.a Jakintsuaren kantigak eta laudorioak nabarmenduko dira).
b) Musika Profanoa
- Plazaz plaza egiten zen (juglareek eta trobadoreek).
- Helburua ondo pasatzea zen.
- Erromantze hizkuntzan.
- Monodikoa.
- Instrumentuak erabiltzen ziren laguntza gisa (laudeak).
- Gaiak: amodioa, gudak, heroiak, eta abar.
- Musika-tresnak: danborra, sonaja, biola, laudea, oboea eta gaita.
Gotikoa (XI-XIV. mendeak)
a) Ars Antiqua (XI-XII. mendeak)
- Musika polifonikoa, kantu gregoriarretik sortua.
- Ahotsak: vox principalis (lehenengoa) eta organalis (bigarrena).
- Polifoniaz sortutako obrak: organum, diskantus eta conductus.
b) Ars Nova (XIII-XIV. mendeak)
- Musika polifonikoa ez da kantu gregoriarretik sortuko.
- Helburua entzunaldiarekin gozatzea zen.
- Musika profanoak indar handiagoa hartuko du.
Errenazimendua (XV-XVI. mendeak)
- Ahozko musikatik instrumentuzko musika jaiotzen da eta independente bihurtzen da.
- Apurka-apurka ahotsa instrumentuengatik ordezkatzen da, eta horren ondorioz dantza bultzatzen da.
- Ahotsen artean oreka handiagoa lortuko da (lau ahots edo gehiago).
- Musika entzunaldia gozatzea bilatzen da.
- Maila boteretsuenen artean mezenasak agertzen dira.
- Musika-formak: motetea, meza, bariazioak, madrigala...
- Musika-tresnak: organoa, laudea, klabikordioa.
- Musikariak: Antonio de Cabezón eta Palestrina.
Barrokoa (XVII-XVIII. mendeak)
- Apaingarri eta elementu konplexuz betetako musika, oso markatua.
- Ahots guztiek ez dute garrantzi berbera izango; izan ere, vox principalis garrantzitsuena izango da, eta honi gainerakoek laguntza harmonikoa emango diote.
- Instrumentuzko musika guztiz garatuko da.
- Operaren aurkezpenak aberastasunez eta dotoretasunez aurkeztuko dira.
- Musika-formak: instrumentala (suitea, kontzertua, fuga, sonata) eta ahozkoa (opera, kantata, oratorioa).
- Musika-tresnak: biolina, organoa, klabezina.
- Musikagileak: Antonio Vivaldi, Johann Pachelbel, Johann Sebastian Bach, Georg Friedrich Händel.
Neoklasizismoa (XVIII. mendea)
- Musika gehiena instrumentuzkoa da.
- Musika honetan musikagileek jakindurian oinarrituko dute haien inspirazioa.
- Konpositoreak formarekin arduratuko dira, arau zehatz batzuk aurkitu arte.
- Erritmoak eta melodiak erregularrak eta errazak izango dira.
- Ahozko musika-obretan elkarrizketa ugari.
- Operetan eta musika-formen nahasketan orkestra eta ahozko musika mantentzen dira.
- Musika-formak: sonata, sinfonia, kontzertua, laukote klasikoa.
- Musikagileak: Wolfgang Amadeus Mozart, Ludwig van Beethoven, Joseph Haydn eta Antonio Salieri.
- Musika-tresnak: klabezina, haizezko musika-tresnak.
Erromantizismoa (XIX. mendea)
- Espresibitate handiko formak apurtu egingo dira, eta musika-forma berri ugari agertuko dira.
- Musika-forma txikiak nahiago izango dira.
- Orkestrak soinu distiratsua izango du, instrumentu kopurua handitu eta haize-metalezko familiakoak gehituko direlako.
- Instrumentuetan birtuosismoa bilatuko da.
- Instrumentuak: pianoa eta biolina.
- Musika-formak: Forma handiak (kontzertua, sinfonia eta opera); Forma txikiak (Lied, Vals, Balada eta Fantasia); Bi forma berri (Olerki sinfonikoa eta musika programatikoa).
- Musikagileak: Franz Schubert, Frédéric Chopin, Franz Liszt, Richard Wagner, Johannes Brahms, Ludwig van Beethoven (bigarren aldia).
Musika Modernoa (XIX-XX. mendeak)
Nazionalismoa
- Errusian sortzen da, aberriarekiko maitasunetik eraginda.
- Obra hauetan konpositoreek beren herrialdeko abestiak eta dantzak islatzen dituzte (beren folklorea).
- Obrak askatasun osoz konposatuko dira.
- Mugimendu honen sortzaileak: Franz Liszt eta Frédéric Chopin.
Inpresionismoa
- Frantzian sortu zen (1905).
- Instintu eta sentsazioetan oinarritzen dute inspirazioa.
- Obra hauek ere askatasun osoz konposatuko dira.
- Naturatik ateratzen dituzte gai gehienak.
- Musikagileak: Claude Debussy eta Maurice Ravel.
Musika Garaikidea (XX. mendetik aurrera)
- XX. mendean Europako musikak aldaketa osoa jasango du.
- Musika-mugimenduen sakabanatzea gertatuko da, eta horren ondorioz, hemendik aurrera aldi berean sortuko diren estilo desberdinak izango ditugu.