Munduko Merkataritza, Garraioa eta Hiri Egiturak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,87 KB
Munduko Merkataritza Antolamendua
Nazioarteko merkataritza itunen bidez dago araututa. Herrialdeen eta MMEren arteko itunek merkataritza sustatzea eta mugak kentzea dute helburu. Horretarako, herrialde askok merkataritza blokeak osatzen dituzte; adibidez, Estatu Batuen, Mexikoren eta Kanadaren artekoa.
Munduko Merkataritza Polarizazioa
Ardatz nagusiak Europar Batasuna, Estatu Batuak eta Japonia dira. XX. mendearen amaieran, globalizazioak eta Txinaren hazkunde ekonomikoak egoera aldatu zuten. Txinak Estatu Batuak gainditu zituen munduko merkataritza-potentzia nagusi bihurtuz. Gainera, BRICS herrialdeak eta Asiako herrialdeak merkataritza-potentzia garrantzitsu bilakatu dira.
Garraioa Espainian eta Euskadin
Espainiako garraio-sistema desorekatua da. Lurreko garraioak konfigurazio erradiala du, Madril erdigunean duela; errepide-politikaren helburua sare hori aldatzea eta zeharkako bideak sortzea da. Itsas garraioan, Algecirasko badia da kontainer gehien mugitzen dituen portua.
Euskadiko Garraio Sarea
Euskadi Europako komunikazio-ardatzetan igarotze-eremu garrantzitsua da, nahiz eta orografiak zailtasunak eragin. Azpiegitura nagusiak:
- Errepide eta trenbideak: RENFE, tranbia eta AHT (hiru hiriburuak lotzeko).
- Portuak: Bilbokoa eta Pasaiakoa.
- Aireportuak: Loiu, Foronda (Araba) eta Hondarribia (Gipuzkoa).
Turismoaren Ondorioak
- Positiboak: Negozio eta enplegu aukerak (bidaia-agentziak), natura eta kulturaren balioespena, eta kulturen arteko ezagutza.
- Negatiboak: Itsasertzeko turismoak ingurumenean eragin handia du, ekosistema ahulak hondatuz, baliabide naturalak agortuz eta kutsadura areagotuz.
Hiri Egiturak eta Hiritartze Prozesua
Hiri Egituraren Osagaiak
- Alde Zaharra: Industria Iraultza aurreko zatia. Kale estu eta irregularrak, monumentu historikoak eta merkataritza-guneak ditu.
- Zabalgunetako Auzoak: XIX. mendean sortuak, plano erregularreko kale zabalekin.
- CBD (Central Business District): Hiriko erdigune ekonomikoa, etxe orratzekin.
- Kanpoaldea: 1960ko eta 1970eko hamarkadetan eraikitako eraztuna, industria-poligono eta etxebizitzekin.
Hiritartze Prozesua
Prozesu honen bidez, hiri-eremuetako biztanleriak gora egiten du. Megahiriak 10 milioi biztanle baino gehiagoko aglomerazioak dira (adibidez, Tokio, 39 milioi biztanlerekin).
- Herrialde garatuak: XVIII. eta XIX. mendeetan hasi ziren, industrializazioarekin. Gaur egun, biztanleriaren %80 hirietan bizi da.
- Herrialde azpigaratuak: Hiritartze prozesua beranduago hasi arren, hazkunde-tasa askoz azkarragoa da.